Wikifarra eta gero
Wikifarran egon ginen eta oso ondo pasa genuen egia esan. Egon zirenen partea (5 zauritu 2 hildako :P ):
Gauza asko hitz egin genituen gogoratzen ditudan batzuk zabaldu.com, sustatu.com komunitatea, bildu.net, agerikotasuna (iturrik ekarri zuen hitz hau bisibilitatea adierazteko niri asko gustatzen zait), aupatu, proiektu euskaldunen konplota jaja, emakumeen falta, CMSen kudeaketa gunearen desagerpena edo ez, Ajax, hackmeeting-a eta euskaldunak (joatera erabaki dugu eta norbaitek nodoren bat aurkeztuko dugula ere pentsatzen dut, sinergiak), bakoitzaren proiektu pertsonalak (julenek zerbait berria aterako du baina oraindik ezin erakutsi) etab... Argazkiengatik galdetzen duzuenok ez genituen atera, beno atera zizkiguten. Diario de noticias de Gipuzkoako argazkilari gazte bat etorri zen erretratua ateratzea eta batzuek horrela erabakita ez ziren argazkian atera. Azkenean Haritz eta ni(beste batzuk ez ziren iritsi oraindik) atera ginen. Hori bai wikifarrako argazki bakarra berari atera genion guri argazkia ateratzen, esker mila etortzeagatik. Jadanik hurrengoa non izango den galdetzen ari da jendea, hurrengoa hemen komunitateak erabakitzen duen momentuan bertan. Etiquetas: agerikotasuna, doka, donostia, komunitatea, wikifarra2007 |
Iruzkinak hemen "Wikifarra eta gero"
Kaixo Teketen:
Nik ere egin dut aipamena blogean (klikatu goian).
Agerikotasuna: **Ana Urkiza**k "Zortzi idazle, zortzi unibertso" liburuan aipatzen du hitza. Orain arte irakurri gabea nuen, baina google-n begiratuta emaitza bat baino gehiago ageri da.
Hurrengo batean elkar ikusiko dugulakoan...
Aio.
Ieu!
Pena agertu ezin izana... baina Gorilla Biscuits-en kontzertuak pena merezi izan zuen :P
Farra produktiboa izan zelakoan... (tabernarientzat behintzat :P)
se abre el telon eta hasteko argazkilaria, gero xerra eta bukatzeko aje ederra... wikifarra
@ishikawa jajaja tipa hori kriston arraroa zen, orain gogoratu naiz. Ligatzeko era arraroa txisteak kontatzen :P