photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Aurrekoan Cadius laborategian aurkeztutakoa

Hemen uzten dizuet Cadius Laborategian aurkeztutakoa. Oso ondo pasa nuen eta Jyrik, Davidek eta bertan bildutakoen arteko elkarrizketa oso oparoa izan zela iruditzen zait. Ziur nago beste noizbaitean ikusiko garela. Esker mila Migueli hau antolatzen hartutako lanagatik.

Etiquetas: , , , , , ,

[>] Jaikuren sortzailea donostian eta beste hitzaldi batzuk

Hurrengo asteazkenean Donostian egongo naiz Jaikuren sortzailea entzuten. Beste hainbat lagun ere egongo dira bertan Luistxo eta David kasu. Nik twitter nanoformatuei buruz hitz egingo dut bertan. Denak laborategi itxura du eta hori asko gustatzen zait. Zuetako batzuk ere etorriko zarete?

Etiquetas: , ,

[>] El Jueves eta Estatu Espainiarraren zentsura tresnak

El Juevesen zentsurak izandako eragina izugarria izan da, Proccessblack blogean horren laburpentxo bat ikus dezakegu. Dudan jartzen hasi naiz Ponpitas eta DelColmok nahita egin ez duten. Nahita egin ez badute, lortu nahi zutena eta lortu dutena ikusirik hurrengorako ikasiko dute. Prest egon zentsura neurri berriak (eta isilekoak) ikusteko. Hala ere, gurean ez dute momentuz honen beharrik, Euskal Herria, terrorimo, segurtasuna, hitz magikoak elkartuz edozer gauza egiteko aukera dute.

Zentsuraren eraginaren argibide argigarri bat meneame.net-en portada.



by neregauzak

Etiquetas: ,

[>] Del olmo jaunak marketing biral kanpaina bati ekin dio eta parte hartu nahi dut

Oso zentsurazale da gure Del Olmo txit agurgarria (remember Egunkaria).

Etiquetas: , , ,

[>] Disko festa 2.0

Ordiziako jaiak direla eta Disko parranda bat prestatzen dabiltza. Parranda horretako abestiak gazteek erabakitzen ari dira ordiziajaia blogean. Entzun nahi dituzten abestiak eta dedikatoriak jartzen hasi dira, adibide bat:
Nahi diet nere kuadrillakoi dedikau MIKA abeslarin ```grace kelly´´ abestie eta KORTATUren ``sarri sarri´´abestie.
Esperimentu herritar interesgarria.

Etiquetas: , ,

[>] IKTeroei sari berezia

Batzuetan jendeak galdetzen du zergatik IKTeroak, Ordiziako Jakintza ikastolako irakasle talde hau berezia den. Arrazoietako bat eta nagusia beraien ilusioa eta gauzak egiteko gogo ikaragarriak dira. Ikasle eta irakasle guztientzako ikasturtea amaitu den bitartean IKTeroak Uztailean zehar 10 mezu idatzi dituzte. Denbora guztian sariak jasotzen pasatzen duzuenez beste bat apalerako, baina hau nirea propioa zuen entrega, egiteko modua, grina, gogoa, irudimena eta jolasteko moduagatik. by caseywest

Etiquetas: , , , ,

[>] El Corte Inglesen aurka atentatzen

Etiquetas: , , ,

[>] Era honetako gauzak egiten hasi behar dugu

Bartzelonako Familia Sakratua katedralaren erorketa erakusten duen bideoa. AHTa honen azpitik pasa behar omen du eta honen aurkako kanpaina bat egiteko sortua.

Etiquetas: , , , ,

[>] Ikastaroa dohain, blogak eta web2.0 larunbat honetan

Tailerrak 2.0 barnean larunbat honetan "blogak eta Web 2.0" izenburupean ikastaro bat emango dugu Maite eta biok. Ikastaro honetara Web 2.0 orokorrean eta bere tresnak ezagutu eta erabiltzen hasi nahi duen edonor gonbidatua dago. Gaitasun tekniko gehiegirik ez da behar interneten ibiltzen ohitutakoak izatea besterik ez. Ikastaroaren maila bertan dagoen jendeari egokituko dugu eta beti egongo da erabiltzaile aurreratuentzat ere gauza berriak ikasteko aukera, lasai zuek ere.

Tailerra guztiz praktikoa izango da eta Gasteizko Saregunen egingo dugu. Animatu zaitezte teknologia hauetan murgildu edo sakondu nahi duzuen irakasle, langile, kazetari, enpresari, etorkin, langabetu, gazte, adindun, emakume, gizon, neska, mutil... guztiak. Gonbidatuak zaudete.

Etiquetas: , , , ,

[>] Metabolik biodegradatu egin da

Metabolik biodegradatu (bere jarduna amaitu) egingo da. Nik ez dut desagertu/amaitu/suntsitu/hil dela esango baizik eta biodegradatu egin dela. Bere lanak eta pertsonak berriro ere beste proiektuentzako katalizatzaile izango dira eta Metabolik izan den foko askatzaile horrekin kontaktuan egon garenok ere lanean jarraituko dugu. Lan ederra egin duzue eta zuen eragina Hacklabetik haratago iritsi da. Nik gogoa dut zuek irekitako bidean lan egiteko noizbait proiektu berriren bat sortzen bada ondo eta bestela sortuko dugu, ze ostia!

Katea ez da eten!


P.D: Nodo2La gabiltza Tailerrak 2.0n, katea eten ez denaren demostrazio txiki bat.

Etiquetas: , , ,

[>] Renfe tanto y tan lejos

Gaur hondartzatik gentozela trena hartu behar izan dugu. Trena zoragarria da, nire herritik Zurriolako hondartzara 19min (esan daiteke Donostiko extraradioan bizi naizela). Baina gaur trena hartzera joan eta megafonoetatik Irunera bidean zihoazenei 20 minutuko atzerapena zutela esan diete. Ondoren trena Andoainen geldituta zegoela eta 30 minutu baino gehiagokoa. Gureari buruz ezer, azkenean 20 minutu berandu iritsi da, elektrizitatearekin arazoak izan direla eta izan omen da. Baina hoberena barruan ginenean gertatu da, oraindik gaizki zegoela esan beharrean pertsona mordoan barrura sartu eta trena gelditzen eta gelditzen joan da. Emaitza Andoain -> Donostia ordu eta laurden. Baina oraindik gehiago daukagu ez baita estazioan gelditu, baizik eta bide erdian. Jendea nazka nazka eginda eta batzuk erdi itota trenetik salto egiteko erabakia hartu dute eta hor joan da Andoainen jaitsi behar zuen jende andana.



Orain etxean nago ez dakit trena berriro martxan jarriko zen baina... nire ondoan bazegoen Beasain baino aurrerago joan behar zuenik. Beraiei dedikatzen diet mezua :P

Etiquetas: , ,

[>] Jaiakbizi.net beste ikuspuntu bat

Jaiakbizi web gune berria martxan jarri da. Bertan edonork bere jaien egitarauaren berri emateko aukera dago eta era berean bertara joan eta han egoteko behar duzun informazioa eskuratu ahal izango duzu.

Web gune honek duen gauzarik hoberena Euskal Herriko kanpin guztien mapa eta informazioa da. Mapa Tagzaniaren bidez egin dute eta informazioa mikroformateatu dute.

Mikroformatuei
esker bidaia ez da Jaiakbizi web gunean amaitzen. Ematen dituen aukerei esker informazio horiek mapetan ikus daitezke Operator tresna barrari esker adibidez.

Etiquetas: , , , ,

[>] Zure esku nola erabili!

Tailerrak 2.0 collage proposamena jarraituz eta Jumpcut-en igotako oinarri bideo erabiliz nahi duzuen bideoa sortzeko ekimena abian jarri da. Hau nire proposamena.

Etiquetas: , , ,

[>] Udara honetan tailerrak2.0

Maite eta ni Web2.0 tailer herrikoiaren ikasle-irakasleak gara baina aukera guztiak tailerren wikian aurkituko dituzue.

Udan ikastaroak, kurtsoak, unibertsitateak, campusak.. izan ohi dira. Tailerrak antolatzea bururatu zaigu. Ikasturten hasieran Euskal Herria 2.0 (lokalizazioa eta internazionalizazioa) burutu genuen Donostiako Artelekun. Orain pratikari ekitea deliberatu dugu. Internet, tresna berriak, wikiak, blogak... erabiltzeko tailerrak antolatzea alegia.

Astebatez hainbat tailer antolatu ditugu toki ezberdinetan. Hasteko wikipedia, blogak eta web 2.0, Ubuntu eta software librea, bideogintza eta podcasting/irratigintza prestatu ditugu.

Tailerrak 2.0 partehartzaileak izango dira. Bai antolaketan eta baita aurrerantzean ere.


Tailerrak 2.0 dinamika berri baten abiapuntu izan gura du. Modu partehartzaile batean, jendeak tailer gehiago proposatu (emateko zein hartzeko) eta aurrerantzean, modu horretara guztion artean erakutsi zein ikasteko.

Etiquetas: , , , , , , , ,

[>] Bildu.net udarako sugea

[EGUNERATUA]Bildu atera genuenetik nahiko 9 hilabete inguru pasa dira eta gutxinaka gutxinaka aurrera doa. Azken bi egunetan manuala eta operator tresna barrarentzako mikroformatuak irakurtzeko scriptak agertu dira eta oso pozik gaude. Aurretik tresna ugari genituen, denak hemen bildurik daude. Denak bildun errazago ibiltzeko eginak.

Mikel Olasagastik egindako Operator scriptak (esker mila)
  • Bildu.net-en bilatu: Edozein web gunetan etiketa bat (rel="tag" erabiltzen badu) aurkitzen bada informazio gehiago aurkitzeko bildu.net-en etiketa hori erabiltzen duten loturak ikusteko aukera ematen du.
  • Bildu.net-en gorde: Edozein web gunetan esteka sorta bat (xFolk erabiltzen badu) aurkitzen bada, hauek automatiko bildu.net-era gehitu daitezke duten informazio guztiarekin batera.
Bildu.net datu batzuk
Lan ederra egiten ari gara denon artean, jadanik milaka web guneri etiketak eta euskarazko deskribapenak gehituz. Honi esker gero eta errazagoa da informazio interesgarria bildun eta interneten ere. Honetaz gain euskarazko edukia etiketatzeko aukera eman genuenetik gero eta euskarazko material gehiago biltzen ari gara. Datu batzuk:
Etiketa kopurua: 3427
Gordetako esteka publiko kopurua: 4117
Euskarazko eduki bezala markatutako estekak: 326
10 etiketa erabilienak
eu 326
euskara 297
web2.0 286
internet 261
irratiacom 252
blogak 220
argazkiak 186
hezkuntza 161
web 160
entitateak euskaldundu 153
soziolinguistika 137


Bilduren erabilpen irudimentsuetan interesatua. Bildu.net erabiltzen duzuenok zertarako erabiltzen duzue? Uste duzue tresnak blog propio bat merezi duela informazioen berri emateko? Beno bota ideiak.

Etiquetas: , , , ,

[>] Zer-Oh ekimena

UEUren blogetik Zer-OH ekimenaren berri izan dut. Aurten ezin izan dut joan ikastaroetara baina nire espiritua bidali nahi dut :P. Horretan asko sinesten ez dudanez horren gertuen dagoen nire Second Lifen Avatarren eredua bidaltzen dizuet :P.
Zer-Oh ekimenaren beste argazkien flickr-eko bildum

Etiquetas: , , ,

[>] iPhoneren sekretu guztiak agerian

Beti izango dugu DVD Jon... Egun batzuetan dena airera.

Etiquetas: ,

[>] Bildu.net manuala eta proposamen bat

Askotan idazten dut tresna bat edo beste bati buruz baina askotan konturatzen naiz mezu horiek zenbaitetan Interneten zehar galtzen direla. Jende askok ere eskatzen dit tresna guzti horiek erabiltzeko manual txikirik edo hasierarako balioko lukeen dokumenturen bat edo dudan. Bi behar horiek edo uztartuz gaur bildu.net manual txiki bat sortu dut. Honen bidez lortu nahi dena:
  • Tresna erabiltzen hasteko manual bat izatea.
  • Interneten zein paperean edozein momentuan edukitzeko aukera eman.
  • Itxura zertxobait zaindu, edukia erakargarria izan dadin.
  • Tresna honen dibulgazio lana erraztu ezagutu, erabili edo ezagutarazi nahi dutenentzat.
Etorkizunean beharbada manual honen antzeko beste batzuk egin ditzaket, baina zergatik nik bakarrik? Beharbada norbaitek ekimenean parte hartu nahi du. Horretarako erabili ditudan tresnak, letra mota eta sortu dudan odt-a utziko ditut hemen. Norbaitek ekimen honekin bat egin nahi badu antzeko egitura mantendu ahal izateko. Parte hartu nahi dutenentzat gomendio batzuk:
  • Itxura ahal bezainbeste mantentzen saiatu.
  • Sarrera manual bat dela kontutan hartu, beraz labur (nire kasuan 3 orri).
  • Ahal bezain argi eta dibulgatiboen idatzi.
  • Sortzen duzunean nirekin edo sarean komunikatu.
Norbait animatzen bada (ea egia den!) posta elektroniko bat bidali eta manualak zentralizatuko dituen orri txiki bat sortuko dugu (nire zerbitzarian edota archive.org bezalako repositorio batean).

Beharrezko informazioa
  • Erabilitako tresna: Open Office 2.2.0
  • Erabilitako formatua: odt eta pdf
  • Burukoa: Header, Purisa, 12
  • Izenburua: Heading, Purisa, 22
  • Azpiatalak: Heading 1, Purisa, 16, negrita
  • Testu arrunta: Text body, Purisa, 12

Etiquetas: , , ,

[>] Hasiera orri pertsonalizatuak (Kontaizu artikulu berria)

Internet pertsonalizazioaren bidea hartu du. Bakoitzak bere orri hasiera orri pertsonalizatua sortzeko aukera dauka orain. Bertan beste hainbat aplikazioetako edukia, informazioa, jarioak etab. gehitu daitezke. Bakoitzak bere nabigatzailea ireki eta interneten nabigatzen hasteko bere atari pertsonalizatua, bakoitzarena, berea, propioa. Hau izango da gaurko gaia, hasiera orri pertsonalizatuak.

Artikulu osoa

Etiquetas: , , ,