photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] UNI Encounterren egongo naiz

Gaur UNI Encounterren egongo naiz 16:00tan hizlari moduan, gaia: Web 2.5 (web 2.0 parte hartzailea eta web 3.0 Semantikoaren arteko bidean).

WWW berri baten hastapenak. Informazioari orain dauden baliabideekin semantika gehiago emateak informazio horrekin gauza gehiago egin, informazioa nahastu, ordenatu eta berrerabiltzeko ahalmena emango digu. Orain erabiltzen diren tresnak erabiliz gauza gehiago egin eta zerbitzu deszentralizatuagoak sortzeko aukera emango duten mikroformatuak eta antzerako teknologiak azalduko dira praktiko batean.

Nirekin batera beste batzuk ere egongo dira hau da gaurko egitarau osoa:


* 16:00 – 17:15 Web 2.5 (web 2.0 parte hartzailea eta web 3.0 Semantikoaren arteko bidean). Gorka Julio. (Elurnet). Euskeraz



WWW berri baten hastapenak. Informazioari orain dauden baliabideekin semantika gehiago emateak informazio horrekin gauza gehiago egin, informazioa nahastu, ordenatu eta berrerabiltzeko ahalmena emango digu. Orain erabiltzen diren tresnak erabiliz gauza gehiago egin eta zerbitzu deszentralizatuagoak sortzeko aukera emango duten mikroformatuak eta antzerako teknologiak azalduko dira praktiko batean.

* 17:30 – 18:45 Medición y Gestión de los Niveles de Servicio. F. Javier Diéguez (CISA, CISM).


* Marco de Trabajo: Qué es la Gestión del Nivel de Servicio.
* Medición: Indicadores, Métricas.
* Reporte: Cuadros de Mando, Informes de Seguimiento.
* Algunos ejemplos de indicadores aplicados al mundo de la Seguridad de la Información.



* 19:00 – 19:50 Tecnología RFID. Oportunidades de negocio. Iratxe Ugalde (Teknotag). Castellano

Hurrengo egunetako informazioa UNI Encounter IV web gunean.

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

[>] Mikroformatuak eta grafiko soziala


Googlek API berri bat kaleratu du. Socialgraph API berri hau erabiliz aurretik beste era batean egin nuen grafiko sozialak sortzeko aukera egon daiteke. Berriro ere mikroformatuak agertzen dira kasu honetan XFN (baina baita FOAF formatua ere).

Adibide moduan txioka sarearen kontaktu sarea ikus dezakezue.

Esker mila Arkaitz!

Etiquetas: , , , ,

[>] Nire gela baino nire ideiak ordenatzea nahiago (2008an egin nahi ditudanak)

Urtea azken txanpan dugu eta badakit era honetako mezuak meme batean bilakatzen direla garai hauetan baina gaur hau idatzi behar dut. Hurrengo urtean zer egin nahi dudan pentsatzen nabil eta ideia batzuk hemen idatzi nahi ditut nire burua ere antolatzeko.

  • Testuinguru mugikorrarekin hasitako bidea jarraitu, proba eta esperimentu berriekin.
  • Txioka sareak erakutsitakoari alderdi komunikatzaile potenteago bat eman eta txioka sarearen ideia beste batzuk erabili dezaten prestatu.
  • Mikroformatuak, RDFa, eRDF eta Web Semantikoaren inguruko ikerketa jarraitu eta sare sozialen portabilitatea, openid eta oauth-ean buru belarri sartu.
  • Parte hartze bideak aztertzen jarraitu Wikien estandarizazioa eta elkarrekintza sinple baten bidez ezagutza modelatzeko ideia eta esperientzia berriak gauzatu (burua bor bor). Hau gizartera nola eraman?
  • Blogak identitatea azaleratzeko duten garrantzia, sare sozialetako gure profila bertan dagoela pentsatu eta honek izango duen eraginean pentsatu. Sare banatuen egitura interesatzen zait.
Listo honekin lehenengo 6 hilabeterako behintzat badaukat. Orain jario garbiketa eta iturri berrien bilaketari ekingo diot helburu hauek lortzeko bidean. Eta zuek?

Etiquetas: , , , , , , , , ,

[>] Mikroformatuak GRDDLrekin askoz hobe

Atzo Mikroformatuei buruz hitz egin nuen, gaur GRDDLri buruz. Ez baita ezer kostatzen hCalendar (edo beste mikroformatu bat hemen daude sortutako bihurtzaileak) erabiltzen duten web guneak GRDDLatzea eta honek ekar dezakeen onura handia izan daiteke.

Gleaning Resource Descriptions form Dialects of Languages [GRDDL Primer]

XML erabiltzen duten eta RDFarekin bateragarri diren hizkuntza ezberdinak eta hauek RDFra bihurtzeko erabili beharreko algoritmoa zehazten duen mekanismoa da. Esan daiteke, web semantikoak behar zuen itsasgarria dela.

Dokumentuaren burukoan GRDDL definitzen duen profila eta beherago erabiliko diren bihurtzaileak (XSLT) definitzen dira bertan.

<head profile="http://www.w3.org/2003/g/data-view">
<title>Robin's Schedule</title>
<link rel="transformation" href="http://www.w3.org/2002/12/cal/glean-hcal">
</head>

Honekin lortuko duguna da edozein agente inteligente (GRDDL ulertzen duena) gure web gunetik pasatzean, bertan dagoen edukia zein den eta RDFra nola pasa behar duen jakitea. Hortik ondoren edukiekin nahi duguna egiteko. Hau da web semantikoa eta WEB SEMANTIKOAREN lotura dela esan daiteke. Horren irudia hau izan liteke.

Txiokak adibidez bere agenda osatzeko garaian erabiltzen du.

Etiquetas: , , , ,

[>] Mikroformatuak Hitza berrietan

[Eguneratua] Mikroformatuak (zer dira | microformats. org) hitza berriek mikroformatutako agenda bat (eta laster gehiago) dakartzate. Denek hori egingo balute meta agendak egiteko aukera izango genuke. Zorionak Hitza berriei hCalendar mikroformatua erabiltzen hasteagatik.


http://www.urola-kostakohitza.info

Prentsaren munduan beste batzuk ere egon dira aurretik
Datorren urtean honekin lanean jartzeko gogoa daukat apuntatu nahi duenak urte berriarekin batera martxan jarriko den ekimen honetan parte hartzeko deia irekia dago.

Etiquetas: , , , , , , ,

[>] Web 2.0 Hemen, IEB07ko argitalpen digitala

Atera da IEB07n egindako hitzaldien argitalpen digitala (PDF), ea zein den zuen iritzia eta joan ezin izan zutenentzako hor doa bertako mamiaren zati bat.
Gaiak eta egileak:
  • WEB 2.0 sarrera. Joxe Arantzabal
  • Interneten izaera aldatzen ari diren formatu eta mikroformatuak. Gorka Julio
  • TOLOSALDEA eta pantailaren atzealdeko estrategia. Iñigo Balerdi
  • Zabaldu.com albistegi kolektiboa Arkaitz Zubiaga
  • Euskal Herria 2.0. Iratxe Esnaola
  • GPLv3 eta erronka berriak. Aitor Soroa
Ausentzia batzuk ere badaude (Maitek berea ere egin zuen baina ez da agertu ea konpontzen duten) bertan erabili ziren materialak baditugu oraindik.

Etiquetas: , , ,

[>] UEU, ez udaran bakarrik (udazkeneko ikastaroak)

UEUk bere urte osoko eskaintza zabalaren barnean nik emango ditudan bi ikastaro daude. Saiatuko naiz ondo egiten eta batez ere ikasi eta ondo pasatzen, animatzen zarete?

Interesatuak bazaudete badakizue izen eman eta bestela ahal duzuen gehien zabaltzen lagundu. Aipatu dituzte

Etiquetas: , , , , , , ,

[>] Nire sarea erakusten

Jadanik inor ez gara gu, egiten duguna edota inguratzen gaituzten pertsona taldeen lan eta ekintzak kontutan hartzen ez baditugu. Nire sarea(eskuinean) atala berritu dut eta bertan nire lanak, interesatzen zaizkidan blogak, lagunak eta auzolandegiak sartu ditut. Adierazgarrienak iruditu zaizkidan irudiak sartu ditut bakoitzean, batzuetan argazkiak, besteetan logoak, besteetan irudi zatiak etab. orain nire interneteko izaera eta sarea hoberen islatzen duen atala dela uste dut. Hau hobeto egin ahal izango nuke Feevy xfn bezalako mikroformatua erabiltzeko aukera emango balu, era honetan gehitutako iturri bakoitza zergatik sartu dudan definitzeko aukera izango nuke. Sortzaileei gomendatu diet eta beharbada aukera hau ere inplementatuko dute, asko eskertuko nuke egia esan.

Etiquetas: , , , ,

[>] Txioka.net etor hadi twitter sarera


Udaran Txioka twitter EHko sarea jaiotzen zen baina ez da orain arte gehiegi zabaldu dugun gauza bat. Orain bai sare hau ezagutarazi eta hedatzen hasteko unea da, etorri gurekin sare honetara eta kontatu interesgarriak diren gauzak, zer egiten ari zaren, gomendatu nahi dituzun gauzak eta ekitaldiak.

Nahi duzun tokitik irakurri, hemen duzu tresnaren bertsio mugikorra ere m.txioka.net.

Zer da txioka?

Twitterren ibiltzen diren Euskal Herritarrak biltzen saiatzen gara. Hauen arteko elkar ezagutzea bultzatu eta ekitaldi etab. berri eman sare honen barnean. Ez du sare zentralizatu bat izan nahi, loturak sortzeko gune bat izateko izaerarekin jaio da, ondoren bakoitzak bere sarea sortzeko aukera izan dezan.

Zer da twitter?

Twitter interneten sortu berri den komunikazio tresna bat da. Sortzaileen esanetan momentu oro zer egiten ari zaren adierazteko gune bat da, microblogging izena ere hartu duelarik. Bidaltzen den hori pribatu edo publiko egin daiteke eta zure erabiltzailera harpidetuta dauden erabiltzaileek ere jasoko dute. Horrela lagun sarean informazioa elkar trukatzeko tresna batean bihurtzen da. Eguneraketa hauek web bitartez edota telefono mugikor bitartez jarraitzeko aukera ematen da.

Nola idatzi?

Komunitatean parte hartzeko zure twitterreko kontuan gehitu txioka lagun bezala (goian azaltzen den follow lotura sakatuz). Joan txioka erabiltz Hortik aurrera idazten duzun guztia (denbora bat pasa daiteke) komunitatean ere azalduko da.

Nola bidaltzen dira ekitaldiak?

Ekitaldiak bidaltzea oso erraza da zure twitterrean ekitaldia era hauetako batean idatzi. Nanoformatuei buruzko informazio gehiago.

  1. Adibidea: Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia event:kilometroak L:San Martin enparantza 1, Bergara, Gipuzkoa time:2007-10-07 9:00.
  2. Adibidea: Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia event:kilometroak L:San Martin enparantza 1, Bergara, 20570 time:2007-10-07 9:00.
  3. Adibidea: Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia event:kilometroak L:43.118528,-2.413065 time:2007-10-07 9:00.

Twitterren idazteko laguntza tresnak

Zer dira nanoformatuak?

Twitter nanoformats twitterreko mezuei informazio gehigarria emateko sintaxi adostu bat da. Askotan orain arte erabiltzen diren zenbait lengoaietan estandarra edo semi-estandarrak diren sintaxi antzekoak erabiltzen ditu. Txioka komunitatean hauetako batzuk erabiltzen ari gara eta etorkizunean gehiago izango dira.

Zer dira mikroformatuak?

Txioka komunitateko ekitaldiak mikroformateatuta daude. Mikroformatuak XHTML(HTML) etiketak baliatuz, informazioari esanahia gehitzen dioten formatuak dira. Beste era batean esanda:

Pertsonentzako irakurgarriak diren informazioak, makinentzako ere irakurgarriak izatea da helburua.

Honek bizitza berria ematen dion informazioari eta gauza gehiago egin daiteke honekin. Benetan zein potentzial duen ikusi nahi baduzu erabili Mozilla Firefox nabigatzailearen Operator tresna barra.

Etiquetas: , , , ,

[>] Bagoaz web ubikuo eta semantikorantz

Argi dago bagoazela web ubikuo eta semantikorantz. Bidean gaude, kanpaiek aspaldi jo zuten web ubikuo eta semantikoaren iritsiera baina orain da garaia. Web ubikuoari pauso bakar bat falta zaio eta pauso hori internet konexio mugikorren salneurrien jaitsiera (edo tarifa laua) da. Nik jadanik askotan erabiltzen dut posta elektronikoa, jario irakurgailua eta mapak irakurtzeko nire mugikorra. Noski nire mugikorrak wifia dauka eta ez dut ordaintzen baina hori ez da arrunta (nire super mugikorra jardunaldi batzuetan tokatu zitzaidan). Hala ere, batzutan internet erabili izan dut baina nahiko garestia iruditzen zait oraindik. Beharbada, oraindik txutxumutxu bat den googleren mugikor berria tarifa lau bat ekartzen du eta merkatua berriro txikitzen du. Pena da gure ingurunean (eta ez beti googlek) honek kriston arrakasta izan dezakeela ez konturatzea. Niri interesatzen zaidan mugikorra oraindik ez da jaio (ikusi behar da googleren mugikor hori zein punturaino den ona eta librea) baina interes handiko proiektuak daude jada.

Web semantikorako bidea hasi da jada mikroformatu, RDFa etab. baina hauek batuko zituen hizkuntza bat behar zen eta hori da GRDDL, web semantikoak behar zuen itsagarria. Informazio semantikoa duten hainbat atalen hizkuntzak ulertu eta RDF lengoaira eraldatzeko bideak erakusten ditu. Honekin batera 2 munduak elkar lotzen dituen nanoformatuekin jolasten ere jarraitzeko intentzioa daukat, horren adibide bat jada txioka twitter komunitatea dugu, berrikuntza gehiago ekarriko dituena irailean.

Hurrengo ikasturteari begira mikroformatuak.com blog eta informazio eta esperimentazio gune bat irekiko dut, nahi duenak nirekin ikertu eta jolastu ahal izateko. Apuntatzen zarete?

Etiquetas: , , , , , ,

[>] Aurrekoan Cadius laborategian aurkeztutakoa

Hemen uzten dizuet Cadius Laborategian aurkeztutakoa. Oso ondo pasa nuen eta Jyrik, Davidek eta bertan bildutakoen arteko elkarrizketa oso oparoa izan zela iruditzen zait. Ziur nago beste noizbaitean ikusiko garela. Esker mila Migueli hau antolatzen hartutako lanagatik.

Etiquetas: , , , , , ,

[>] hCalendar ere presente IEB07n

hCalendar mikroformatua ekitaldiak kodetzeko erabiltzen den mikroformatua ere erabiltzera gonbidatzen zaituztet. Badakit egun hauetan honekin txapa handia ematen ari naizela baina adibide euskaldunak ere jarri nahi ditut hitzaldian.

Parte hartzeko orain arteko hCard eta Votelinks erabiliz egin dezakezuen bozketa deszentralizatua betetzeko eskatzeaz gain hCalendar erabiliz ekitaldiren bat kodetzea ere eskatu nahi dizuet.

Pausoak hauek

hCalendar mikroformatuaren bidez ekitaldiak, ekimenak etab. kodetu daitezke data eta ordu konkretu batean izango direla esanez.
  • hCalendar sortzailea erabiliz ekitaldi baten informazioa sortu.
  • Zure blog edo web gunean txertatu ematen zaizun kodea.
  • Bidali erabili duzun tokiaren URLa.

Etiquetas: , , , , , ,

[>] Parte hartu mikroformatuak erabiliz

Informatikari euskaldunen bilkuran hitzaldi bat eman behar dut izenburua " Interneten izaera aldatzen ari diren formatu eta mikroformatuak". Bertan mikroformatuen erabilpena etab. buruz hitz egingo dut eta zuen parte hartzea behar dut euskarazko adibideak eduki ahal izateko.

Bi eratan parte hartu daiteke:

hCard erabiliz
hCard mikroformatuaren bidez gure kontaktu informazioa txertatu dezakegu web gune batean
  1. hCard sortzailearekin zure kontaktu informazioa sortu.
  2. Zure blog edo web gunean txertatu ematen zaizun kodea.
  3. Bidali erabili duzun tokiaren URLa.
VoteLinks erabiliz
VoteLinks bozkak adierazteko mikroformatua erabiliz bozketa deszentralizatu bat egiteko deia egiten dizuet. Proposatzen dizuetan galdera Google aingeru edo deabru delarik.
  1. Google aingeru edo deabru? Galdera honi erantzuna eman zure blog/web gunean web gune honetan ematen diren kodeak erabili.
  2. Klik egin zure blog/web gunean sartutako kodeak sortu duen estekan
Zuen parte hartzea oso garrantzitsua da niretzat, interesgarria iruditzen bazaizu egin eta deia zabaldu. Ongi etorri Mikromundura!
______
info +

Etiquetas: , , ,