photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Gero eta gehiago irakurtzen ari naiz! (liburuak)

Gero eta gehiago irakutzen ari naizela banekien baina nire buruarekin pixka bat harrituta nabil azken aldi honetan gero eta liburu gehiago irakurtzen ditudalako. Gehienak internetekin (eta bidaiekin ere baina hori beste egun baterako, udarako eskaintzarik???) erlazionaturik daude.

Hau da nire azken liburuen zerrenda eta hauekin batera erosi/lortu/jaitsi ditudan ere zehaztuko dut, bere hizkuntza, lizentzia eta irakurri dudan portzentaiarekin batera.

Nire zerrenda beherago ikusten duzuna da, eta zurea?



Shaping things (Bruce Sterling): Internet, sarea gaurkotasuna eta etorkizunari buruzko irudikazio interesgarri, irudimentsu eta filosofikoa.
Iritzia: Interesgarria baina gauza batzuetan ez nago ados.
Jaitsia | lizentzia: copyright | hizkuntza: ingelesa | %45 irakurria


Web 2.0 (Antonio Funero eta Genís Roca): Web 2.0aren analisi sakon bat egiten du. Fenomeno hau aztertzen eta hainbat esparrutan izaten ari den eragina eta interesa erakusten du. Enpresa eta merkatuetan sakontzen saiatzen da.
Iritzia: Buruan nituen gauza askori izena jartzea lortu dut. Blogosfera eta bere inguruko ikuspuntua oso interesgarria iruditzen zait batez ere erabiltzaile mota ezberdinen "klasifikazioa". Aurkezten dituzten hainbat dinamika beste era batzuetan ere erabil daitezke ;)
Jaitsia | lizentzia: creative commons by-nc-nd | hizkuntza: gaztelera | %80 irakurria

Ruby On Rails (Bruce A. Tate eta Curt Hibbs): Ruby On Rails web aplikazioak egiteko Ruby lengoaiarentzako lan ingurunea (framework?) ezagutzeko liburua.
Iritzia: Lan ingurune honi buruz gehiago jakin nahi nuen eta liburua erakurtzea erabaki nuen. Interesgarria eta zehatza, gauza orokorretan zentratu naiz, MVC paradigma, Active Record etab.
Erosia | lizentzia: copyright | hizkuntza: gaztelera | %60 irakurria

El poder de las redes (David de Ugarte): Sareak eta hauen egituraketari buruz hitz egiten da liburu honetan baina berezitasun nabarmen batekin sare horren nodoak ez dira makinak baizik eta pertsonak.
Iritzia: Liburu honek txunditurik nauka, nituen ideia askori izen jartzen dio eta oso interesgarria iruditzen ari zait. Faltan botatzen dut iraultza ezberdinak aipatzen direnean kontextu soziopolitiko bat ez ematea. Liburu honek aparteko iritzi bat mereziko du amaitzean.
Jaitsia | lizentzia: domeinu publikoa | hizkuntza: gaztelera | %40 irakurria

Beste liburu bat erosi dut gaur, harri bitxi bat. Bertan bi euskal lagunek parte hartzen dute Txipi eta Xabier Barandiaran. Liburuak "
Ciberactivismo. Sobre usos políticos y sociales de la red," du izena eta hainbat hacker, hacktivista, techi, ingeniari, ekintzaileen testu sorta interesgarri bat biltzen da. Oraindik bistadizo bat besterik ez diot eman. Etorkizunean iritziren bat mereziko duela uste dut.
Erosia | lizentzia: copyleft | hizkuntza: gaztelera | %1 irakurria


Etiquetas: , , , , , ,

Iruzkinak hemen "Gero eta gehiago irakurtzen ari naiz! (liburuak)"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (08:19) : 

Liburua bat aipatzea ahaztu duzu. Gogoratzen hitzaldi baten bukaeran utzi nizun liburua?
La ética del hacker y el espíritu de la era de la información (Pekka Himanen)

 

Blogger Teketenek idatzia (09:29) : 

Bai, baina azkeneko bostak edo aipatu nahi nituen. Baina esker mila, hemen daukat ondo ondo enkuadernaturik.

Eta ahaztu zait esatea nire liburu guztiak zuen esku daudela. Eskatu eta utziko dizkizuet nahi duzuenean.

 

Anonymous Anónimoek idatzia (15:54) : 

(zerrenda luzatze aldera...)

Bueno, oso tipikoa izango da baina aurrekoan Lawrence Lessig-en "Por una cultura libre"-rekin hasi nintzen

Traficantes de Sueños-ek argitaratu zuen eta deskargatu ere egin daiteke.

 

Blogger Teketenek idatzia (18:35) : 

Aupa Gorka,

Nik ez dut irakurri baina jaitsiko dut eta irakurriko dut. Mantso irakurtzeko liburu horietako bat dela ematen du. Creative Commons inguruko gazi/gozoak sakonki aztertu aldera.

Zer moduz iruditzen zaizu liburua, gomendatuko zeniguke?

 

iruzkin bat egin