photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Aurten ere Software Libre ikastaroa

Aurten ere software libre ikastaroa egongo da, matrikula epea irekia dago. Bideo honetan Iñaki Alegriak ikastaroaren nondik norakoak kontatzen dizkigu :-)

Etiquetas: , , , , , , , , , ,

[>] Gasteizen bizirauten...

Gasteizen nago elurrak harrapatuta. Ikastaro bat eman behar nuen enpresa digitalean ikastaro bat eman behar nuen. Egun hauetan nire biziraupen teknika guztiak erabili behar izan ditut hasieratik bertan gelditzea pentsatzen ez banuen ere gelditu behar izan dut eta.

1.Eguna: Gasteizera astelehen gauean iritsi nintzen eta bilatu nuen lehenengo gauza Pentsio bat izan zen. Autobus paradatik gertu nahi nuen eta taka Artiumen ondoan bat. Gela ondo dago, merke (23 euro) eta zaindua, hori bai komuna kanpoan baina 2 daude. Pentsioaren izena Camas Mari.
Afaltzera Gora tabernara zein pizza goxoak, uhmmmmmmmmm eta merkeak 5 euro.

2.Eguna: Hurrengo egunean, Miñanoko parke teknologikora joateko arazo gehiegirik ez nuen izan, lagun batzuekin joan nintzen eta mantso baina iritsi ginen. Ikastaroa ondo atera zen hurrengo egunean.
Arratsaldean Artiumeko kafetegian goxo-goxo wifi batekin egoteko aukera izan dut. Wifi bytheface ea gure "politikoek" kontu hartzen duten. Kafetegian bai baina Artiumeko liburutegi edo dokumentazio gunean EZZZZZZZZZZZ. Kontsumitu behar Wifi zerbitzu publiko bat erabiltzeko ere...
Afaltzera Hala Bedi irratiko tabernara zein krep goxoak uhmmmm, izenak ere goxoagoak Molotoff, Zaharrak berri, komunista,... ezin aukeratu 15min igaro ditut aukeratzen ia. Azkenean Zaharrak Berri :P


3. Eguna: Elurra mara-mara gau osoan berriek diote arazoak izango direla errepideetan (eta baita oinez ere). Autobusa hartu Miñanora, elurrari "esker" KAOS batean murgilduta zegoen Gasteiz lehen orduan... Autobusa iritsi da eta mantso mantso pixkat berandu iritsi gara 8.10 aldera baina ondo. Ikastarorako garaiz. 8.30 iritsi zirenean nire ikaslerik ez zegoen aaaaaaaaahhhhhhhh. Gutxinaka iristen hasi dira eta azkenean 9 ausart izan ditut klasean. Elektrizitate arazo latzak izan ditugu 10minuturo ordenagailuak itzaltzen ziren (nirea ez bateriari esker) eta berehala bueltatzen zen arren arazoak ezin direla ezin uka. Hala ere, papera eta eztabaida baliatu ditugu, papera klasean Internet gabeko tarteak amenizatzeko eta eztabaida web2.0 zuzenekoa egiteko Creative Commonsi buruzko eztabaida batean hasi gara, oso interesgarria.
Arratsaldean zerbait bazkaldu eta pentsioan egon ondoren Artiumeko Wifi santuan ibiltzeko gogoarekin atera naiz baina... Artium Wifi RIP. GORA tabernaren wifi santura joan naiz bertan leku goxoa eta entxufeak, kafea ere bikaina egia esan. Eta hemendik idazten dut esango dizuet nola amaitzen den istorioa baina orain arte Wifia behintzat ez zait falta. Faltan bota dut, NIRE NESKA (Jabik egiten duen moduan... Buzzin’ in my head:Nor da gogoan daukazuna nor da... (Ruper Ordorika)), zapatila eta galtzerdi lehorrak, mobila kargatzekoa ("guda ekonomia" ari naiz egiten deiak espero ez ditudan orduetan itzaltzen dut), aterki bat etab.

Hala ere, Gasteizen gustora alde zaharra bizitzaz eta elurrez beteta dago kaleak bizi, paretak pintadaz ederturik eta ni pozik. Orain arratsalde turistikoa Katedrala bisitatu nahi dut eta aukera badut beste zerbait. Gasteiz elurtean murgiltzera noa...

EGUNERAKETA: Gasteizen ateratako zenbait argazki Gasteiz elurtua albumean.

Etiquetas: , , , ,

[>] Web 2.0 eta Segurtasun informatikoaren inguruko ikastaroa

UEUren ikastaroen eskaintzaren baitako ikastaroen artean Elurnet-eko zenbait kidek parte hartuko dugu. UEUren eskaintza osoa hemen ikus daiteke. Ikastaro horien artean 2 nabarmendu nahi ditugu:

SEGURTASUN INFORMATIKOAREN BEHARRAZ JABETUZ
2007ko Martxoaren 10a - 2007ko Martxoaren 24a
Segurtasun informatikoa gaur egun ahotan dugun gaia da. Baina zergatik da hain garrantzitsua? Benetan behar al dugu hainbesteko segurtasuna? Zeintzuk dira arriskuak eta zein hartu beharreko babes neurriak? Ikastaro honetan segurtasunaren ikuspuntu praktikoa aztertuko dugu, eta gure inguruan ditugun arriskuei erantzun egoki bat ematen ikasiko dugu.
Lekua: UEUren Ikastetxe Nagusia. Isasi-Markeskoa jauretxea. EIBAR
Nori zuzendua: Sistemen administratzaileei. Segurtasun informatikoetan oinarri bat hartu nahi duen edonori. Informatikaren eta sistemen oinarrizko ezagutza edukitzea beharrezkoa da.
Matrikulazio prezioa: 97.5 Euro (ikasle / bazkideek: 83 Euro)
[info +] [izen eman!]

WEB 2.0
2007ko Martxoaren 12a - 2007ko Martxoaren 26a
Internet zeharkatzen ari diren fenomeno eta joera berri asko dago, horien artean Web 2.0 deitu izan zaiona ageri zaigu. Internet parte-hartzaileago, zabalago, irekiago bihurtzen ari dela adierazten digu horrek. Web 2.0 definizioaren barnean blogak, podcast, bideocast, jarioak, wikiak eta abar sartzen dira. Tresna berri horiek hainbat arlo profesionaletarako (hezkuntzarako, enpresarako…) aukera berriak ekarri dituzte. Horiek dira hain zuzen ere jorratuko ditugun gaiak.
Lekua: UEUren Ikastetxe Nagusia. Isasi-Markeskoa jauretxea. EIBAR
Nori zuzendua: Irakaskuntzan ari den edonori eta irakaskuntza prozesuan baliabide teknologikoen erabileran interesatuta daudenei. Enpresa munduan ari direnei eta inguru korporatiboan Web 2.0 tresnek dituzten abantailak eta erabilerak ezagutu nahi dituztenei. Web 2.0 deitutako joera eta bere definizioan sartzen diren tresnak ezagutu eta erabiltzen ikasi nahi duen edonori.
Oinarrizko informatika ezagutza eduki behar da.
Matrikulazio prezioa: 97.5 Euro (ikasle / bazkideek: 83 Euro)
[info +] [izen eman!]

Oharra: Mezu hau propagandatzat ere hartu dezakezu :P ikastaro hauetako irakasle edo laguntzailea naiz eta.

Etiquetas: , , , , , , , , ,