photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Wikifarra eta gero

Wikifarran egon ginen eta oso ondo pasa genuen egia esan. Egon zirenen partea (5 zauritu 2 hildako :P ):
Doka kafe antzokian hasi ginen, bertan Verd Cel taldearen musika+antzerki+irudiak igusi genituelarik. Ondoren Matia kalera joan ginen pote batzuk hartzera. Antiguoko taberna mitiko batean egon ginen afaltzen merke eta ondo. Gero Dokara itzuli ginen eta bertan aipatutako Iturri agertu zen magikoki. Batzuk alde zaharrean amaitu genuen 1.30 aurrera, besteak etxera...

Gauza asko hitz egin genituen gogoratzen ditudan batzuk zabaldu.com, sustatu.com komunitatea, bildu.net, agerikotasuna (iturrik ekarri zuen hitz hau bisibilitatea adierazteko niri asko gustatzen zait), aupatu, proiektu euskaldunen konplota jaja, emakumeen falta, CMSen kudeaketa gunearen desagerpena edo ez, Ajax, hackmeeting-a eta euskaldunak (joatera erabaki dugu eta norbaitek nodoren bat aurkeztuko dugula ere pentsatzen dut, sinergiak), bakoitzaren proiektu pertsonalak (julenek zerbait berria aterako du baina oraindik ezin erakutsi) etab...

Argazkiengatik galdetzen duzuenok ez genituen atera, beno atera zizkiguten. Diario de noticias de Gipuzkoako argazkilari gazte bat etorri zen erretratua ateratzea eta batzuek horrela erabakita ez ziren argazkian atera. Azkenean Haritz eta ni(beste batzuk ez ziren iritsi oraindik) atera ginen. Hori bai wikifarrako argazki bakarra berari atera genion guri argazkia ateratzen, esker mila etortzeagatik.

Jadanik hurrengoa non izango den galdetzen ari da jendea, hurrengoa hemen komunitateak erabakitzen duen momentuan bertan.

Etiquetas: , , , ,

[>] Wikifarra & txiokafarra Irailak 28 Donostian

Wikifarra %100 irekia dagoen topaketa bat da. Internet eta teknologiaren inguruan dabiltzan pertsonak bildu eta ondo pasatzeko egun baten moduan dago pentsatua. Ez dugu ordenagailurik eramango, ez da wifia egongo (aurten nahi duenak eraman dezake baina alde batetik bestera eramateko...) eta Euskal Herriko sare sozialik zabalena erabiliko dugu, taberna. Aurreko wikifarra Lehenengo Wikifarra Arrasaten egin genuen 2006ko Otsailaren 23an. Lagun eta jai giroan informatika eta Internet kontuak izan genituen berbagai.

Aurten Irailak 28, ostirala, 20:00 Donostiako Doka kafe antzokian izango da baina hori bakarrik dakigu oraindik. Edukia denon artean wiki baten bidez sortu behar dugu eta.

Etiquetas: , , ,