photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Eraman nazazu! Hiperipuin laburra

Aurkezpena

Hiperipuin* honetan jasotzen saitu naiz hurrengo 2-5 urteetan normalki erabili edo erabiltzen hasiko garen teknologia gehienak. Era berean, teknologia horiek egunerokotasunean izango duten eraginaren inguruan ere eszenatoki txiki bat ere pentsatu dut. Nola izango da gure lana, gure erlazioak, gure aisia hemendik 2-5 urte barru? Horren adierazle txiki eta fiktizio bat izan nahi izan du Hiperipuin labur honek.


Eraman nazazu! Hiperipuin laburra

Gaur lan egun arrunt bat da, kafe bat hartu, aurpegia garbitu eta kalera irten naiz. Autobusa hartu behar dut eta mugikorraren bidez jakin dut nire autobusa 5min barru iritsiko dela. Geltokira iristean pantailak autobusa iristear dagoela dio. Iritsi denean Lurraldebus txartela RFID irakurgailu ondotik pasa eta barrura sartu naiz.

Adin guztietako pertsonak datoz, ikasle asko, emakume ugari eta baita adindun pertsona batzuk ere. Bi gazte bere mugikorrekin bata besteari internetetik jaitsitako bere serie gogokoenaren azken atala pasatzen ari dira Bluetooth bidez. Ondoan emakume bikote batek bere 3G mugikorraren bidez goizeko albistegia ikusten dute. Gazte koadrila bat dago hitz egiten eta farrez, hauetako batek ordenagailu eramangarri txiki batean (Eeepc) azken orduan etxekolanak amaitzen ari da. Nik liburu bat dut esku artean aspaldi irakurri nuen Pintze Txikia berriro irakurri nahi nuen, paperezko bertsioa ekarri dut gaur baina nire neska lagunaren Iliad txikian hasi nintzen irakurtzen berari ikusita.

Autobusetik jaitsi eta Donostiako lan leku partekatura noa. Lan leku partekatu honetan ni bezalako langileak, enpresa txikiak, norbanakoak ibiltzen gara eta denon artean lokalak behar dituen kostuak pagatuz lan, hitzaldiak eman eta entzun, tailerrak eta batez ere oso maiz afariak planifikatzen ditugu. Hala ere, normalean etxetik edo nagoen tokitik egiten dut lan. Etxetik ADSL konexio batekin eta kaletik 3,5G konexio bidez eta mugikorra modem bezala erabiliz nire eramangarriarekin.

Bilbon dugun egoitzara gutxitan joaten naiz, AHTa egia esan ez da beharrezkoa. Lurraldebus txartelarekin PESA erabiliz merke eta azkar iristen naiz, gainera autobusean bertan WIFI jarri digute. Gero Bilbon metroa edo bizikleta bat hartu eta azkar azkar bulegoan nago. Hau bai gure enpresaren bulegoa da, nahiz eta batzuetan auzokideei ere zabaltzen zaien bertan dauden baliabideak aprobetxatzeko. Hemen egiten dira adibidez bideokonferentzia bidez atzerrian dituzten senitartekoekin "bideokonferentzia festa". Egun horretan Extremadura, Argentina, Alemaniarekin konexioak egin izan dituzte auzoko nagusiek eta kriston giroa sortu izan da beti.

Ordu batzuk lan egin ondoren lagun baten abisua jaso dut, ni nagoen lekutik gertu dago. Erabiltzen dugun Ipoki sare sozial tresna batek momentu bakoitzean gure lagunei non gauden esateko gai da. Koldo Mitxelena Medialabean gelditu gara. Plaza haurrez beteta dago, baina laster ospa egin edo karpa klimatizatura joan beharko dutela dirudi plazako pantailek eguraldi txarra iragartzen ari dira hurrengo ordu erdirako.

Tabernan oraindik errealaren azken partidua da hizpide eta biharko manifaren inguruko kartelek QRcodeen bidez manifara joateko deia zabaltzeko deia egiten dute. Mugikorra hartu eta QRcodea kamararekin harrapatu eta informazioa mugikorrean gorde dut eta baita lagun pare bati bidali ere. Ondoan egunkaria irakurtzen dagoen aiton batek berari ere bidaltzeko eskatu digu. Gure garagardoak amaitu eta etxera joan gara.

Etxean jada, posta elektronikoa irakurri, azken berriak ikusi eta EuskalTube-ko bideo batzuk ikusi ditut. Afari goxo bat hartu eta irratia entzunez lo hartu dudan arte.

*Hiperipuin: Hiperloturak erabiliz informazioa gehiago zabaldu edo bide berriak irekitzen dituen fikziozko ipuin digital bat.

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

Iruzkinak hemen "Eraman nazazu! Hiperipuin laburra"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (11:04) : 

Ona! Aizu, Iliad aipatu duzula aprobetxatuz, galdetu nahi nizun: zein irakurgailu gomendatuko zenidake? Kindle-rekin ez nago erabat konbentzitua eta horrelakoren bat erabiltzen duen norbaiten gomendioa nahi nuke...

 

Blogger Teketenek idatzia (12:45) : 

Iliad ez dut probatu ere egin baina irekia da behintzat eta oso kritika onak irakurri ditut. Kindle ez da eredu interesgarria Mac-en Itunes kontzeptua darabil (zerbitzu moduan) eta horrek ez nau pertsonalki konbentzitzen. Noski negozio eredu bat da eta horrekin desadostasunak agertzea bakoitzari dagokio. Hala ere, 2009. urtean zehar dispositibo ezberdinen jaiotza ikusiko dugula uste dut eink (tinta elektronikoa) zabaltzen hasiko da gutxinaka. Uste dut gainera, zenbait eramangarri eta gailuek ere pantaila mota hau integratzen hasiko direla eta horrela beste gailu baten erabilera saiestuko dela. Interesgarria litzateke hala ere, zuen esparruan batez ere lagun batzuk hartu eta Iliad (edo beste gailu batzuk) erosi eta probak egiten hastea. Gailu hauek zuen artean era masiboan erabili edo lan talde batean banatu ondoren. Uste dut kostu txiki bat bada ere beharrezkoa duzuela etorkizunari begira prestatzen hasteko. Beti ere, laboratorio ikuspegi horrekin "beharbada etorkizuna ez da horrela izango baina antzekoa izan daiteke".

 

Blogger tokitanek idatzia (13:23) : 

5 urte barru!
Benga! Gaur egun ere antzera ibiltzen zara eta! ;)

 

iruzkin bat egin