photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Bildu.net manuala eta proposamen bat

Askotan idazten dut tresna bat edo beste bati buruz baina askotan konturatzen naiz mezu horiek zenbaitetan Interneten zehar galtzen direla. Jende askok ere eskatzen dit tresna guzti horiek erabiltzeko manual txikirik edo hasierarako balioko lukeen dokumenturen bat edo dudan. Bi behar horiek edo uztartuz gaur bildu.net manual txiki bat sortu dut. Honen bidez lortu nahi dena:
  • Tresna erabiltzen hasteko manual bat izatea.
  • Interneten zein paperean edozein momentuan edukitzeko aukera eman.
  • Itxura zertxobait zaindu, edukia erakargarria izan dadin.
  • Tresna honen dibulgazio lana erraztu ezagutu, erabili edo ezagutarazi nahi dutenentzat.
Etorkizunean beharbada manual honen antzeko beste batzuk egin ditzaket, baina zergatik nik bakarrik? Beharbada norbaitek ekimenean parte hartu nahi du. Horretarako erabili ditudan tresnak, letra mota eta sortu dudan odt-a utziko ditut hemen. Norbaitek ekimen honekin bat egin nahi badu antzeko egitura mantendu ahal izateko. Parte hartu nahi dutenentzat gomendio batzuk:
  • Itxura ahal bezainbeste mantentzen saiatu.
  • Sarrera manual bat dela kontutan hartu, beraz labur (nire kasuan 3 orri).
  • Ahal bezain argi eta dibulgatiboen idatzi.
  • Sortzen duzunean nirekin edo sarean komunikatu.
Norbait animatzen bada (ea egia den!) posta elektroniko bat bidali eta manualak zentralizatuko dituen orri txiki bat sortuko dugu (nire zerbitzarian edota archive.org bezalako repositorio batean).

Beharrezko informazioa
  • Erabilitako tresna: Open Office 2.2.0
  • Erabilitako formatua: odt eta pdf
  • Burukoa: Header, Purisa, 12
  • Izenburua: Heading, Purisa, 22
  • Azpiatalak: Heading 1, Purisa, 16, negrita
  • Testu arrunta: Text body, Purisa, 12

Etiquetas: , , ,

Iruzkinak hemen "Bildu.net manuala eta proposamen bat"

 

iruzkin bat egin