photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Oporretara!

Oporretara noa! 15 egun hemendik pasa gabe emango ditut (ez dakit egon ahalko dudan zuekin egon gabe). 5ean tokatzen zen I-rratsaioa ez dut egingo noski baina hurrengoa Abuztuak 20ean edukiko duzue.

Nora noan? Ba ez dizuet kontatuko nire entzule mapan teketen igeltxoa non dagoen ikustea besterik ez duzue. Era horretan ea animatzen zareten zuek ere entzule mapan sartzen.

Bitartean gogoratu Azken I-rratsaioa entzuteko duzuela, oporretatik bueltan berrikuntza handiak etorriko dira, hemen espero zaituztet ;)

[>] I-rratsaioaren entzule mapa osatzen

Teketen I-rratsaioaren entzule mapa egiteko ideia sortu zait buruan. Horretarako google maps erabiltzen duen aplikazio xelebre bat aurkitu dut MyGuest Map. Nire I-rratsaio edo Podcastingaren entzulea bazara sartu hemen . Mapan ezkerreko barren bitartez zure herrira edo nahi izanez gero etxera gerturatu eta mapa gainean klikatu. Hori egitean honelako leiho bat agertuko zaizue:


Bete datuak, aukeratu nahi duzun irudia eta zas! Mapan agertuko zara. Animo ea lehenengoa zaren.

[>] I-rratsaio berria (1.zenb): Jarioak(RSS)

Nahiz eta grabatu nuenetik zenbait berrikuntza suertatu diren, batez ere UEUren ikastaroa amaitu delako, grabatu nuen i-rratsaio berri hau gauza hauen inguruan doa:

#Teketen 1. zenb, Jarioak(RSS) zer diren nola irakurri eta nola aurkitu , Blogak UEUn udako ikastaroari buruz, Aktualitate laburpen txikia, Euskal Blogen Eraztunean sartu diren azken blogak: EuskalTekno, Futbolsofia.

Entzuteko [mp3an jaitsi](eskuineko botoia gorde honela/guardar como)
[streamingean entzuteko]

I-rratsaioan aipatzen diren zenbait URL:

Beste loturak Informazio jarioan, bide bila artikuluxkan

Beti bezala, iruzkinak, laudorioak, bronkak, muxuak, blogean edo nire postan

[>] UEUn Blogak Blog sistemak eta Wordpress instalazio gida

Oraintxe bertan eta Iruñatik ikastaroaren atal honetako materiala igoko dugu:



  • Wordpress instalazio gida

  • Blogak sortzeko tresnen azterketa


Hemen eskuratu [TAR][ZIP]

[>] Informazio jarioan, bide bila


Paradoxa dirudien arren, informazio ugaritasunak desinformazioa eragin dezake. Izan ere, urak gure lurrak bustitzeko balio du, baina urari bere bide naturala itxi eta irtenbidea aurkitzen ez bazaio, ur asko erortzerakoan uholdea sor daiteke. Antzeko zerbait gertatzen da interneten: informazio asko dago, baina ordena gutxi. Hain zuzen, informazio kantitate handia era errazean bideratzeko sortu dira "jarioak".


Zerrrrr?


Ingelesezko hitza "feed" da, baina ez da hitz bakarra: RSS feed, RSS stream, edo RSS channel ere erabiltzen baitira. Guk "jarioa" esango diogu. XML formatuko laburpen moduko fitxategiak dira jarioak, eta asko aldatzen diren webguneek eskaintzen dizkigute horrelakoak. Jarioari esker, laburtuta eta batere apaingarririk gabe jaso ahal izango ditugu berriak, irudiak, soinuak... eta abar.


Zertan laguntzen du?


"Jarioei" esker, egunero aldaketa handiak izaten dituzten webguneetako informazio berria irakurri ahal dugu, baina web orrialde horietan sartu beharrik izan gabe. Berri hauek irakurri ahal izateko "jario gehigarriak" behar dira. "Gehigarria" gure ordenagailuan instalatu beharreko programa arrunt bat izan daiteke, adibidez, FeedReader (http://sourceforge.net/projects/feedreader/), RSS Bandit(http://sourceforge.net/projects/rssbandit/) , Abilon (http://www.abilon.org/) eta abar.


Horrez gain, "jario gehigarria" web aplikazio bat ere izan daiteke, bertan, bakoitzak, gogoko dituen jarioak sartu ahal izateko. Hain zuzen, euskaraz "Aurki" izeneko tresna berri bat daukagu horretarako, (http://www.aurki.com) Bertan, euskarazko jario asko aurkitu ahal izango dituzue. Atalka ordenatuta ageri diren albiste guztiak beste orrialde batzuetako jarioak dira, eta modu automatikoan eguneratzen dira. Gainera, "Nire jarioak" dioen botoitxoa klikatuz gero, guk ere geurea sortu ahal izango dugu Hain zuzen, hauexek dira ospetsuenak: Bloglines (http://www.bloglines.com), Feedster (http://www.feedster.com), Plazoo (http://www.plazoo.com). Feedmania eta abar.


Jarioa, bai ala ez?


Nola jakin dezakegu gure webgune gogokoenek jariorik ba ote duten? Jarioa izanez gero, webguneak horrelako botoiren bat izango du: Botoi hauek klikatzen badituzu, testu arraro bat agertuko zaizu begi aurrean: hori da jarioa! Hala ere, testu hori ulertzeko, zuen "jario gehigarria" sartu beharko duzue. Beraz, helbidea kopiatu ondoren eta zuen "gehigarrian" sartu ondoren... zas! Zuen webgune gogokoenaren berriak izango dituzue muturraren aurrean! Bestalde, beste abantaila bat ere badu kontu honek: izan ere, berriak modu automatikoan eguneratzen dira, aukeratutako webgunean eguneratu ahala. Beraz, aukera itzazu egunero bisitatu ohi dituzun webguneak, eta eman izena berauen jarioetan: hori eginez gero, nahikoa izango duzu zure "jario gehigarria" irekitzea, webgune horietan sartu gabe informazio guztia eskura izateko.


Webgune Interesgarriak



  • http://www.zientzia.net Helbide honetan, Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren zenbaki guztiak kontsultagai daude.

  • http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala Entziklopedia askea da Wikipedia. Edonork zuk, adibidez artikuluak idatz ditzake izenik eman gabe eta batere kosturik gabe. Wikipedia entziklopediaren edukia dohainik da, eta dohainik izaten jarraituko du. Anima zaitezte, eta idatzi testuren bat!



Treba zaitez


Firefox nabigatzailea Internet Explorer baino askoz ere seguruagoa, ulergarriagoa eta erabilgarriagoa da. Hori gutxi balitz, orain euskara ofiziala da bertan (http://www.librezale.org/mozilla/)


[>] Euskal Blogen Eraztunak 13 partaide ditu jada

Euskal Blogen Eraztunak 13 partaidera iritsi da. Espero dugu gero eta gehiago izatea. Hona hemen partaide hauen lista:
Eta zurea non dago? Gehitu zurea hemen

[>] Teketen I-rratsaio edo Podcasting berria (0. zenb)

Teketen blogak orain I-rratsaio (Interneteko Irratsaio) edo Podcast bat martxan jarriko du.
Hau 0. zenb da eta bertan


  • Teketen I-rratsaioaren aurkezpena

  • I-rratsaio edo Podcastari buruzko informazioa

  • G8aren mobilizazioen inguruko xare-ren audio kronika (Indymediatik hartua)


Entzuteko mp3 fitxategia jaitsi edo zuen Podcast irakurgailuarekin jaistea besterik ez duzu. Podcast irakurgailuak erabiltzen dituzuenok jakin ezazue zapalduz RSS jarioa izango duzuela, podcast honetara harpidetzeko.

Galderak, kritikak, muxuak etab. nire emailera edo iruzkinetara.
Ea atsegin duzuen!

Hemen entzun [mp3] [streaming]