Yahoo pipes, zerbitzuak nahastu eta iragazteko tresna BIKAINA
Yahook tresna bikain berri bat atera du, Yahoo Pipes. Tresna bikaina onen bidez zenbait zerbitzu nahastu, iragazi eta jario batean jartzeko aukera ematen du. Orain arte informazio gehiegi zuten jarioetatik interesgarria zena ateratzeko zailtasunak izaten genituen, tresna honen bidez hori eta gauza gehiago egin daitezke.Proba bat egin dut eta horretarako euskaraz Web 2.0ren inguruan idazten diren gauza gehienak aurkitu nahian. Horretarako etiketak erabiltzen dituzten 3 zerbitzuen(zabaldu.com, bildu.net, galdetu.com) "Web2.0" etiketaren jarioak hartu ditut eta emaitza horiek batu, ordenatu, eta 15 sarrera izango dituen RSS jario bat lortu dut. Emaitza: RSS jarioa: http://pipes.yahoo.com/pipes/bh7J9Ey42xGqLv8gZVUMqA/run?_render=rss Pipea ikusi: http://pipes.yahoo.com/pipes/bh7J9Ey42xGqLv8gZVUMqA/ Eguneraketa: Beste pipe bat ere sortu dut. Pipe honen bidez bilatu nahi dugun informazioa sartu eta bildu.net, zabaldu.com, galdetu.com zerbitzuen etiketen artean nahi duguna bilatzeko aukera ematen da. http://pipes.yahoo.com/pipes/dEKYSW242xGQX76oZYQMOQ/ Etiquetas: bildu.net, galdetu.com, pipes, rss, web 2.0, yahoo pipes, zabaldu.com |









![[landaben elkartasuna]](http://www.blogari.net/blogs/media/vw-landaben.png)







Zabaldu
Bildu