photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Gaur greba deialdia

Gaur greba deialdia dago Euskal Herria osoan.
Nire herrian Andoain dena itxita dago, industriagune batzuk izan ezik komertzioak itxita.
Zurean?

EGUNERAKETA [Gaur grebaz bakarrik idatziko da]
Andoainen zaldi gaineko indar polizialak (ez dakigu zein motakoak) ibili direla esaten da. (pertsona batek esana)[!]

Iruzkinak hemen "Gaur greba deialdia"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (12:39) : 

Aupi Teketen!
Basauritik bueltatxo bat eman dot eta greba ez da apenas nabaritzen; hamen beste egun baten moduan dabil herria. Dagoena dago.

 

Anonymous Anónimoek idatzia (14:52) : 

Ondarrun dena itxita!!!!!

 

Anonymous Anónimoek idatzia (19:48) : 

Hernanin gehiena itxita
Donostian Auzo asko eta erdialdean ere jarraipen nahiko handia (nahiko harrigarria)

 

Anonymous Anónimoek idatzia (20:20) : 

Pelikula gutxiago, mesedez.

Greba deialdiak egundoko zaplastekoa jaso du.

Goizeko leherketatik hasita, langileen erantzun eskasean amaituta, garbi ez balego, nahiko garbi gelditu da herri honen nahia zein den.

 

Anonymous Anónimoek idatzia (20:58) : 

Gaurko greba ez al zen ba hil diren/dituzten bi presoen ondorioz, espetxe politika aldatzeko?

Beraz, "pelikularik ez!" jauna, zer da garbi geratu dena: euskal gizarteak preso horiek hiltzea onesten duela?

Greba ezker abertzaleak antolatua izan delako, aurkako bozka eman dutenak, zergatik uste duzu egungo espetxe politikaren alde daudela?

Bestalde, zu Andoaingoa al zara? Ezezko kasuan, zergatik diozu pelikula gutxiago? Euskal Herrian grebak jarraipen zabalik ez izateak ez du esan nahi Andoainen hala gertatu denik. Eta Teketenek hori baino ez du esan.

 

Blogger Teketenek idatzia (21:13) : 

Nik nireak sinatu ditzaket. Komertzio guztiak itxi dira eta besteak ere sinesten ditut. Hernanikoa noski baietz eskualdeko manifa bertan izan baita eta Donostikoa ere sinets nezake telebistako irudiek hori adierazten baitzuten. Antiguoko lagun batek komentatu dit dena itxia zegoela eta Ibaetako kanpusean greba zegoela ere badakit.

Koldotxuk Basauriri buruz jarritakoa guztiz sinesgarria egiten zait, nahiko urruti gelditzen zait eta ez dut daturik baina ez dut uste gezurra denik.

Ondarrukoa ere sinisten dut LABek hori adierazi du hemen. http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=13609

Nik behintzat ez dut gezurrik esan. Grebari buruz zerbait idatzi badut mass mediek botatzen (vomitar ez jaurti) mezutik aldentzen den gertuko zerbait emateagatik egin dut. Jendearen parte hartzeaz sortutako gertuko informazioa biltzeko intentzioarekin.

 

Anonymous Anónimoek idatzia (22:26) : 

Baina ez nik itxi nahi nuelako, denok ezagutzen ditugun arrazoiengatik baizik.

Honek ez du esan nahi hil diren presoak eta espetxe politikarekin ados nagoenik. Hilketa, mehatxu eta injustizi guztiak indar berberarekin salatzen hasten zaretenean, nire babesa izango duzue, bitartean, EZ.

 

Anonymous Anónimoek idatzia (11:29) : 

Nola zan esaldi hori... ez emon trollari jatekorik.

 

Anonymous Anónimoek idatzia (10:06) : 

Pena da, baina arrazoi guztia du troll deitu duzuenak.

Itxi duten dendak beldurragatik izan da, ea zer gertatuko zen irekiko balute.

Nere etxe azpian adibidez, ogitegi bat dago, ba irekita zegoen lehen orduan, baina tonto-kuadrila-abertzale bat jarri da dendaren aurrean mehatsuka, itxi duten arte.

LOTSAGARRIA!!

 

iruzkin bat egin