photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Bildu.net udarako sugea

[EGUNERATUA]Bildu atera genuenetik nahiko 9 hilabete inguru pasa dira eta gutxinaka gutxinaka aurrera doa. Azken bi egunetan manuala eta operator tresna barrarentzako mikroformatuak irakurtzeko scriptak agertu dira eta oso pozik gaude. Aurretik tresna ugari genituen, denak hemen bildurik daude. Denak bildun errazago ibiltzeko eginak.

Mikel Olasagastik egindako Operator scriptak (esker mila)
  • Bildu.net-en bilatu: Edozein web gunetan etiketa bat (rel="tag" erabiltzen badu) aurkitzen bada informazio gehiago aurkitzeko bildu.net-en etiketa hori erabiltzen duten loturak ikusteko aukera ematen du.
  • Bildu.net-en gorde: Edozein web gunetan esteka sorta bat (xFolk erabiltzen badu) aurkitzen bada, hauek automatiko bildu.net-era gehitu daitezke duten informazio guztiarekin batera.
Bildu.net datu batzuk
Lan ederra egiten ari gara denon artean, jadanik milaka web guneri etiketak eta euskarazko deskribapenak gehituz. Honi esker gero eta errazagoa da informazio interesgarria bildun eta interneten ere. Honetaz gain euskarazko edukia etiketatzeko aukera eman genuenetik gero eta euskarazko material gehiago biltzen ari gara. Datu batzuk:
Etiketa kopurua: 3427
Gordetako esteka publiko kopurua: 4117
Euskarazko eduki bezala markatutako estekak: 326
10 etiketa erabilienak
eu 326
euskara 297
web2.0 286
internet 261
irratiacom 252
blogak 220
argazkiak 186
hezkuntza 161
web 160
entitateak euskaldundu 153
soziolinguistika 137


Bilduren erabilpen irudimentsuetan interesatua. Bildu.net erabiltzen duzuenok zertarako erabiltzen duzue? Uste duzue tresnak blog propio bat merezi duela informazioen berri emateko? Beno bota ideiak.

Etiquetas: , , , ,

Iruzkinak hemen "Bildu.net udarako sugea"

 

iruzkin bat egin