photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Bideoak blog honetan eta interneten

Bideoa da banda zabalari esker garai hauetan gehien hedatu den fenomenoa. Aspaldi sortu ziren youtube etab. eta orain euskaltube daukagu guk ere. Niri azken boladan jumpcut interesatu dit bideak nahasteko eta besteek egindakoa berrerabiltzeko ematen duen aukeragatik.

Blog honetan KritikaTB atala nuen, nahiko estatikoa zena. Orain aldiz bideoak.info-ko bideoak jartzen hasiko naiz automatikoki. Beraien filosofia eta igotzen dituzten bideoak oso interesgarriak iruditzen zaizkit eta horregatik hemendik aurrera bideo horiek hemen ere ikusteko aukera izango duzue. Gainera oso interesgarria egiten zait horrela egitea ni ere egunero sartu eta zer aurkituko dudan ez dakidalako. Gaur adibidez oso bideo interesgarria aurkitu dut berdintasunari buruzkoa, gazteek euskara, gaztelera, rap, breakdance hizkuntzak eta kulturak nahastuz egiten dutena.

Etiquetas: , , , , ,

[>] Zure esku nola erabili!

Tailerrak 2.0 collage proposamena jarraituz eta Jumpcut-en igotako oinarri bideo erabiliz nahi duzuen bideoa sortzeko ekimena abian jarri da. Hau nire proposamena.

Etiquetas: , , ,

[>] Fermin Muguruza & ABFB Andoaingo gaztetxean

Atzo Fermin Muguruza eta Afro Basque Fire Brigade egon ziren Andoaingo gaztetxean. Kontzertu itzela izan zen! Beroa! Gertuko eta izerditsu horietakoa.

Bideo tresnekin probatzen nabil, batez ere nahasteko aukera ematen duten tresnekin jolasten nabil, nire elkartrukatzeko, elkarlana egiteko, ezagutza partekatzeko gogoa dela eta.

Bi gauza hauek bideo honetan uztartu dira Fermin Muguruza + Jumpcut

Etiquetas: , , ,