photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] IKTeroei sari berezia

Batzuetan jendeak galdetzen du zergatik IKTeroak, Ordiziako Jakintza ikastolako irakasle talde hau berezia den. Arrazoietako bat eta nagusia beraien ilusioa eta gauzak egiteko gogo ikaragarriak dira. Ikasle eta irakasle guztientzako ikasturtea amaitu den bitartean IKTeroak Uztailean zehar 10 mezu idatzi dituzte. Denbora guztian sariak jasotzen pasatzen duzuenez beste bat apalerako, baina hau nirea propioa zuen entrega, egiteko modua, grina, gogoa, irudimena eta jolasteko moduagatik. by caseywest

Etiquetas: , , , ,

Iruzkinak hemen "IKTeroei sari berezia"

 

Anonymous jolausek idatzia (18:01) : 

Argazkiko opiltxoari ez al zaio erdian zulo handi bat falta? Zure hitzekin erroska galanta egiten ari zarelakoaren susmoa daukadalako esaten diat hori, alajaina. :p

Tira, estimatzen dira zure hitzak Gorka, bene-benetan esaten dizut. Halere ziur nago irakasle asko daudela, gu bezala lan eta lan ari direnak baina gurearen antzeko atari publikorik erabiltzen ez dutenak edota erabili nahi ez dutenak ere. Eta badakit hortxe ari direla lanean bakoitza bere ikastetxearen mesedean, gu bezala noski. Inongo promozio mediatikorik gabe.

Honekin ere kezkatuta nabil aspaldi honetan. zoritxarrez, euren burua "saltzen", eta ondo "saltzen" gainera, ikasi duten irakasleak nagusitzen ari direla iruditzen zait, internet promozio eta autobombo bezala erabiltzen ikasi dutenak, alegia. Mota guztietako bilera, kongresu, konferentzia, topaketa eta horrelako guztietara joanez, euren katxeari "dizdira berezia" ateratzen ikasi duten irakasleak dira. Eta jakina, hauek izaten dira gero, blogarien arteko korriloetan gehien aipatuak izaten direnak. Baina, askok eta askok irudi faltsuak transmititzen ari direla iruditzen zait.

Horretan ere ekarri ditu aldaketak web 2.0 honek. Egunen batean zerbait idatziko dut honen inguruan ere.

Beno, beno... iruzkinaren muinetik zeharo aldendu naiz. Tira, berriro ere, eskerrik asko eta Ordiziako festetara bazatoz, hartuko dizkiagu garagardotxo batzuk. Nire kontu!

 

Blogger Teketenek idatzia (19:31) : 

Ba ni besterik gabe zuk esandako hori sinatzera noa, EGIA DELAKO.

 

iruzkin bat egin

Sarrea honi egindako aipamenak:

Crear un enlace