Twitterren ibiltzen diren Euskal Herritarrak biltzen saiatzen gara. Hauen arteko elkar ezagutzea bultzatu eta ekitaldi etab. berri eman sare honen barnean. Ez du sare zentralizatu bat izan nahi, loturak sortzeko gune bat izateko izaerarekin jaio da, ondoren bakoitzak bere sarea sortzeko aukera izan dezan.
Twitter interneten sortu berri den komunikazio tresna bat da. Sortzaileen esanetan momentu oro zer egiten ari zaren adierazteko gune bat da, microblogging izena ere hartu duelarik. Bidaltzen den hori pribatu edo publiko egin daiteke eta zure erabiltzailera harpidetuta dauden erabiltzaileek ere jasoko dute. Horrela lagun sarean informazioa elkar trukatzeko tresna batean bihurtzen da. Eguneraketa hauek web bitartez edota telefono mugikor bitartez jarraitzeko aukera ematen da.
Komunitatean parte hartzeko zure twitterreko kontuan gehitu txioka lagun bezala (goian azaltzen den follow lotura sakatuz). Joan txioka erabiltz Hortik aurrera idazten duzun guztia (denbora bat pasa daiteke) komunitatean ere azalduko da.
Ekitaldiak bidaltzea oso erraza da zure twitterrean ekitaldia era hauetako batean idatzi. Nanoformatuei buruzko informazio gehiago.
- Adibidea: Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia event:kilometroak L:San Martin enparantza 1, Bergara, Gipuzkoa time:2007-10-07 9:00.
- Adibidea: Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia event:kilometroak L:San Martin enparantza 1, Bergara, 20570 time:2007-10-07 9:00.
- Adibidea: Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia event:kilometroak L:43.118528,-2.413065 time:2007-10-07 9:00.
Twitter nanoformats twitterreko mezuei informazio gehigarria emateko sintaxi adostu bat da. Askotan orain arte erabiltzen diren zenbait lengoaietan estandarra edo semi-estandarrak diren sintaxi antzekoak erabiltzen ditu. Txioka komunitatean hauetako batzuk erabiltzen ari gara eta etorkizunean gehiago izango dira.
Txioka komunitateko ekitaldiak mikroformateatuta daude. Mikroformatuak XHTML(HTML) etiketak baliatuz, informazioari esanahia gehitzen dioten formatuak dira. Beste era batean esanda:
Pertsonentzako irakurgarriak diren informazioak, makinentzako ere irakurgarriak izatea da helburua.
Honek bizitza berria ematen dion informazioari eta gauza gehiago egin daiteke honekin. Benetan zein potentzial duen ikusi nahi baduzu erabili Mozilla Firefox nabigatzailearen Operator tresna barra.