Atzo egun borobil horietako bat izan zen. Enpresa 2.0 eta Elkarlan tresnen lehenengo atala amaitu dugu, orain Herramientas Colaborativas delakoaren ordua iritsi da eta lasai hau ere Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan izango da. Informazio guztia hemen. Oso pozik egon gara Txopi, Mikel eta Julen hizlari edukita, giro aparta eta sintonia nabaria.
Atzo bukatzean Bilboko kafe antzokian egon ginen Gu ta gutarrak ikusten. Ikusi beharreko ikuskizuna dudarik gabe. Osagaiak: hertzainak + bertsoak + pop + rock + jaia + inprobisazioa.
Amaitu ostean kafe antzokiko bailongoak bere ikuskizun inprobisatuari hasiera eman zion ezagutzen ez genuenon harridurarako. Youtuben bere bideoak ugariak dira 'kafe antzoki', 'cafe antzoki' eta okurritzen zaizkizuen konbinazio guztiak probatuz. Nik nire bideotxoa ere badut:
Bukatzeko mezu batek abisatzen nau era batean edo bestean parte hartu ditudan bi proiektuk sari bat irabazi dutela euskaljakintza eta EuskalTube Zorionak!!
Aurten Elurnetekin web2.0 tresnen dibulgazioa, aplikazioa, arriskuak, onurak, egiak, gezurrak kontatzen ibili gara, beti ere ahal dugun hoberena egiten. Esparru askotan egin ditugu ikastaro, aholkularitza eta inplantazio lanak, horien artean hezkuntza, enpresa, elkarte eta entitate publikoetan. Azkena Web 2.0ri buruz Bizkaia Enpresa Digitalan.
Ikastaro horretako txanpa ezberdinetan ikasle-lagun batzuk egin ditut eta horien artean batez ere enpresa txiki eta ertainetako jende gazte animoso ugari. Hor ezagutu dut adibidez Nerea, nini_bat diseinuen sortzaile eta enpresa txiki honen sortzaile animosoa. Pertsona xume animoso eta sortzailea, internetek eskaintzen dituen aukera guztiei begira nahiz eta bere inguruneak asko lagundu ez ideia honetan. Bere begietan ez da enpresari begirada ikusten, enpresaren aurretik pertsona da eta gustatzen zaion horretaz bizitzea du buruan. Koaderno, orri markatzaileak, postalak eta gehien gustatu zaidana opariak egiteko CD zorro diseinatuak eta CDan bertan estanpatzeko pegatinak egiten ditu. Banatzaileak bilatzeko fasean dabil, batzuk baditu baina hortik norbaitek mezua entzungo balu...
Beste hainbat pertsona ere gogoan ditut adibidez Indubrikeko Mikel. Indubrik altzariak egiten dituen enpresa ertain bat da baina azken aldian interneti begira dabiltza etengabe. Altzariak zuk zeuk diseinatzeko aukera ematen dute beraien web gunean adibidez! Baina horretaz gain bloga, wikia (beraien lana hobetzeko proposamenak jasotzeko eta laster beharbada twitter bidez ere informatzen hasiko dira. Etengabe ari dira lanean gazte animoso honen propulsioari esker. Bideoak egitera ere animatzen dira gainera ...
Beste hainbatek ere pasa dituzte 12 ordu intenso nire txapak pairatzen, denei eskerrak. Hala ere, esker bereziak ere eman nahi dizkiot Juleni ikasle-irakasle papera harturik, kritika zorrotzekin ikastaro horri marka berezia eman baitzion. Denei eskerrak.
Hurrengo urteari begira ideia asko buruan Software Librea bultzatzen, erabiltzen, garatzen joango gara, blogak eta sare sozialekin aurrera egingo dugu, hainbat eremuetan wikien garrantzia ere nabarmena izango da gure ekimenetan eta web semantikoa eta mikroformatuekin esperimentatzen ere jarraituko dugu. Hala ere, proiektu/ideia asko ditugu buruan...
Euskaldun asko eta asko ibili dira nire ikastaroetan nahiz eta Gazteleraz eman behar izan ditudan hauetako asko. Ea hurrengo ikasturteari begira Enpresa Digitaleko lagunek euskarazko eskaintza handitzeko aukera duten, merkatua badago eta. Eskerrak ere bertako langileei oso ondo tratatuak sentitu baikara leku guztietan.