photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Ordenagailu berria eta ubuntu (izan Vista)


Ordenagailu berri bat erosi dut, Sony Vaio VGN-C1Z/B. Ordenagailu txiki bat nahi nuen eta honek betetzen zituen nire beharrak. Eta "merke" (1070euro) lortu dut interneten bila eta bila ibili ondoren.





Ezaugarri orokorrak
  • Intel Core 2 Duo 1.66Ghz (64bit-eko bi nukleodun prozesadorea)
  • 1GB DDR2 memoria
  • 120GB disko gogorra
  • NVIDIA® GeForce™ Go 7400, 256 MB
  • 13.3" WXGA X-black LCD dizdiratsua
  • desagertarazi dudan Windows XP Media Center Sistema Eragilea
Ubuntu instalazio prozesua, gauza asko irakurri eta probatu ditut.
  • Ubuntu Festy Fawn 64 bit (atera behar den bertsio berria)
  • Ubuntu Festy Fawn 32bit (atera behar den bertsio berria)
  • Ubuntu Edgy Eft 64bit
Hauek probatu ondoren Ubuntu Edgy Eft 32bit-ekin gelditu naiz. Prozesadoreak 64 bitekoak dira baina 64biteko bertsioak arazo batzuk ematen ditu. Hala ere 32 bitekoak bi prozesadoreak erabiltzen ditu SMP -ari esker.

Instalazioa oso sinplea izan da.
  1. CDa sartu eta ordenagailua martxan jarri
  2. Live CDa martxan jarri eta instalazioa abiaratu
  3. Instalazioan zehar dauden pausoak jarraitu
    1. Partizioak sortu eta formatu egokia jarri (bakoitzak nahi duen bezala)
    • / 79 GB
    • /home 37 GB
    • swap 2 GB
  4. Sistema berrabiatu eta CDa kendu
Listo amaitu dugu, orain balantzea. Wifia, bluethoot-a, soinu txartela, txartel grafikoa, ondo dabil hasieratik. Zenbait gauza ez guztiz ondo txartel grafikoa hobetu daiteke (NVIDIA bat da joer), tekla berezi batzuk ez dabiltza (FN teklak).

Ubuntu hobetzen
  1. Network Manager instalatu dut (Wifia hobeago kudeatzeko)
    1. sudo apt-get update
    2. sudo apt-get install network-manager network-manager-gnome
    3. Defektuz dakarren kudeatzailea desaktibatu behar da Sistema > Sistemaren konfigurazioa > Sarea (Interfaze bakoitzeko konexioak desgaitu)
    4. Sistema berrabiatu eta goian ikono berri bat ikusiko dugu.
  2. Bideoak, mp3ak etab. entzuteko kodekak, zenbait erreproduktore, eta beste zenbait tresna interesgarri instalatu getautomatix script bat erabiliz.
  3. Ondoren gustatzen zaizkidan zenbait tresna instalatu ditut sudo apt-get install erabiliz.
  4. Euskarazko pakete batzuk ere instalatu ditut
    1. sudo apt-get install mozilla-firefox-locale-eu
    2. sudo apt-get install mozilla-locale-eu
    3. sudo apt-get install thunderbird-locale-eu
  5. 3D mahaigain izugarri bat instalatu dut Beryl erabiliz (Windows Vista baino askoz hobeagoa). Hau egitea ez da guztiz erraza nik pausoz pauso egin dut NVIDIA driverrak erabili behar nituen eta baina hau egiteko era errazago bat topatu dut (gero).
  6. Eguneraketa: Bluetooth-a probatzen egon ondoren Mobiletik->Ordenagailura proba egin eta bikain dabil baina Ordenagailu->Mobil ez zuen ezer egiten. Hala ere, soluzioa erraza izan da.
    1. Bug bat da eta konponduta dago hemengo jarraibideak jarritu eta listo

Orain oso pozik nago nire ordenagailu berriarekin, gauza bakarra FN tekla bereziak funtzionatzen ez dutela, baina hori konpontzen saiatuko naiz, LAGUNDU DIEZADAKEZU?. Gauza asko probatu ditut eta sonypi edo sony_acpi moduluekin erlazioa duela badakit baina probatu dudana ez da ibili.

Etiquetas: , , , , ,

[>] Wikifarra %100irekia, Otsailak 23 Arrasate

Wikifarra %100 irekia dagoen topaketa bat da. Internet eta teknologiaren inguruan dabiltzan pertsonak bildu eta ondo pasatzeko egun baten moduan dago pentsatua. Ez dugu ordenagailurik eramango, ez da wifia egongo eta Euskal Herriko sare sozialik zabalena erabiliko dugu, taberna.

%100 irekia dago, zehaztuta dagoen gauza bakarra herria eta eguna dira Arrasate Otsailak 23. Non afaldu, zein tabernetara joan, hitz egiteko gaiak etab. erabat irekiak daude. Orain arte egon diren topaketa, blog & beers eta horrelakoetara joan ez direnak orain dute aukera internet euskaldunean ibiltzen garenokin hitz egin eta gau dibertigarri bat pasatzeko.

Parte hartzeko sartu wikifarra wikian eta "Editatu" botoia sakatu orrialdea editatu.

Etiquetas: , , ,

[>] Web 2.0 eta Segurtasun informatikoaren inguruko ikastaroa

UEUren ikastaroen eskaintzaren baitako ikastaroen artean Elurnet-eko zenbait kidek parte hartuko dugu. UEUren eskaintza osoa hemen ikus daiteke. Ikastaro horien artean 2 nabarmendu nahi ditugu:

SEGURTASUN INFORMATIKOAREN BEHARRAZ JABETUZ
2007ko Martxoaren 10a - 2007ko Martxoaren 24a
Segurtasun informatikoa gaur egun ahotan dugun gaia da. Baina zergatik da hain garrantzitsua? Benetan behar al dugu hainbesteko segurtasuna? Zeintzuk dira arriskuak eta zein hartu beharreko babes neurriak? Ikastaro honetan segurtasunaren ikuspuntu praktikoa aztertuko dugu, eta gure inguruan ditugun arriskuei erantzun egoki bat ematen ikasiko dugu.
Lekua: UEUren Ikastetxe Nagusia. Isasi-Markeskoa jauretxea. EIBAR
Nori zuzendua: Sistemen administratzaileei. Segurtasun informatikoetan oinarri bat hartu nahi duen edonori. Informatikaren eta sistemen oinarrizko ezagutza edukitzea beharrezkoa da.
Matrikulazio prezioa: 97.5 Euro (ikasle / bazkideek: 83 Euro)
[info +] [izen eman!]

WEB 2.0
2007ko Martxoaren 12a - 2007ko Martxoaren 26a
Internet zeharkatzen ari diren fenomeno eta joera berri asko dago, horien artean Web 2.0 deitu izan zaiona ageri zaigu. Internet parte-hartzaileago, zabalago, irekiago bihurtzen ari dela adierazten digu horrek. Web 2.0 definizioaren barnean blogak, podcast, bideocast, jarioak, wikiak eta abar sartzen dira. Tresna berri horiek hainbat arlo profesionaletarako (hezkuntzarako, enpresarako…) aukera berriak ekarri dituzte. Horiek dira hain zuzen ere jorratuko ditugun gaiak.
Lekua: UEUren Ikastetxe Nagusia. Isasi-Markeskoa jauretxea. EIBAR
Nori zuzendua: Irakaskuntzan ari den edonori eta irakaskuntza prozesuan baliabide teknologikoen erabileran interesatuta daudenei. Enpresa munduan ari direnei eta inguru korporatiboan Web 2.0 tresnek dituzten abantailak eta erabilerak ezagutu nahi dituztenei. Web 2.0 deitutako joera eta bere definizioan sartzen diren tresnak ezagutu eta erabiltzen ikasi nahi duen edonori.
Oinarrizko informatika ezagutza eduki behar da.
Matrikulazio prezioa: 97.5 Euro (ikasle / bazkideek: 83 Euro)
[info +] [izen eman!]

Oharra: Mezu hau propagandatzat ere hartu dezakezu :P ikastaro hauetako irakasle edo laguntzailea naiz eta.

Etiquetas: , , , , , , , , ,

[>] Liburutegi digitalak, hilezkortasuna digitala

Gaur Faroan liburuari buruzko burutazio bat irakurri dut eta idatzi berri dudan artikulu honekin erlazioa duela konturatu naiz.

Urteetan jakintza idatziaren euskarri izan diren liburuak oraindik ere erabiltzen ditugu baina hauen hilezkortasuna ziurtatzeko gero eta ekimen gehiagok hauen digitalizatzearen alde egiten dute. Era honetan laster ikusi ahalko ditugu liburu asko bere edizio elektronikoan. Ekimen hauen inguruan eta gaia inguratzen duten beste askori buruz hitz egingo dugu beraz.


Artikulu osoa irakurri >>

Etiquetas: , , , ,

[>] Yahoo pipes, zerbitzuak nahastu eta iragazteko tresna BIKAINA

Yahoo Pipes Yahook tresna bikain berri bat atera du, Yahoo Pipes. Tresna bikaina onen bidez zenbait zerbitzu nahastu, iragazi eta jario batean jartzeko aukera ematen du. Orain arte informazio gehiegi zuten jarioetatik interesgarria zena ateratzeko zailtasunak izaten genituen, tresna honen bidez hori eta gauza gehiago egin daitezke.

Proba bat egin dut eta horretarako euskaraz Web 2.0ren inguruan idazten diren gauza gehienak aurkitu nahian. Horretarako etiketak erabiltzen dituzten 3 zerbitzuen(zabaldu.com, bildu.net, galdetu.com) "Web2.0" etiketaren jarioak hartu ditut eta emaitza horiek batu, ordenatu, eta 15 sarrera izango dituen RSS jario bat lortu dut.

Emaitza:
RSS jarioa:
http://pipes.yahoo.com/pipes/bh7J9Ey42xGqLv8gZVUMqA/run?_render=rss
Pipea ikusi: http://pipes.yahoo.com/pipes/bh7J9Ey42xGqLv8gZVUMqA/

Eguneraketa: Beste pipe bat ere sortu dut. Pipe honen bidez bilatu nahi dugun informazioa sartu eta bildu.net, zabaldu.com, galdetu.com zerbitzuen etiketen artean nahi duguna bilatzeko aukera ematen da. http://pipes.yahoo.com/pipes/dEKYSW242xGQX76oZYQMOQ/

Etiquetas: , , , , , ,

[>] Aldaketa klimatikoa

Pil-pilean jarri dute(dugu) aldaketa klimatikoaren gaia ekologistek. Bai, ondo irakurri duzu jarri dute. Urteetako borroka izan da hau argitara ematera, aspaldi aldarrikatu izan da sistema kapitalistaren basakeriak naturaren suntsipen batera eramango gintuela eta hori orain gertatzen ari da. Rosa Luxenburgoren "Sozialismoa edo Basakeria" edota ondoren etorri zen "Komunismoa edo Kaosa" esaldiek gero eta zentzu handiagoa hartzen dute niretzat.

Lortu dugun hau borroka baten emaitza izan da, ez gaitzatela nahastu eta orain mass medietan azaltzen diren politikari guzti horiek ez dute orain arte ezer egin eta horrela jarraituko lukete ezer egin ez bagenu.

Zabaltzen hasi diren mezu kontrajarrien aurka bi ideia propio ditut:
  1. Aldaketa klimatikoaren gaia energia nuklearra bultzatzeko aitzakia besterik ez da GEZURRA
    • Aldaketa klimatikoa benetakoa da eta gizon-emakumeok sortzen ari gara gure "garapenaren" ondorioz. Noski, batzuek hau energia nuklearra bultzatzeko erabili nahiko dute baina badakigu energia nuklearra ez dela garbia, segurua, jasangarria. Hurrengo borrokarako prest?
  2. Aldaketa klimatikoa ziklikoki eta era naturalean sortzen den fenomeno bat da. EGIA baina ez du aldaketa klimatiko hau frogatzeko balio
    • Frogatuta dago gizon-emakumeon eraginagatik azkartutako fenomeno bat dela.
Al Gore-k gai honen inguruan ateratako filma interesgarria da adibidez fenomeno honen ondorioak ikusteko garaian. Ez itxaron sistema kapitalistari kritika handirik baina filma interesgarri bat dela iruditzen zait. Web orrialdea | Filma jaitsi (torrent)



Post-info
: bideoa ikusten baduzue esaldi hau dibertigarria iruditu zait "AEBetako hurrengo lehendakaria izan nintzen" ;).
Noski, hauek denak nire iritziak dira.

Etiquetas: , , , , , , , ,

[>] Herri erromatar bat topatu omen dute Google Earthi esker

Concha Roca arkitektoak Google Earth tresna erabiliz La Mangan (Murcia,España) harresidun herri erromatar baten aztarnak diruditena aurkitu duela ematen du.


Erromatarrek bere herriak egituratzeko era oso antzekoa erabiltzen zuten beti, ortogonala eta antolaketa konkretu bat erabiltzen zutelarik. Bi kale besteak baino handiagoak eta zabalagoak ziren, bi kale nagusiak, hain zuzen ere. Bi kale horiek hiria alde batetik bestera gurutzatzen zuten, iparretik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera. Kale hauen inguruan beste zerbitzu guztiak antolatzen zituzten.








Google Maps-en ur azpian agertzen den laukizuzen handi bat ikus daiteke eta benetan harresidun herri baten itxura du. Oraindik frogatzeko dagoen arren zer da benetan bertan dagoena, antolaketa ortogonala duen herri baten itxura duen zerbait dagoela ezin uka daiteke.

Etiquetas: , , , , ,

[>] Milakabilaka manifestazioaren bideo eta irudi batzuk












Etiquetas: , , , , , ,

[>] Shackled and emaciated, Eta killer pleads for peace from his deathbed (The Times)

De juanari elkarrizketa egiten diote The Times egunkarian.

Ohetik bakea eskatzen du hilzorian dagoelarik dio titularrak.

Osoa irakurri >>

Etiquetas: , , , ,

[>] Googlek aurkezpenak egiteko tresna egin dezake

Oraindik errealitatea ez den arren seguraski googlek Presently izeneko aplikazio bat garatzen ari da. Fitxategi honetan hori adierazi dezaketen zenbait aldagai ikus daitezke.
Ez dakit egia izango den baina ez ninduke harrituko.

Etiquetas: , ,

[>] MILAKABILAKA LARUNBATEAN... Euskal Herria deika

Teketen blogetik deia jaso eta hedatuz.... Euskal Herriari deikaaaaaaaaaaa
La marcha del sábado partirá del Guggenheim, y no del Arenal (gara)
Ibilbidea aldatuta, Guggenheimetik abiatuko da Milakabilakaren manifestazioa (berria)
[MP3 Abestia]

Etiquetas: , , , , , ,