photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Yahoo pipes, zerbitzuak nahastu eta iragazteko tresna BIKAINA

Yahoo Pipes Yahook tresna bikain berri bat atera du, Yahoo Pipes. Tresna bikaina onen bidez zenbait zerbitzu nahastu, iragazi eta jario batean jartzeko aukera ematen du. Orain arte informazio gehiegi zuten jarioetatik interesgarria zena ateratzeko zailtasunak izaten genituen, tresna honen bidez hori eta gauza gehiago egin daitezke.

Proba bat egin dut eta horretarako euskaraz Web 2.0ren inguruan idazten diren gauza gehienak aurkitu nahian. Horretarako etiketak erabiltzen dituzten 3 zerbitzuen(zabaldu.com, bildu.net, galdetu.com) "Web2.0" etiketaren jarioak hartu ditut eta emaitza horiek batu, ordenatu, eta 15 sarrera izango dituen RSS jario bat lortu dut.

Emaitza:
RSS jarioa:
http://pipes.yahoo.com/pipes/bh7J9Ey42xGqLv8gZVUMqA/run?_render=rss
Pipea ikusi: http://pipes.yahoo.com/pipes/bh7J9Ey42xGqLv8gZVUMqA/

Eguneraketa: Beste pipe bat ere sortu dut. Pipe honen bidez bilatu nahi dugun informazioa sartu eta bildu.net, zabaldu.com, galdetu.com zerbitzuen etiketen artean nahi duguna bilatzeko aukera ematen da. http://pipes.yahoo.com/pipes/dEKYSW242xGQX76oZYQMOQ/

Etiquetas: , , , , , ,

Iruzkinak hemen "Yahoo pipes, zerbitzuak nahastu eta iragazteko tresna BIKAINA"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (18:26) : 

Gorka eskerrik asko tresna hau aurkitzeagatik, bikaina da benetan.

 

Blogger Teketenek idatzia (18:28) : 

Interneteko mashapak egiteko era erabat aldatuko duen tresna dela uste dut. Ingurune grafiko baten bitartez iturriak konbinatu, zenbatu, iragazi, moldatzeko aukera ematen du eta emaitza RSS edo JSON bat izan daiteke.

Nahasteko eta sortzeko aukera muturreraino eramana. Honek interneten mutazio bat suposatuko du. Gainera sortzen diren edukiak ere kopiatu eta erabiltzeko aukera ematen du.

Interneteko mutazioan pauso ikaragarri bat da hau.

 

Blogger birasuegiek idatzia (23:49) : 

Ea emandako esplikazioekin eta frogatxoren bat eginda ondo ulertzen dudan zertarako balio duen.

Hala ere eskerrik asko tresna berri hau erakusteagatik

 

iruzkin bat egin