photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Second life interakzio mota berri bat

Second Life joko bat da, baina ez da joko bat bakarrik batez ere bulegoetatik jaso dugun Mahaigainetik hurrun eta BEtik (Bizitza Erreala) gertuago dagoen interakzio fantasioso bat da.

Batzuentzat negozio, beste batzuentzat joko, beste batzuk esperimentazio gune denetarik dago hemen. Niretzako esperimentazio eta lan esparru berri bat. Hori bai, BEko bizitza ez dut alde batera utziko eta bertan ditugun erronka eta arazo larriak konpontzen saiatzen jarraituko dut. Niretzako Second Life ez da ebasiorako tresna baizik eta aktibismorako beste toki bat.


* Ez dut dirurik gastatu nire Avatarra sortzen. bere izena Teketen Koba da.

Etiquetas: , ,

[>] Nire ikastaroetako ikasle lagunak


Aurten Elurnetekin web2.0 tresnen dibulgazioa, aplikazioa, arriskuak, onurak, egiak, gezurrak kontatzen ibili gara, beti ere ahal dugun hoberena egiten. Esparru askotan egin ditugu ikastaro, aholkularitza eta inplantazio lanak, horien artean hezkuntza, enpresa, elkarte eta entitate publikoetan. Azkena Web 2.0ri buruz Bizkaia Enpresa Digitalan.

Ikastaro horretako txanpa ezberdinetan ikasle-lagun batzuk egin ditut eta horien artean batez ere enpresa txiki eta ertainetako jende gazte animoso ugari. Hor ezagutu dut adibidez Nerea, nini_bat diseinuen sortzaile eta enpresa txiki honen sortzaile animosoa. Pertsona xume animoso eta sortzailea, internetek eskaintzen dituen aukera guztiei begira nahiz eta bere inguruneak asko lagundu ez ideia honetan. Bere begietan ez da enpresari begirada ikusten, enpresaren aurretik pertsona da eta gustatzen zaion horretaz bizitzea du buruan. Koaderno, orri markatzaileak, postalak eta gehien gustatu zaidana opariak egiteko CD zorro diseinatuak eta CDan bertan estanpatzeko pegatinak egiten ditu. Banatzaileak bilatzeko fasean dabil, batzuk baditu baina hortik norbaitek mezua entzungo balu...

Beste hainbat pertsona ere gogoan ditut adibidez Indubrikeko Mikel. Indubrik altzariak egiten dituen enpresa ertain bat da baina azken aldian interneti begira dabiltza etengabe. Altzariak zuk zeuk diseinatzeko aukera ematen dute beraien web gunean adibidez! Baina horretaz gain bloga, wikia (beraien lana hobetzeko proposamenak jasotzeko eta laster beharbada twitter bidez ere informatzen hasiko dira. Etengabe ari dira lanean gazte animoso honen propulsioari esker. Bideoak egitera ere animatzen dira gainera ...

Beste hainbatek ere pasa dituzte 12 ordu intenso nire txapak pairatzen, denei eskerrak. Hala ere, esker bereziak ere eman nahi dizkiot Juleni ikasle-irakasle papera harturik, kritika zorrotzekin ikastaro horri marka berezia eman baitzion. Denei eskerrak.

Hurrengo urteari begira ideia asko buruan Software Librea bultzatzen, erabiltzen, garatzen joango gara, blogak eta sare sozialekin aurrera egingo dugu, hainbat eremuetan wikien garrantzia ere nabarmena izango da gure ekimenetan eta web semantikoa eta mikroformatuekin esperimentatzen ere jarraituko dugu. Hala ere, proiektu/ideia asko ditugu buruan...

Euskaldun asko eta asko ibili dira nire ikastaroetan nahiz eta Gazteleraz eman behar izan ditudan hauetako asko. Ea hurrengo ikasturteari begira Enpresa Digitaleko lagunek euskarazko eskaintza handitzeko aukera duten, merkatua badago eta. Eskerrak ere bertako langileei oso ondo tratatuak sentitu baikara leku guztietan.

Etiquetas: , , , , ,

[>] Beste aisi bat posible da

Azken egun hauetan festiValetatik eta Sus Pesaditas Majestadesetik urrun egon naiz. Nahiago izan dut giro gertuago bat eta zinez aurkitu dudala. Azken 4 egunak ez dakit zergatik (Eguzkiaren eragina ote?) oso bereziak izan dira. Hemen uzten dizuet beste aisi posible baten adibide xume (eta mugikorrarekin grabatutakoa) baten testigantza. Giro herrikoi, herritar eta autogestionatuen remix bat zuentzat.

Etiquetas: , , , , , , , , ,

[>] Fermin Muguruza & ABFB Andoaingo gaztetxean

Atzo Fermin Muguruza eta Afro Basque Fire Brigade egon ziren Andoaingo gaztetxean. Kontzertu itzela izan zen! Beroa! Gertuko eta izerditsu horietakoa.

Bideo tresnekin probatzen nabil, batez ere nahasteko aukera ematen duten tresnekin jolasten nabil, nire elkartrukatzeko, elkarlana egiteko, ezagutza partekatzeko gogoa dela eta.

Bi gauza hauek bideo honetan uztartu dira Fermin Muguruza + Jumpcut

Etiquetas: , , ,

[>] Pegatinak reloaded (do it yourself)

Blog honen irakurleek gogoratuko dute "Designed for ubuntu" pegatina. Pegatina hura etxean genituen pegatinak birziklatzeko era dibertigarri bat izan zen. Antza denez ez naiz bakarra eta pegatina sorta handi bat prestatu dute gure pegatinak egin ahal izateko. Pegatinak birziklatzeko gogoa ez baduzu badago pegatina papera ere pegatina berri berriak egin ahal izateko.

Hemen ikusia: Xiberneticos

Etiquetas: , ,

[>] Zabaldu.com komunitatea berrituta

Zenbait arazo konpondu ondoren Komunitatea jende eta lagun berriekin eguneratu dugu. Wikian izen eman duten guztiak gehitu ditugu (norbaitek arazoren bat detektatzen badu esan diezagula wikian) eta berriak gehitzen badira gehitzen joango gara.

Gainera RSS orokorra dugu. Hau da komunitatean dauden guztien RSS bateratu bat ere eskaintzen da.

Harpidetza berri bat egin dut Aingeruren blogean, interesgarria. Ni ere nire QR kodea sortu dut, aurretik ezagutzen nuen baina ez naiz inoiz animatu.


Norbaitek deskodetzen badu... ez da oso originala :P

Etiquetas: , ,

[>] Google video sustraien bila

Google Video bere sustraietara itzultzen ari da. Googlek Youtube erosi zuenetik tresna honen izaera dantzan egon bada ere orain Googleren sustraietara bueltatzen hasi da bideoen bilatzaile batean bilakatuz. Google Videorekin beraz plataforma ezberdinetako (dailymotion, metacafe, youtube, etab.) bideoak topatu ahal izango ditugu.

Hala ere, espero dugu Google Videok eskaintzen duen biltegia ez desagertzea bertan dauden bideoak YouTuben baino tamaina handiagokoak izan daitezke eta.

Beste alde batetik YouTubek REMIXER atera du. Igotako bideoak nahasteko aukera ematen du. Hala ere, beste tresna batzuetatik oso urrun dago, tresna honek YouTubeko biltegian dauden beste bideoekin nahasteko aukera ez baitu ematen, noski copyright lege atzerakoien ondorioz. Alternatiba batzuk Eyespot eta Jumpcut

Etiquetas: , , ,

[>] Udako moda (do it yourself)

Zure kajoietan kamiseta asko dago baina bakar batzuk bakarrik erabiltzen dituzu?
Botatzeko pena edo alperkeria duzu?
Toke batzuk emanda jantziko zenituzke?
Kamiseta txuri edo kolore bakarrekoak dituzu eta toke pertsonalizatu bat eman nahi diezu?
eta batez ere...
Kamiseta hacker, geek, freaky, iraultzaile, aldarrikatzaileak buruan dituzu baina dendetan ez dituzte saltzen edo oso garestiak dira? Ba...

DO IT YOURSELF!
Osagaiak
  • Tintazko (tintadun) inpresora bat.
  • Transfer papera (niri 11orrik 15 euro)
  • Kamiseta bat.
  • Plantxa bat.
Prozesua
  1. Irudia egin edo jaitsi.
  2. Irudia ispilu batean izango balitz bezala inprimatu (hau da <-->).
  3. Moztu inprimatu duzun irudia mugetan 3mm-ko margen txiki bat utziz.
  4. Kamiseta plantxatu pixka bat batez ere toledurak ez egoteko.
  5. Irudia jarri nahi duzun tokian gure irudia jarri.
  6. Plantxa erabiliz paperaren atal ez itsasgarria plantxatu 3-4 minututan.
  7. Ondoren papera kendu ahal bezain uniformeen.
Emaitza
Hau da nire anaiari egin berri diodan udako kamiseta fresko berria.










Badakizue orduan, urte honetako udarako moda zuk zeuk egin!

Etiquetas: , , ,

[>] Gero eta gehiago irakurtzen ari naiz! (liburuak)

Gero eta gehiago irakutzen ari naizela banekien baina nire buruarekin pixka bat harrituta nabil azken aldi honetan gero eta liburu gehiago irakurtzen ditudalako. Gehienak internetekin (eta bidaiekin ere baina hori beste egun baterako, udarako eskaintzarik???) erlazionaturik daude.

Hau da nire azken liburuen zerrenda eta hauekin batera erosi/lortu/jaitsi ditudan ere zehaztuko dut, bere hizkuntza, lizentzia eta irakurri dudan portzentaiarekin batera.

Nire zerrenda beherago ikusten duzuna da, eta zurea?



Shaping things (Bruce Sterling): Internet, sarea gaurkotasuna eta etorkizunari buruzko irudikazio interesgarri, irudimentsu eta filosofikoa.
Iritzia: Interesgarria baina gauza batzuetan ez nago ados.
Jaitsia | lizentzia: copyright | hizkuntza: ingelesa | %45 irakurria


Web 2.0 (Antonio Funero eta Genís Roca): Web 2.0aren analisi sakon bat egiten du. Fenomeno hau aztertzen eta hainbat esparrutan izaten ari den eragina eta interesa erakusten du. Enpresa eta merkatuetan sakontzen saiatzen da.
Iritzia: Buruan nituen gauza askori izena jartzea lortu dut. Blogosfera eta bere inguruko ikuspuntua oso interesgarria iruditzen zait batez ere erabiltzaile mota ezberdinen "klasifikazioa". Aurkezten dituzten hainbat dinamika beste era batzuetan ere erabil daitezke ;)
Jaitsia | lizentzia: creative commons by-nc-nd | hizkuntza: gaztelera | %80 irakurria

Ruby On Rails (Bruce A. Tate eta Curt Hibbs): Ruby On Rails web aplikazioak egiteko Ruby lengoaiarentzako lan ingurunea (framework?) ezagutzeko liburua.
Iritzia: Lan ingurune honi buruz gehiago jakin nahi nuen eta liburua erakurtzea erabaki nuen. Interesgarria eta zehatza, gauza orokorretan zentratu naiz, MVC paradigma, Active Record etab.
Erosia | lizentzia: copyright | hizkuntza: gaztelera | %60 irakurria

El poder de las redes (David de Ugarte): Sareak eta hauen egituraketari buruz hitz egiten da liburu honetan baina berezitasun nabarmen batekin sare horren nodoak ez dira makinak baizik eta pertsonak.
Iritzia: Liburu honek txunditurik nauka, nituen ideia askori izen jartzen dio eta oso interesgarria iruditzen ari zait. Faltan botatzen dut iraultza ezberdinak aipatzen direnean kontextu soziopolitiko bat ez ematea. Liburu honek aparteko iritzi bat mereziko du amaitzean.
Jaitsia | lizentzia: domeinu publikoa | hizkuntza: gaztelera | %40 irakurria

Beste liburu bat erosi dut gaur, harri bitxi bat. Bertan bi euskal lagunek parte hartzen dute Txipi eta Xabier Barandiaran. Liburuak "
Ciberactivismo. Sobre usos políticos y sociales de la red," du izena eta hainbat hacker, hacktivista, techi, ingeniari, ekintzaileen testu sorta interesgarri bat biltzen da. Oraindik bistadizo bat besterik ez diot eman. Etorkizunean iritziren bat mereziko duela uste dut.
Erosia | lizentzia: copyleft | hizkuntza: gaztelera | %1 irakurria


Etiquetas: , , , , , ,

[>] WiTricity, aupa Tesla


Behin baino gehiagotan entzun didazue benetako aldaketa Wireless elektrizitatea iristen denean izango dela... WiTricity horren adibide bat da. Proiektu honen bidez elektrizitatea garraiatzea lortu dute metro batean kablerik gabe.

Teslak amestu zuen bezala "elektrizitatea dohain denenetzat".

Hemen ikusia: deugarte

Etiquetas: ,

[>] Argala oroitzeagatik kartzelara bidali dute Otegi


1978ko abenduaren 21ean erail zuten Angleten bere kotxe azpian bonba bat jarri ondoren.

Argalaren autobiografia politikoa.

Etiquetas: , ,

[>] Rubyk kuboa egiten duen neskatoa


3 Year Old Solves Rubiks In 114 Seconds - The best video clips are here

Etiquetas: ,

[>] Re: Botoitis

Gari Araolazaren "Botoitis" mezuari erantzun zuzendua (akats batzuk).

Ez dut ulertzen zure jarrera Gari (beno egia esan ulertzun dut baina ez nator bat).

Komunitatea sortu genuenean, zabaldu.com zabaltzen laguntzen ari zirenei errekonozimendu bat emateko sortu genuen. Hau da, zabaldu.com laguntzen ari diren milaka lagun horiei bisibilitatea emateko, orain arte zabaldu.com-eko berriak, botoiak, bannerrak, informazioa hedatu dutenei eskertzeko modu bat izan da (eta izango da).

Erabat irekia da komunitatea, dudarik akatsik ikusten baduzu wiki libre baten bidez kudeatzen denez zure ekarpena bertan egin dezakezu. Blogak proposatu, ideiak bota, komunitatearen izaera eztabaidatu, nahi duzuna adierazteko aukera duzu, %100 irekia baita. Zure bloga jartzea nahi baduzu bertan idatzi eta jarria izango da dudarik gabe.

Zabaldu.com KOMUNITATEA komunitatea.zabaldu.com baino askoz handiagoa da. Batez ere Euskal Herrian dugun komunikabide parte hartzaile independente onenetarikoa delako (bestea indymedia nire ustetan) eta bere inguruan jende on asko biltzen delako egunero. Horregatik egunero erabiltzen dudan proiektu horri "laguntzeko" botoia jartzea ez zait erabaki txarra iruditzen. Baina zenentzako da benetan publizitatea? Kontutan hartuta zure bloga bisitatzen duen edonork botoi hori erabiliz zure mezua errazago zabal dezakeela... Zabaldun agertzen bada zenetzako izango dira bisita horiek? Beste eztabaida bat izan daiteke botoi hauek zenbat diren erabiliak etab. baina egia da botoi hori egonda errazagoa dela zabaltzea hori ez balego baino.

Eta beste botoiak zer? Bakoitzak bere web gunean nahi dituenak sartzen ditu noski eta bakoitzak ikusiko du zer egin. Nirean Technorati, Zabaldu eta Bildu ditut. Beste batzuk gehiago jartzen dituzte ni horrekin nahiko. Indymediarena ez dut jartzen bere parte hartze izaeran url sinple eta deskribapen bat bidaltzeak ez duelako zentzu gehiegirik. Bertako parte hartze gunean (Newswire) berriak bertan idazten dira ez dira beste lekuetan idatzitako berriak lotzen (batzuetan bai noski) bertan berri alternatiboak sortzea da beran bilatzen dena.

Zabaldu.com ez da perfektua. Buruan daukat hori egunero. Zabaldu.com eskasia sortzen duen hedabide bat da (ez da bakarra Wikipediak ere). Zer esan nahi dut, ba jende askok parte hartzen duen arren (eta gehiagok parte hartzea nahiko nuke) emaitzatzat ematen duena gauza bakarra da. Zergatik gertatzen da hau interneten edonork edozer idatzi badezake deszentralizaturik eta bakoitzak nahi dituen iturriak jaso ahal baditu? Ba informazio asko dagoenean iragazkien beharra sortzen delako eta askotan iragazki tipikoak erabiltzen saiatzen garelako, mundu fisikoki zuzenean ekarritakoak. Niretzako ideala bakoitzak ahal bezain egituratuen dagoen informazioa era deszentralizatuan idaztea litzateke horrela bakoitzak bere menu propioa egin eta kolektiboki ere iragazteko bideak ezarri ahalko zirelarik, bakoitzak buruan dituenak, bakoitzari egokitutakoak.

Baina bitartean... Zabaldu.com dugu, komunitate potente, jende asko biltzea lortu duena eta erabateko parte hartzea eskaintzen duen komunitatea. Ez da bat bai eta beste bat ez aukeratzeko eztabaida. Nik nire erabakiak hartzen ditut egunero, baina neutraltasunaz hitz egiten dugunean ez da bakarrik botoiez hitz egin behar, berriak zenek egin, erabaki, bozkatzen dituen ere kontutan hartu behar da eta horretan Zabaldu.com da garaile.

Etiquetas: , ,