Renfe tanto y tan lejos
Gaur hondartzatik gentozela trena hartu behar izan dugu. Trena zoragarria da, nire herritik Zurriolako hondartzara 19min (esan daiteke Donostiko extraradioan bizi naizela). Baina gaur trena hartzera joan eta megafonoetatik Irunera bidean zihoazenei 20 minutuko atzerapena zutela esan diete. Ondoren trena Andoainen geldituta zegoela eta 30 minutu baino gehiagokoa. Gureari buruz ezer, azkenean 20 minutu berandu iritsi da, elektrizitatearekin arazoak izan direla eta izan omen da. Baina hoberena barruan ginenean gertatu da, oraindik gaizki zegoela esan beharrean pertsona mordoan barrura sartu eta trena gelditzen eta gelditzen joan da. Emaitza Andoain -> Donostia ordu eta laurden. Baina oraindik gehiago daukagu ez baita estazioan gelditu, baizik eta bide erdian. Jendea nazka nazka eginda eta batzuk erdi itota trenetik salto egiteko erabakia hartu dute eta hor joan da Andoainen jaitsi behar zuen jende andana. Orain etxean nago ez dakit trena berriro martxan jarriko zen baina... nire ondoan bazegoen Beasain baino aurrerago joan behar zuenik. Beraiei dedikatzen diet mezua :P |
Iruzkinak hemen "Renfe tanto y tan lejos"