Google video sustraien bila
Google Video bere sustraietara itzultzen ari da. Googlek Youtube erosi zuenetik tresna honen izaera dantzan egon bada ere orain Googleren sustraietara bueltatzen hasi da bideoen bilatzaile batean bilakatuz. Google Videorekin beraz plataforma ezberdinetako (dailymotion, metacafe, youtube, etab.) bideoak topatu ahal izango ditugu. Hala ere, espero dugu Google Videok eskaintzen duen biltegia ez desagertzea bertan dauden bideoak YouTuben baino tamaina handiagokoak izan daitezke eta. Beste alde batetik YouTubek REMIXER atera du. Igotako bideoak nahasteko aukera ematen du. Hala ere, beste tresna batzuetatik oso urrun dago, tresna honek YouTubeko biltegian dauden beste bideoekin nahasteko aukera ez baitu ematen, noski copyright lege atzerakoien ondorioz. Alternatiba batzuk Eyespot eta Jumpcut Etiquetas: bideoak, bilaketa, google video, youtube |
Iruzkinak hemen "Google video sustraien bila"