photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Zergatik dago Fidel technoratiko bilaketetan lehenengotariko?

Technoratira sartu eta Fidel Castro ageri da bilaketa garrantzitsuenen artean. Oraintxe bertan 7.
Hil omen den zurrumurrua dabil sarean. Egia ote? Nik ez dut baiezkorik esango(EZEZKOA ESANGO NUKE) momentuz eta berak esan bezala, ez dut bere Irudirik erabiliko hilik egon artean.
Ez dut zurrumurrurik zabaldu nahi baina Technoratin ikusitakoak harritu nau.

EGUNERAKETA
Zurrumurrua sortu duen berria hau dela uste dut. Indymedia Argentinan edonork bidali dezakeen informazioa izan da. Hau da guneko kudeatzaileen onespena behar ez duen atalean. Gero eta ziurrago nago gezurra dela. Gainera berri horretan hau azaltzen da:
Según fuentes no oficiales...


EGUNERAKETA2
La Nueva Cuba (Fidel hilik ikusi nahiko zuten batzuk) hau adierazten dute berri batean.
...Consultado respecto a este trascendido de dudoso origen, Lautaro Carmona, miembro de la comisión política del Partido Comunista de Chile, señaló que estas versiones a su entender son absolutamente infundadas y emanan de un blog como Indymedia que no les merece ningún tipo de confianza.

Carmona, secretario general del PC, dijo que ellos no podrían ignorar de ninguna manera una noticia de semejante magnitud. Radio Bío Bío también consultó a representantes de la coordinadora de solidaridad chilena con Cuba, quienes se expresaron en términos semejantes, negando absolutamente veracidad a este rumor.


Technoratiri buruzko burutazio batzuk. Bilaketen ataletan "Fidel Castro" azaltzen den arren etiketetan aldiz ez da "Fidel Castro" inondik ateratzen. Burutazio txiki bat sortzen dit honek. Bilaketak jendearen pentsamendu azkarra edo irreflexiboa? neurtzen dutela eta etiketek aldiz zerbait pentsatu eta landuagoa. Badakit Perogrulloren teknika erabili dudala baina... Kasu honetan nahiko argi ikusi da aipatutako jarrera.

[>] Zabaldu.com inoiz baino gehiago informazioa herritik herriarentzat


Azkenean iritsi da eta Zabaldu.com izena hartu du. Euskarazko digg.com edo meneame.net. Herriak bozkaz eta bidalketaz sortutako ataria. Euskal Herria esnatzen ari da eta gero eta azkarrago erantzuten diogu aldaketei eta hau da adibide garbienetako bat.

Zabaldu
Botoi hau sakatuz mezu hau zabaldu.com-era bidaliko duzu jendeak ezagutu dezan. Laster Blogari.net zerbitzuan integratuko dugu, bertako erabiltzaileek tresna berri hau baliatu dezaten.
Zorionak Mutilmedia.com-eko lagunei.

[EGUNERAKETA]
Blogari.net-en Zabaldu.com integratua dago jada [adibidea][informazioa]

[>] Hasierako orria web 2.0 , Pageflakes

Batzuek netvibes ezagutzen dute, hainbat tresnekin moldatu daitekeen hasiera orria. Baina badago bat niretzako osatuago eta interesgarriagoa dena, Pageflakes. Pageflakes-ek RSS jario irakurgailu bat gehitu, berri garrantzitsuenak irakurtzeko, gmail kontuko mezuak irakurtzeko etab. egiteko aukera emateaz gain, fitxa ezberdinetan hasiera orri ezberdinak edukitzeko aukera ematen digu.

Ezezagunagoa da baina niretzako askoz hobea.

[>] Mass Media gehienetan entzuten ez diren bakea lortzeko jasotako ideiak

* Presoak Euskal Herrira ekarri
* Euskal Herria bere buruaren jabe izan eta erabakitzeko eskubidea izatea
* Independentzia proiektu politiko bezala dutenak onartzea
* Estatuen indarkeria errepresibo, politiko eta judiziala gelditzea
* Langileen aurkako enpresarien "zerga kontrairaultzailea" amaitzea. Beraien irabaziengatik bizitza gehiago ez galtzea.
* Gatazka berriro piztu dezaketen zenbait faktore konpondu. Prekaritatea, pobrezia, emakumeen aurkako bortizkeria, langileen heriotzak, etxebizitza ESKUBIDEaren ukazioa, euskararekiko jarrera, herriaren parte hartze ERREALA, benetako egoera demokratiko bat ezarri.

Gatazkaren fase honen konponbidea nahi dudalako:
Botoi hau jarri dezakezu zure blogean.
onponbidea


Jarri zure blogean:

[>] ETAren su etena (Eguneratua)

MEZU HAU 12:10etan idatzi da
ETAren etengabeko su etena EITBk (momentu honetan ez dakit gehiago)
GARAko informazioa
Bideoa BERRIAn

ETA technoratin 1 bilaketa eta etiketen artean 3. (EGUNERATUAraketaren EGUNERAKETA)
ETA Technoratin

[>] Bloglinesen harpideak ez dira ikusten


Bloglinesen harpideak ez dira ikusten edo behintzat nik ez ditut ikusten. Bloglines beldurutu al zaigu Bloginfluence bere datuak jasotzen zituelako? Trafiko gehiegi sortzen zuen? Azkenean informazio hori APIan sartuko al dute?Duda asko.

[>] Bloginfluence - Blogosferan duzun eragina aztertu



The English and Spanish users feedback posts here

Bloginfluence nire denbora librean egindako tresna txiki bat da. Blogosfera oso handia da eta blog guztiak ez dira berdinak, blog bakoitzaren eragina edo influentzia zein den kuantitatiboki nola adierazi zitekeen pentsatzen hasi nintzen. Buruari buelta batzuk eman ondoren hau da lortu nuen formula:
[(blog+posts+web links) + (bloglines subs * 2)] * 1+(Pagerank/10)

Horrekin batera script bat garatu eta nire etxeko zerbitzarian instalatu nuen, probak egiten hasi eta nahiko ondo zebilela ikusi nuenean... Zergatik ez jende guztiari zabaldu? Eta hori egiten hasi nintzen...

Formula hau, nire buruak sortu duena da. Neurketa mota bat, saio bat, neurtzeko modu bat. Inoiz ez da izango egi absolutu bat, blog baten eragina neurtzeko zehatzena, hoberana etab. Gainera blogaren egilea(k) pertsona moduan duten eragina edo influentzia neurtzea gauza zaila da eta hori ez du egingo tresna honek.

Aipatutako guztia argi edukita, blog bat egitean gure eraginak besteek guregan ezartzen dituzten loturak eta gure Interneteko agerpenak zehazten dutela uste dut. Horren islada (bat) da aipatutako formula.

Tresna honen bitartez blog baten jabeari bere eragina neurtzen duen zenbaki bat erakutsiko zaio, eragin hori nola hazten edo jaisten den ikusi ahal izango duelarik. Honekin batera, bere blogaren egoera aztertzeko zenbait lotura eta grafiko erakusten zaizkio.

Orrialdeak momentuz 3 hizkuntza ditu Euskara, Gaztelera eta Ingelesa (edo horrelako zerbait). Ingeles eta Gaztelania bertsioek publizitatea dute, beno publizitatea ez Firefox gomendatzen dut eta Amazoneko liburu bat eskaintzen da, gaiarekin zerikusia duena. Amazonetik irabazten dudana liburuak erosteko erabiliko dut bertan eta bestea zerbait irabaztekotan ziur egon euskal komunitateari bueltan etorriko zaiola.

Eta euskarazko bertsioa zer?

Ba euskarazko bertsioak ez du publizitaterik eta ez du izango. Goiko ezkerreko atala euskara bultzatzen duten eta onura ekonomikorik ez duten erakundeentzako guztiz irekia dago, nirekin kontaktuan jarri. Eta edukian gauza gehigarri bat dago, Euskara blogosferan duen eragina adierazten duen grafika bat bistaratzen du. Era honetan Euskaraz idazten diren edukiak ezagutu ahalko ditugu.

Bertsio guztietan bakoitzaren blogean bere eragin zenbakia azaltzeko kode txiki bat kopiatzeko aukera dauka. Era honetakoa litzateke nirea:


Nire eragina

[1285.5]


Beste blog batzuen eragina

Sustatu > 57721.6
IKTeroak > 1223.6
Google Dirson > 85264
Mutilmedia > 557.2
irratia.com > 2044.5


Arazo batzuk

  • Bisita gutxi dituzten blogetan arazoak sor daitezke.

  • Bloglinesen blogid-a asmatzea nahiko artesanala da eta batzuetan huts egin dezake egiaztatu ondo lortu dela.

  • Batzuetan daturen bat falta denean emaitza ez da benetako zenbakia.



Gauza hauek eta gehiago hobetzeko daude, zuen iritzien zain nago. Esperimento honekin denek zerbait ikasi dezakegula pentsatzen dut, zer iruditzen...

[>] Konponbidea nahi dut, eta zuk?

Konponbidea nahi dut, eta zuk?
Botoi hau jarri dezakezu zure blogean. Aspaldi nuen buruan baina patxiren mezu honek ere eragina izan du.
onponbidea


Jarri zure blogean:

[>] Zure blog edo web gunearentzak dohaineko ikonoak



Helbide honetan zure blog edo webgunerako ikonoak lor ditzakezu denak lizentzia libre batekin (CC, GPL, LGPL). Nahi duzun tokian erabili ahal izateko.

Lotura: maxpower

[>] Gaur greba deialdia

Gaur greba deialdia dago Euskal Herria osoan.
Nire herrian Andoain dena itxita dago, industriagune batzuk izan ezik komertzioak itxita.
Zurean?

EGUNERAKETA [Gaur grebaz bakarrik idatziko da]
Andoainen zaldi gaineko indar polizialak (ez dakigu zein motakoak) ibili direla esaten da. (pertsona batek esana)[!]

[>] Tiltomo irudiak antzekotasunagatik aurkitzeko

Tiltomo izeneko tresna bati buruz jakin dut ñblog izeneko blog batean. Tresna honen bitartez irudiak bila daitezke gaiaren arabera edota duten kolore/textura antzekotasunaren arabera. Izugarria iruditu zait eta proba bat egin dut "Donostia" bilatuz.
Topatu dudan Donostiari buruzko irudi bat, honen azpian gaiaren edota kolore/texturaren arabera bilaketak egiteko botoiak azaltzen dira, proba ezazu.

[>] Martxoak 8ari buruz hitz egin nahi nuen baina...

Rosa LuxemburgClara Zetkin

...Ni baino askoz hobeto egin du Bazterrak Nahasten blogeko blogariak.
Hona hemen bere mezua.

[>] Buber sarien lehenengo fasea pasa dugu!

Blogen atalean, blog honek lehenengo fasea pasa du. Eskerrikasko bozkatu didazuen guztiei :P
Blogari.net-ek ere pasa du fase hau, orain epaimahai hauei tokatzen zaio erabakitzea XD.
3 aukeratuko dituzte eta gero berriro bozkatzera.
Blogi honena atalean hauek izan dira pasa direnak:
Euskarazko blogak gorriz markatu ditut. Aupa denoi. Ez gara inondik inora Euskal Herriko blogik onenak baina gauza hauek beti horrela izan oi dira. Blog oso onak daude gure artean, irakurtzen ditudan batzuk blog honen eskuin aldean dituzue.

Beste sailkapenei buruzko informazioa nahi baduzue joan: internet&euskadi bloga

[>] Martxoak 3 errepresio > Martxoak 4 herriaren erantzuna


Horrela izan zen 1976. urtean. Martxoak 3an errepresioa eta 5 langileen heriotza, hurrengo egunean herriaren erantzuna. Gaur egun ere horrela izan daiteke berriro.
Atzo (2006ko Martxoak 3)
Gaur(2006ko Martxoak 4)
Herriaren erantzuna zein izango da?

deja-vu:
1976:
1976ko martxoaren 3an Gasteizko Zaramaga auzoko elizan batzartuta zeuden bost mila langileetatik bost tiroka hil zituen Espainiako Poliziak

2006:
martxoaren 3ko gertaeren omenezko manifestazioa desegin du; oldartzearen ondorioz, zortzi lagun zauritu dira eta bi lagun atxilotu dituzte Zaramaga auzo ingurunean.

[>] Blogak 2.0 bilbon 2006/04/06

Jardunaldiak apirilaren 6an, osteguna, ospatuko dira Deustuko Unibertsitatean (Bilbo). Euren esperientziak partekatuko dituzten proiektuen arduradunen parte hartzeaz gain, teknologia konpainia gailenetako ordezkariak ere izango dira bertan.


Informazio gehiago: blogak.org

[>] Martxoak 3 Gasteizko sarraskia eta gaur egun

"Campanades a Morts" (Lluís Llach)Download masacre.mp3

1976ko martxoaren 3an Gasteizko Zaramaga auzoko elizan batzartuta zeuden bost mila langileetatik bost tiroka hil zituen Espainiako Poliziak; beste ehunka zauritu zituen. Sarraskia handia izan arren, hilketa haiek argitu gabe eta arduradunek zigorrik jaso gabe jarraitzen dute 30 urteren buruan[...](berria)

Orain ere ia egunero langile eta herriak pairatzen dugu boteretsuen indarkeria, batzutan zuzena beste batzuetan sistemak eragindakoa. Sistema kapitalista esplotazioan eta zapalkuntzan errotua egonik ezin beste era batera izan. Oroimena eta dolua Gasteizen hil ziren langileei, gartzeletan hiltzen diren presoei eta egunero bere lanean hiltzen diren gizon eta emakume guztiei. Ez al dira hauek biktimak?

Gazteizen gertatutakoari buruzko argazkiak




Egun horretako audio fitxategiak

Polizia armatuaren barne komunikazioak sarraskiaren momentuan

Download masacre.mp3

Polizia armatuaren barne komunikazioak manifestaldi eta ehorzketaren momentuan

Download entierro.mp3

Paris irratiaren emisioak 1976ko martxoaren 4ean

Download emisionesradioparis.mp3

Homiliako zenbait momentu

Download martxoak3homilia.mp3


Blogosferako artikulu interesgarri batzuk[eguneraketa]:
Bazterrak Nahasten blogetik > 30 urte Gasteizko sarraskitik
Azkenportua blogetik > Campanades a morts (Lluís Llach-en letra)

Hau posible egin duten iturriak:
Hala bedi irratia
Kaos en la red
Berria
Bazterrak nahasten
Azken portua

[>] Martxoak 3 Gazteizko sarraskia eta gaur egun

Artikulua hona mugitu da: http://teketen.blogspot.com/2006/03/martxoak-3-gasteizko-sarraskia-eta.html

[>] Googleren barruak ezagutzen (kontaizu artikulu berria)




Denok dakizue zer den Google bilatzaile ezaguna. Gure egunerokotasunean askotan erabiltzen dugu bilatzaile hau, baina bere aukera guztiak erabiltzen ditugu? Seguraski ez. Hori da artikulu honen bitartez egiten saiatuko garena.

Dena irakurtzeko, kontaizu.net

[>] Blogs & Beers Iruñean, euskal blogariak enteratu gara?

Blogs & Beers bat deitu da Iruñean, aurrekoei buruz informazio asko izan dugu baina oraingoan? Euskal blogariak jakin dezatela behintzat Blogs & Beers bat antolatu dela Iruñean. Euskararen presentzia egon behar duela uste dut. Beno ea ba hemen informazioa dena gazteleraz!!

Aprovechando las visitas de Juan José García-Noblejas y de Montse Doval, tengo el gusto de convocarles a una


Beers & Blogs en Pamplona

Qué: una reunión informal de bloguers


Cuándo: el viernes 3 de marzo de 2006 a las 22 hs.

Dónde: en el pub irlandés Jumping Jester (Iturrama, 18)


Los interesados pueden apuntarse en los comentarios.

[>] Bloginfluence feedback

Submit here your Bloginfluence feedback
Aquí reciviremos vuestro feedback sobre Bloginfluence