Ordenagailu berri bat erosi dut, Sony Vaio VGN-C1Z/B. Ordenagailu txiki bat nahi nuen eta honek betetzen zituen nire beharrak. Eta "merke" (1070euro) lortu dut interneten bila eta bila ibili ondoren.
Ezaugarri orokorrak
- Intel Core 2 Duo 1.66Ghz (64bit-eko bi nukleodun prozesadorea)
- 1GB DDR2 memoria
- 120GB disko gogorra
- NVIDIA® GeForce™ Go 7400, 256 MB
- 13.3" WXGA X-black LCD dizdiratsua
- desagertarazi dudan Windows XP Media Center Sistema Eragilea
Ubuntu instalazio prozesua, gauza asko irakurri eta probatu ditut.
- Ubuntu Festy Fawn 64 bit (atera behar den bertsio berria)
- Ubuntu Festy Fawn 32bit (atera behar den bertsio berria)
- Ubuntu Edgy Eft 64bit
Hauek probatu ondoren Ubuntu Edgy Eft 32bit-ekin gelditu naiz. Prozesadoreak 64 bitekoak dira baina 64biteko bertsioak arazo batzuk ematen ditu. Hala ere 32 bitekoak bi prozesadoreak erabiltzen ditu SMP -ari esker.
Instalazioa oso sinplea izan da.
- CDa sartu eta ordenagailua martxan jarri
- Live CDa martxan jarri eta instalazioa abiaratu
- Instalazioan zehar dauden pausoak jarraitu
- Partizioak sortu eta formatu egokia jarri (bakoitzak nahi duen bezala)
- / 79 GB
- /home 37 GB
- swap 2 GB
- Sistema berrabiatu eta CDa kendu
Listo amaitu dugu, orain balantzea. Wifia, bluethoot-a, soinu txartela, txartel grafikoa, ondo dabil hasieratik. Zenbait gauza ez guztiz ondo txartel grafikoa hobetu daiteke (NVIDIA bat da joer), tekla berezi batzuk ez dabiltza (FN teklak).
Ubuntu hobetzen
- Network Manager instalatu dut (Wifia hobeago kudeatzeko)
- sudo apt-get update
- sudo apt-get install network-manager network-manager-gnome
- Defektuz dakarren kudeatzailea desaktibatu behar da Sistema > Sistemaren konfigurazioa > Sarea (Interfaze bakoitzeko konexioak desgaitu)
- Sistema berrabiatu eta goian ikono berri bat ikusiko dugu.
- Bideoak, mp3ak etab. entzuteko kodekak, zenbait erreproduktore, eta beste zenbait tresna interesgarri instalatu getautomatix script bat erabiliz.
- Ondoren gustatzen zaizkidan zenbait tresna instalatu ditut sudo apt-get install erabiliz.
- Euskarazko pakete batzuk ere instalatu ditut
- sudo apt-get install mozilla-firefox-locale-eu
- sudo apt-get install mozilla-locale-eu
- sudo apt-get install thunderbird-locale-eu
- 3D mahaigain izugarri bat instalatu dut Beryl erabiliz (Windows Vista baino askoz hobeagoa). Hau egitea ez da guztiz erraza nik pausoz pauso egin dut NVIDIA driverrak erabili behar nituen eta baina hau egiteko era errazago bat topatu dut (gero).
- Eguneraketa: Bluetooth-a probatzen egon ondoren Mobiletik->Ordenagailura proba egin eta bikain dabil baina Ordenagailu->Mobil ez zuen ezer egiten. Hala ere, soluzioa erraza izan da.
- Bug bat da eta konponduta dago hemengo jarraibideak jarritu eta listo
Orain oso pozik nago nire ordenagailu berriarekin, gauza bakarra FN tekla bereziak funtzionatzen ez dutela, baina hori konpontzen saiatuko naiz, LAGUNDU DIEZADAKEZU?. Gauza asko probatu ditut eta sonypi edo sony_acpi moduluekin erlazioa duela badakit baina probatu dudana ez da ibili.Etiquetas: beryl, euskaraz, instalazioa, sony vaio, ubuntu, vgn-c1z |
Iruzkinak hemen "Ordenagailu berria eta ubuntu (izan Vista)"
Zorionak lagun, baina non dago ordenagailuako argazki bat, eta zenbat diru ordaindu zenuen?
Agurrak Gazteiztik
Oh! Ikusi dut beryl xgl-a ere sartu diozula! Ni guztiz pozik nabil berarekin eta ubunturekin.
Fn teklarena... nire teklatuak multimedia teklak ditu (play/pasue/nabigatzailea etab.) eta "teclas de acceso rapido"tik kontrolatu daitezke. Baina arazo batzuk izan nituen nire teklatua ondo aukeratu nuen arte "teclado"n.
Baina ziur naiz zure arazo berdina izan duela norbaitek munduan, beraz google-ek izango du erantzuna!!
Aupa Gartzen,
Zuk diozuna ez dut probatu baina uste dut nire soluzioa ez datorrela hortik. Gauza asko probatu ditut benetan baina arazoa sonypi edo sony_acpi moduluetan dago FN teklen evente ezberdinak ez ditu ondo jasotzen. Hurrengo kernelean hobetuko duten esperantza daukat, bi mezu behintzat bidali dizkiet ea kasurik egiten duten.
Hala ere, norbaitek laguntzerik badu install party bat egin dezakegu ;) Euskarazko Ubuntu erabiltzaile guztiok elkarren artean laguntzeko. Ni behintzat ostegun eta ostiralean 19:00tatik aurrera Openaldian egongo naiz, norbait joango da?
Ni ezin izango naiz joan openaldira, bai lekua eta bai ordua ez datorzkit ondo. Baina egin beharko genuke zerbait ubuntu eusakldunon artean sustatzeko, laguntza foro bat, blog bat, edo zerbait. Ze ezagun asko ditut windowsekin nazkatuta dadenak...
Modelo bera erosi berri dugu etxerako. Post honek lagundu dit modelo batean eta bestearen artean erabakitzeko orduan: Teketenen berbera eta kito. Ez da etorriko gaur arratsaldean Openaldiako Install Partyra eramateko garaiz, baina intentzio guztia daukat Ubuntu jartzeko. Asmatuko ahal dut!
Lanean ari naiz ea FN tekla horiek konpontzerik dagoen edo... Zerbait konpontzen badut komentatuko dizut. Hala ere gauza kritiko gehienak ondo dabiltza.
Nik ez dut ubuntu erabiltzen hainbat arazo izan nituelako konfiguratzeko eta mandriva erabiltzen dut; nire ordenagailuko tekla bereziak konfiguratzeko erabiltzen dut "xbindkeys" programa.
Oso erraza da konfiguratzeko baina arazoak baldin badaukazu, esan eta lagunduko dizut.
Agurrak Elosutik
Maitek VGN-C2Z/B modeloa erosi du pasa den astean, zuek erositakoaren berdina da baina 2 Mb RAM ditu.
Kasualitate hutsa? Gogoan dut duela urtebete edo, Nokiak estatuko blogari ezagun askori bere 770a eskaini zienean probatu eta euren iritzia emateko. Ze oferta izkutu egin dizue Sony-k besteok oraindik ezagutzen ez duguna? Uhmmmm, oso susmagarria... :p