Designed for ubuntu
Atzo enpresako portatiletik Windows kendu nuen, lehen Ubuntu eta Windows XP elkarrekin bizi ziren noizbait erabili behar nuen (ordenagailuarekin etortzen zen). Erabiltzen ez nuela ikusirik kendu eta Ubuntu bakarrik utzi dut. Nire portatil pertsonalean ere horrela dago. Bietan Ubuntu bikain dabil nire portatilean arazotxo batzuk ditudan arren. Gaur designed for Windows etortzen den etiketan erreparatu dut eta desagertarazteko gogoak sartu zaizkit, orduan pegatina kasero bat egitea erabaki dut. Hemen jarraitutako pausoak: How to egin Designed for Ubuntu pegatina (edo nola birziklatu etxean bueltaka dauden pegatina horiek)
P.D: 3 soberan ditut norbaitek nahi baditu nirekin kafe/garagardo bat hartzera gelditu beharko du edo zuek egin :P Etiquetas: designed, doityourself, howto, txorrada, ubuntu |
Iruzkinak hemen "Designed for ubuntu"
Ez zara oso fin ibili mozterako garaian ezta? :-)
Beti gorroto izan ditut portatilek dakartzaten pegatina kutre horiek (derrigorrez Windowsekin erosi beharra zer esanik ez...) Orain badirudi Dell-ek Windowsen kontu hau gutxienez berraztertu nahi duela. Ikusiko dugu zertan geratzen den.
Ni momentuz pozik nago pegatina eta Windows gabeko Macbook-arekin ;-)
etxebak dion bezala ez daukak eskarmentu haundie goraizekin. ;-)
Sukaldeko guraizeak ziren joeeeeeeeeee!
Baina zuzenean hobeto ikusten da benetan