photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Openstreetmaps eta Wikiak

Aurten ere UEUk eskaintza zabal bat prestatu du. Horien artean informatikaren inguruko ikastaroak ere aurkitzeko izango dituzue baina menu osoa hau da.

Wikiak eta elkarlanerako tresnak

Wiki bat (hawaiieratik wiki wiki, "azkar-azkar") web gune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzen dituzten. Wikiak idazkera elkarreragilea bultzatzeko modu egokienak dira.

Dokumentuetan pertsona talde deszentralizatu batek parte har dezake eta dokumentuen bertsio guztiak gordetzen direnez, informazio-kudeaketa egiteko tresna egokia izan daiteke, kudeaketa, egutegiak, dokumentuak, bilerak, aktak etab. sortzeko.

Enpresa, elkarte edo taldeetan kudeaketa parte-hartzaileagoa, deszentralizatua edota taldekakoa egitea garrantzitsua da. Horregatik beharrezkoa da wikiak ezagutzea, kudeaketa era berri eta egokiago bat egin nahi badugu. (informazio gehiago)

OpenStreetMap: mapa libreen sorkuntza erabiltzaileon eskura

Teknologiak eta merkatuak bultzatuta, informazio geografikoaren eremua izugarrizko indarra hartzen ari da azkenaldian. Autoetako gidariei laguntzeko tresnak, mendiko ibilbideak gidatzekoak, geografikoki kokatutako zerbitzuak, logistika industrialeko aplikazioak edo tokian tokiko publizitatea dira jadanik martxan dauden edo denbora gutxian ikusiko ditugun aplikazio batzuk.
Baina informazio geografikoan parte hartzen duten elementuetatik datuak (mapak, kaletegiak, zerbitzuen kokapenak, orografia eta abar) izango dira hurrengo urteotako giltzarria. Izan ere, teknologia eta aplikazioak nahikoa garaturik daude, eta datuak dira normalean arreta gutxien jasotzen dutenak.
Ikastaro honetan datu geografikoen sorkuntza erabiltzaileen esku jarri nahi da, OpenStreetMap proiektuaz baliatuz eta aldi berean aberastuz. OpenStreetMap-en helburua, erabiltzaile arrunten laguntzaz Wikipediaren estilora munduko maparik onena lortzea da. (informazio gehiago)

Etiquetas: , , , , , ,

[>] WikiSTra noa

Honi buruzko jardunaldiak: Nuestra cultura depende cada día más de la producción de estándares (¿qué significa comer bien?, ¿cuál es el grado de exposición aceptable a los campos electromagnéticos? o ¿quién es minusválido?). Las nuevas tecnologías, los wikis entre ellas, permiten a los ciudadanos intervenir en la producción de un conocimiento hasta ahora reservado a los expertos. wikiST se presenta como un taller para debatir las circunstancias e implicaciones que tiene la emergencia es estos nuevos escenarios cognitivos y normativos.

Jarraipen tresna bat ere sortu du komentatzen dena jarraitzeko

Etiquetas: , , ,

[>] Nire gela baino nire ideiak ordenatzea nahiago (2008an egin nahi ditudanak)

Urtea azken txanpan dugu eta badakit era honetako mezuak meme batean bilakatzen direla garai hauetan baina gaur hau idatzi behar dut. Hurrengo urtean zer egin nahi dudan pentsatzen nabil eta ideia batzuk hemen idatzi nahi ditut nire burua ere antolatzeko.

  • Testuinguru mugikorrarekin hasitako bidea jarraitu, proba eta esperimentu berriekin.
  • Txioka sareak erakutsitakoari alderdi komunikatzaile potenteago bat eman eta txioka sarearen ideia beste batzuk erabili dezaten prestatu.
  • Mikroformatuak, RDFa, eRDF eta Web Semantikoaren inguruko ikerketa jarraitu eta sare sozialen portabilitatea, openid eta oauth-ean buru belarri sartu.
  • Parte hartze bideak aztertzen jarraitu Wikien estandarizazioa eta elkarrekintza sinple baten bidez ezagutza modelatzeko ideia eta esperientzia berriak gauzatu (burua bor bor). Hau gizartera nola eraman?
  • Blogak identitatea azaleratzeko duten garrantzia, sare sozialetako gure profila bertan dagoela pentsatu eta honek izango duen eraginean pentsatu. Sare banatuen egitura interesatzen zait.
Listo honekin lehenengo 6 hilabeterako behintzat badaukat. Orain jario garbiketa eta iturri berrien bilaketari ekingo diot helburu hauek lortzeko bidean. Eta zuek?

Etiquetas: , , , , , , , , ,

[>] Jardunaldia: Enpresa 2.0 eta Lankidetza tresnak (Gazteleraz)

Azken boladan Enpresa Digitalean egingo diren Enpresa 2.0 eta lankidetza tresnen inguruko jardunaldi hauek prestatzen egon gara Elurneten. Azkenean jardunaldia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan errepikatuko dira data ezberdinetan.

Araba
[2007/11/21] Enpresa 2.0 [info + izen eman]
[2007/12/10] Lankidetza tresnak [info + izen eman]
Gipuzkoa
[2007/11/27] Enpresa 2.0 [info + izen eman]
[2007/12/17] Lankidetza tresnak [info + izen eman]
Bizkaia
[2007/11/29] Enpresa 2.0 [info + izen eman]
[2007/12/04] Lankidetza tresnak [info + izen eman]

Enpresa 2.0
1. Open business, enpresa inguratzen duten paradigma eta tresna berriak (16:00 - 16:40) Hizlaria: Julen Iturbe

Negozioetan jakintza babesteko orain arte nagusi izan diren ikuspegien enpresa-eredu alternatibo bat bezala sortu zen Open Bussiness. Informazio teknologien garapenarekin aukera berriak sortu dira informazioa zeharo ezberdin baliatzeko eta jakintzaren baliabidean aitzinatzeko.

2. Hezkuntza eta enpresa, hezkuntza arloko ikaskuntza prozesuak, etengabeko hobekuntza, parte-hartzea eta kalitatea. Zer ikas dezake enpresak?(16:40 - 17:20) Hizlaria: Jakintza Ikastola.

Ordiziako Euskal Jakintza ikastolan ezarritako etengabeko prestakuntzako eredu parte-hartzaile eta berritzailea. Pertsona talde handi baten hezkuntza eta kudeaketa eredua nola izan daiteke lagungarri enpresa ingurunean?

3. Sozietatearen erronkak sarean (17:20 - 18:00)
Hizlaria: Marko Txopitea. Open Norte S.L

Software librearen kudeaketa eta talde-laneko sistema. Funtzionatzen duen lan-sistema banatu bat. Software libreko komunitatearen enpresa-kudeaketarako lan eta kudeaketa sistemak ulertzea.

4. Mahai-ingurua: openmind (18:00 - 18:30)

Ideia, prozesu berri eta talde-lanerako tresnen inguruko eztabaida.

Lankidetza (edo elkarlan) tresnak
1. Groupware eta barne partaidetzako tresnak (16:00 - 16:40) Hizlariak: Aitzol Naberan eta Eneko Astigarraga. CodeSyntax

Taldekako parte-hartze eta lankidetzarako groupware tresnen erabilerak enpresa barruan. Proiektu zenbaiten azalpena eta tresna horien aplikazioaren adibide batzuk. Lankidetzako CMSak, Plone gov edo Open groupware bezalako proiektuak ingurune ezberdinetan, hala nola, industria eta zerbitzu enpresetan edo administrazioan, tresna horien erabilera aztertzeko adibide interesgarri bezala.

2. Lankidetzan, sindikazioan, parte-hartzean, formatu berrietan eta mikroformatuetan oinarritutako informazio-azterketa eta jarraipenerako tresnak. (16:40 - 17:20) Hizlaria: Gorka Julio. Elurnet informatika zerbitzuak

Informazioa ondo kudeatzea gero eta garrantzitsuagoa da. Sindikazio eta kodetze formatu berriei esker zama semantikoa duen informazio gehiago lor dezakegu. Horregatik egiten da beharrezkoa tresna egokiak erabiltzea gure sektoreko albisteak ezagutzeko, gure enpresa, sozietate edo taldeari buruz esaten dena jakiteko, alertak jasotzeko, eta abar.

Informazioa jasotzeko bidea emateaz gain, informazioa trukatu daiteke (taldeen artean, publikoki nahiz pribatuki), modu parte-hartzaile eta deszentralizatuan.

Gaur egun interneten parte hartzen duten enpresa, sozietate edo taldeek beharrezkoa dute entzutea eta tresna berritzaileak eskuratzea informazioa modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Tresna horien artean aurkitzen dira Bloglines bezalako feeds irakurgailuak, edukiak iragazten dituzten Yahoo Pipes bezalakoak, edo BuzzMachine bezalako tresna aurreratuagoak. Interesgarria da, baita ere, kodetze semantikoko metodo berriak ezagutzea, esaterako mikroformatuak, aukera ematen baitigute gure informazioari balio gehiago emateko eta informazio kodetua modu eraginkorragoan kudeatzeko.

3. Blogak korporazio eta marketin tresna bezala (17:20 - 18:00) Hizlaria: Sergio Monge

Tresna korporatibo bezala, blogak baliagarriak dira bilatzaileetan kokapen hobea izateko, trafikoa norberaren webera erakartzeko, marketin informazioak biltzeko, erabiltzaile edo bezeroekiko harremanak humanoagoak egiteko, networking egiteko, solasean parte hartzeko, eta abar. Tresna hori hor dago jadanik eta milaka lagunek erabiltzen dute, baina enpresek, salbuespenak salbuespen, oraindik ez dute ikasi baliatzen.

4. Sare sozial korporatiboak eta sare sozial irekien eragina enpresa ingurunean (18:00 - 18:40) Hizlaria: Jose A. del Moral. Alianzo

Sare sozialak etengabe hazten ari dira. Barnean nahiz bezeroekin erabilita fidelizazio eta lankidetza tresna bihurtu daitezke enpresaren eta langile edo bezeroen artean.

Bestalde, sare sozial publiko eta irekiak ere hor daude, berauen bitartez milaka jende elkarrekin konektatzen eta komunikatzen baitira egunero. Zein da enpresaren papera sare horien eta egunero sortzen diren beste guztien aurrean? Enpresak zer egin behar du: sare horietan eragin, ala entzule hutsa izan?



Etiquetas: , , , , , , , , , , , , , ,

[>] Web 2.0 eta Segurtasun informatikoaren inguruko ikastaroa

UEUren ikastaroen eskaintzaren baitako ikastaroen artean Elurnet-eko zenbait kidek parte hartuko dugu. UEUren eskaintza osoa hemen ikus daiteke. Ikastaro horien artean 2 nabarmendu nahi ditugu:

SEGURTASUN INFORMATIKOAREN BEHARRAZ JABETUZ
2007ko Martxoaren 10a - 2007ko Martxoaren 24a
Segurtasun informatikoa gaur egun ahotan dugun gaia da. Baina zergatik da hain garrantzitsua? Benetan behar al dugu hainbesteko segurtasuna? Zeintzuk dira arriskuak eta zein hartu beharreko babes neurriak? Ikastaro honetan segurtasunaren ikuspuntu praktikoa aztertuko dugu, eta gure inguruan ditugun arriskuei erantzun egoki bat ematen ikasiko dugu.
Lekua: UEUren Ikastetxe Nagusia. Isasi-Markeskoa jauretxea. EIBAR
Nori zuzendua: Sistemen administratzaileei. Segurtasun informatikoetan oinarri bat hartu nahi duen edonori. Informatikaren eta sistemen oinarrizko ezagutza edukitzea beharrezkoa da.
Matrikulazio prezioa: 97.5 Euro (ikasle / bazkideek: 83 Euro)
[info +] [izen eman!]

WEB 2.0
2007ko Martxoaren 12a - 2007ko Martxoaren 26a
Internet zeharkatzen ari diren fenomeno eta joera berri asko dago, horien artean Web 2.0 deitu izan zaiona ageri zaigu. Internet parte-hartzaileago, zabalago, irekiago bihurtzen ari dela adierazten digu horrek. Web 2.0 definizioaren barnean blogak, podcast, bideocast, jarioak, wikiak eta abar sartzen dira. Tresna berri horiek hainbat arlo profesionaletarako (hezkuntzarako, enpresarako…) aukera berriak ekarri dituzte. Horiek dira hain zuzen ere jorratuko ditugun gaiak.
Lekua: UEUren Ikastetxe Nagusia. Isasi-Markeskoa jauretxea. EIBAR
Nori zuzendua: Irakaskuntzan ari den edonori eta irakaskuntza prozesuan baliabide teknologikoen erabileran interesatuta daudenei. Enpresa munduan ari direnei eta inguru korporatiboan Web 2.0 tresnek dituzten abantailak eta erabilerak ezagutu nahi dituztenei. Web 2.0 deitutako joera eta bere definizioan sartzen diren tresnak ezagutu eta erabiltzen ikasi nahi duen edonori.
Oinarrizko informatika ezagutza eduki behar da.
Matrikulazio prezioa: 97.5 Euro (ikasle / bazkideek: 83 Euro)
[info +] [izen eman!]

Oharra: Mezu hau propagandatzat ere hartu dezakezu :P ikastaro hauetako irakasle edo laguntzailea naiz eta.

Etiquetas: , , , , , , , , ,