photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Web 2.0 Hemen, IEB07ko argitalpen digitala

Atera da IEB07n egindako hitzaldien argitalpen digitala (PDF), ea zein den zuen iritzia eta joan ezin izan zutenentzako hor doa bertako mamiaren zati bat.
Gaiak eta egileak:
  • WEB 2.0 sarrera. Joxe Arantzabal
  • Interneten izaera aldatzen ari diren formatu eta mikroformatuak. Gorka Julio
  • TOLOSALDEA eta pantailaren atzealdeko estrategia. Iñigo Balerdi
  • Zabaldu.com albistegi kolektiboa Arkaitz Zubiaga
  • Euskal Herria 2.0. Iratxe Esnaola
  • GPLv3 eta erronka berriak. Aitor Soroa
Ausentzia batzuk ere badaude (Maitek berea ere egin zuen baina ez da agertu ea konpontzen duten) bertan erabili ziren materialak baditugu oraindik.

Etiquetas: , , ,

[>] Nazkatuta nago eztabaida antzuez

Egunero euskal herriko interneteko bideetatik gauza asko eta positiboak jasotzen ditut, gehienak sinpleak, dibertigarriak, interesgarriak edo bikainak dira. Baina badaude beti eztabaida errekurrente eta antzu asko ere. Goazen sortzera, sortu, eraldatu, garatu, aurreratu, ondo pasa. Eztabaida oso ona da baina negarra, etsipena eta horrelakoetara eramaten bagaitu ba... Animo, kale eta teklatuak astintzera.

Etiquetas: ,

[>] Asmakizun bat!

A presidenteak konstituzio berri bat proposatzen du. Konstituzio berri hau bozkatzeko aukera ematen zaio herriari.

B presidenteak ere konstituzio bat proposatzen du. Herriaren parte batek ezezkoa ematen duen momentuan, bozketa gelditzen da. Beranduago konstituzio hori bera inposatzen da. Bozketarik gabe. Zein da demokrata?

hutsuneak bete :
A: _______________
B: _______________
Erabat oker zabiltzate. Lehenengo presidentea Chávez da; diktadore eta populista bat beraz. Bigarrena Sarkozy eta Europar Batasuna; demokratak beraz!

Gora demokrazia!

Michel Collonen
testu batetik

Etiquetas: , , , , , ,

[>] Orain Gaztesarea!

Indymedia Euskal Herriako mezu honek informazio asko ematen duenez bertatik ekartzen dut:

Gaztesarea atariko ordezkariak eta bilboko Kaskagorri konpartsako kideak Audentzia Nazionalera deituak izan ziren aurreko astelenean, "enaltecimiento y justificación del terrorismo" eta "humillación a las victimas" akusaziopean, Dignidad y Justicia-ko Daniel Porterok ezarritako kereila baten ondorioz.

Fiskaliak ez du inongo neurri berezirik eskatu Audentzia Nazionalean aitormenik egitera uko egin duten bi taldeetako ordezkarientzat, baina epaileak Guardia Zibilari Gaztesarea zein Kaskagorri ikertzea eskatu die.

Hau da gizarte mugimenduen errepresiorako pausu berria eta honen aurka hainbat erantzun solidario jaso dira: |Adierazpen askatasunaren eraso berri honen aurrean kontzentrazioa Bilbon|, |Bilboko konparsaren oharra|, |Free Gaztesarea Free Kaskagorri|.

Informazio gehiago: |Kaskagorriren prentsaurrekoa erasoaren aurrean|, |Gaztesarea.net aurrera!!|, |Gaztesarea|.

kaskagorri + gaztesarea

Etiquetas: , , , ,

[>] Sarean sortutako hitzak, Lema mundu fisikoan

Sarean sortutako hitzak lema itxura hartu du orain mundu fisikoan

Etiquetas: , ,

[>] Nafarroa oinez 2007!

Denok dakigu Kilometroak ostean Nafarroa oinez datorrela (gazteen artean Kilolitroak eta LaFarra Oinez baldin bada ere) eta aurtengoan laguntza eske dator jendea. Posta elektronikoz jaso dut posta eta zabaltzea pentsatu dut (aipatu behar da era guztiz kolokial eta messengerrikoan idatzita dagoela, estilo kontuak gaurkoz utziko ditugu alde batera?):

Aupa!!
Urriak 21ean jende asko behar da lan egiteko Nafarroa Oinezen eta itota gauz. Txoznetan, zainketan, dendan e.a. etan behar da laguntza.
Zuetako batzuk ezin izango zarie honaino gerturau baie ziurrenik ezagun pila edukiko dozuez egun horretan lan egiteko prest. Beraz, hemen lagatzen dizuet Oinezeko mugikorra: 688609913 edo bestela ikastolara hots egin dezakezue (Erentzun ikastola, Biana): 948446265
Pasa telefonoak hortikan ta zabaldu beharra zeuen lanpostuetan edo ingurutik. Zeuen laguntza barik jaia ez da aurrera aterako eta ikastolak latzak igaro ditzazke.
Mila esker txo /ño!!!!!



Beno ba hori ahal duenak...

Etiquetas: , , ,

[>] Bob esponja deabrua da!


Atzo ez dakit nola Bob Espongari buruzko foro batean amaitu nuen eta nahiko flipatuta atera nintzen zein punturaino jendea jota dagoen. Esan beharra dago kristauen foro bat dela, baina bertatik ateratako perla batzuk hauek:
Bobesponja y Patricio su amigo, adoptaban un bebe, Bob con rulos en el pelo, con el bebé, adoptando el rol de madre del hogar y Patricio en el rol de padre, fue muy fuerte aquello, ya que la caricatura mostraba sin tapujos a Bob esponja en un rol de homosexual. Luego pregunte a mi hija, que era Bob esponja y ella muy segura me respondio: MUJER!

Después de aquello, no me cabe ninguna duda que lo que se pretende con Bob esponja es acercar a los niños al mundo homosexual, con la finalidad de presentarla como algo natural y completamente aceptable.
Beste bat:
Bob Esponga usa simbolos satanicos por ejemplo si se ponen a ver donde trabaja Bob Esponga en su sombrero usa un simbolo satanico!

Es una ancla o Crux Dissimulata. Yo no sabia que este symbolo era satanico. Mas bien era usado por los Cristianos en el 3er siglo cuando estaba dura la persecusion.
Eta azkenekoa nobel sarirako (ikusita hau nahiko merke dagoela):
El creador de Sponge Bob es homosexual. Asi que no se que decir, pero si, su creador es homosexual.

Tenemos que tener cuidado con lo que nuestros niños ven, en The Rescuers de Disney sale una mujer desnudandose en la ventana de uno de los departamentos y hay conjuros en varias de las peliculas y cosas asi.
Si desean, traigo una info del Evangelista Josue Yrion, de las Asambleas de Dios, sobre esto.
Ez dakit nola ikusten duzuen, baina niri dibertigarria egin zait :P

Etiquetas: , , ,

[>] Ubuntu eguneratu berri

Ubuntu eguneratu berri dut 7.10 bertsiora oraindik egun batzuk falta badira ere. Oso ondo doa eta berrikuntza batzuk ere ekartzen ditu, hemen hauetako batzuk:
  • Itxurari dagokionez 3D mahaigaina lehenetsi bezala (efektuak jarri/kentzeko aukera erraza)
  • Inpresio mekanismoak hobetu dituzte (PDFra esportatzeko aukera).
  • Bilaketa lokalerako tresna berria.
  • Inpresorak instalatzeko era berria inpresora konektatu eta listo.
  • Driver ez libreak errazago instalatzeko tresna.
  • Firefox gehigarriak kudeatzeko tresna berria.
  • ...
Aurreko bertsioa duzuenok berrira eguneratu nahi baduzue komando hau erabili:
sudo update-manager -d

Etiquetas: , , , , ,

[>] Bildu.net eta freebatasuna memea

Arkaitzek Mutilmedian egin duen bezala freebatasuna memearen ohiartzunaren komentario bat bildu.net-i dagokionez. Etiketa erabiliena izan da egun hauetan. 70 informazio edo lotura daude freebatasuna hitza erabiliz. Irudiak erakusten du freebatasuna hitzak hartutako garrantzia.

Horretaz gain izandako bisitak ere asko igo ziren egun horretan zehar.

Etiquetas: , , ,

[>] Txeren erailketaren 40. urteurrena


Txerekin erlazionaturiko kantuak

Etiquetas: , , ,

[>] GAUR8 - Testuinguru mugikorra: «Segapotoak», hots egiteko baino gehiago

Haritz Rodriguezekin batera testuinguru mugikorrari buruzko artikuluxka bat publikatu zuten GARAko Gaur8n ea zer iruditzen...

Etiquetas: , , , ,

[>] freebatasuna

Freebatasuna blogaren albistea GARAn hemen
negugorriak.net web orritik

Etiquetas: , , , ,

[>] freebatasuna idatzi mezu bat redadaren aurka

Españako gobernuak mahai nazionala atxilotu du.
Konponbidea behar dugu.
Pertsona guztiak aukera guztiak.

Ez nuen ondo ulertu publico.es egunkariak orain dela egun batzuk zioena Los jueces aceleran la renovación de Batasuna . Baina orain ederki ulertzen da. Ulertzen duguna zera da eta beraiek ulertzeko "Este periodico es el anti periodico las mismas filtraciones, la misma basura". Beno baina hemendik aurrera erosi ez baina jarraituko dugu estatuaren hurrengo erasoa zein den jakiteko.

Idatzi mezu bat freebatasuna hitzarekin, gaur da eguna zerbait egiteko.

Etiquetas: , , , ,

[>] Lehenengo satelite artifiziala bota genuen eguna

CCCPk (karaktere zirilikoen itzulpena) orain dela 50 urte lehenengo satelite artifiziala bota zuen eguna da gaur.

Edo ez zen lehenengoa izan? Ventura Salimbenik 1600. urtean egindako koadro honek duda sor dezake. Konparatzeko honen ondoan Vanguard II satelitea jartzen dut zuek atera kontuak.


Etiquetas: , , ,

[>] Firefox gehigarriak batuz

Txioka sarean jendeari erabiltzen zituen Firefox gehigarriak komentatzeko eskatu nien. Erantzunak asko eta ezberdinak izan dira baina hauek dira jendeak erabiltzen dituen firefox gehigarri interesgarri batzuk, Zein dira zuenak?
Esker mila bidali dituzuen guztioi!

Etiquetas: , ,

[>] Aurten ere Software Libre ikastaroa

Aurten ere software libre ikastaroa egongo da, matrikula epea irekia dago. Bideo honetan Iñaki Alegriak ikastaroaren nondik norakoak kontatzen dizkigu :-)

Etiquetas: , , , , , , , , , ,