photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Euskaljakintza.com bloga goitik behera berritua

Maitek blogean esan bezala euskaljakintza.com berritu dugu. Eman behar izan ditugun pausoak ez dira errazak izan baina azkar egin diogu aurre horietako bakoitzari. Lehenengo edukien migrazioa egin genuen, blogsomeko jendea oso ondo portatu zen eta datu basearen kopia bat bidali ziguten. Ondoren kopia hori wordpress bertsio berri batera egokitu behar izan genuen. Hurrengo pausoetan diseinua aukeratu eta egokitzapenak egin. Egituraketan pentsatu, erabili beharreko pluginak instalatu, behar zirenak egokitu eta euskaratu etab. Prozesua ondo joan da etengabeko komunikazio bat izan dugu bilera pare bat eta batez ere berehalako mezularitza erabiliz.

Emaitzarekin pozik gelditu naiz ni behintzat pentsatzen dut blog bat lan tresna potente batean bilakatu dela. Maitek egindako lana kristona izan da, informatikatik haratago joanda material berriak sortu, antolaketa hobetu, ikusi duzue EGAko materiala niri flipantea iruditzen zait... Hau dena, udaran eginda gainera (Hezkuntza Sailari soldata gehigarri bat edo bidai bat eskatu nahiko nioke Maiterentzat, berak ez du behar gogoa da bere motorra).

Eta ez pentsa seguraski IKTero hauek aurten ere gauza berri gehiagorekin etorriko zaizkigu...

Etiquetas: , , , , , ,

Iruzkinak hemen "Euskaljakintza.com bloga goitik behera berritua"

 

iruzkin bat egin