Bloginfluence - Blogosferan duzun eragina aztertu
![]() The English and Spanish users feedback posts here Bloginfluence nire denbora librean egindako tresna txiki bat da. Blogosfera oso handia da eta blog guztiak ez dira berdinak, blog bakoitzaren eragina edo influentzia zein den kuantitatiboki nola adierazi zitekeen pentsatzen hasi nintzen. Buruari buelta batzuk eman ondoren hau da lortu nuen formula: [(blog+posts+web links) + (bloglines subs * 2)] * 1+(Pagerank/10) Horrekin batera script bat garatu eta nire etxeko zerbitzarian instalatu nuen, probak egiten hasi eta nahiko ondo zebilela ikusi nuenean... Zergatik ez jende guztiari zabaldu? Eta hori egiten hasi nintzen... Formula hau, nire buruak sortu duena da. Neurketa mota bat, saio bat, neurtzeko modu bat. Inoiz ez da izango egi absolutu bat, blog baten eragina neurtzeko zehatzena, hoberana etab. Gainera blogaren egilea(k) pertsona moduan duten eragina edo influentzia neurtzea gauza zaila da eta hori ez du egingo tresna honek. Aipatutako guztia argi edukita, blog bat egitean gure eraginak besteek guregan ezartzen dituzten loturak eta gure Interneteko agerpenak zehazten dutela uste dut. Horren islada (bat) da aipatutako formula. Tresna honen bitartez blog baten jabeari bere eragina neurtzen duen zenbaki bat erakutsiko zaio, eragin hori nola hazten edo jaisten den ikusi ahal izango duelarik. Honekin batera, bere blogaren egoera aztertzeko zenbait lotura eta grafiko erakusten zaizkio. Orrialdeak momentuz 3 hizkuntza ditu Euskara, Gaztelera eta Ingelesa (edo horrelako zerbait). Ingeles eta Gaztelania bertsioek publizitatea dute, beno publizitatea ez Firefox gomendatzen dut eta Amazoneko liburu bat eskaintzen da, gaiarekin zerikusia duena. Amazonetik irabazten dudana liburuak erosteko erabiliko dut bertan eta bestea zerbait irabaztekotan ziur egon euskal komunitateari bueltan etorriko zaiola. Eta euskarazko bertsioa zer? Ba euskarazko bertsioak ez du publizitaterik eta ez du izango. Goiko ezkerreko atala euskara bultzatzen duten eta onura ekonomikorik ez duten erakundeentzako guztiz irekia dago, nirekin kontaktuan jarri. Eta edukian gauza gehigarri bat dago, Euskara blogosferan duen eragina adierazten duen grafika bat bistaratzen du. Era honetan Euskaraz idazten diren edukiak ezagutu ahalko ditugu. Bertsio guztietan bakoitzaren blogean bere eragin zenbakia azaltzeko kode txiki bat kopiatzeko aukera dauka. Era honetakoa litzateke nirea: Beste blog batzuen eragina Sustatu > 57721.6 IKTeroak > 1223.6 Google Dirson > 85264 Mutilmedia > 557.2 irratia.com > 2044.5 Arazo batzuk
Gauza hauek eta gehiago hobetzeko daude, zuen iritzien zain nago. Esperimento honekin denek zerbait ikasi dezakegula pentsatzen dut, zer iruditzen... |









![[landaben elkartasuna]](http://www.blogari.net/blogs/media/vw-landaben.png)









Iruzkinak hemen "Bloginfluence - Blogosferan duzun eragina aztertu"
-
Gariek idatzia (08:26) :
-
Teketenek idatzia (09:06) :
-
Aitorek idatzia (10:07) :
-
gaztelumendiek idatzia (12:15) :
-
3ARRANOek idatzia (12:59) :
-
Teketenek idatzia (13:08) :
-
Anónimoek idatzia (15:53) :
-
Koldotxuek idatzia (18:00) :
-
santa misturaek idatzia (19:33) :
-
santa misturaek idatzia (16:13) :
iruzkin bat eginAupa Gorka, OSO ONA!
Erabili eta zabalduko dugu, baina kontuz, lotura gaizki jarri diguzu! (koma bat puntu baten ordez)
Joder beti berdin nabil. Esker mila
Zorionak Gorka. Herraminta hau Blogak 2.0-n aurkezteko intentzioa al daukazu? Animatu zaitez!!!
i+g
ikasi eta gorka, garatu eta irauli
i+g aizu!
Gustatu zait, oihartzunaren islada da bloginfluence hau. Polita da, zorionekoa gu bezalako blogosfera txiki eta apalarentzat.
Garatzaile jatorrak ditugu, erabiltzaile sutsuak, irakurle adituak... ondo goaz. ondo.
blogak 2.0 horretarako oso oso aproposa. made in eus erabat. eta gainera subentzio barik! tomaya!
Gorka, ezusteko ona. Baina zugandik etorrita ez uste gehiago eskatuko ez dizugunik.
Aurrera bolie!
ZORIONAK GORKA!! Beti harritzen nauzu!
Aupa eskerrikasko eskerrengatik. Nahiko flipatua gelditzen ari naiz egia esan, ez nuen espero hain interesgarria iruditzea jendeari. Esperimentu bat besterik ez zen eta orain.
Patxik dion bezala Aurrera Bolie!
Argi dago euskal blogosferan erreferente nagusi bat dugula.
Beti lanean ideia berriekin!!!
Jarraitu horrela teketen!!
newton.
Aupi Teketen!
Zorionak eta skerrik asko oparitu diguzun jostailu honengatik! Ziur zerbitzariari kea dariola guztiok lanabes honegaz jolasten gabiltzalako :oD
Hala ere badaukat kritika txiki bat: lortzen den zifra zein neurrirarte asko edo gutxi den neurtzea zaila da, eskala bat ez delako; ezin daiteke jakin zein den maximoa eta horrela datuak erlatibizatu (arlo batzutan datu normalizatuak mordo gustatzen zaizkigu, datu erlatiboen yonkiak gara). Badakit kritika hau nahiko pijoteroa dala, baina ez dituzu soilik hitz politak jasoko! ;op
Ea urrengoan zergaz ahoa zabalik uzten gaituzun!!! :oD
Un administrador del blog ha eliminado esta entrada.
why during the day the position of my blog can come up and down?? why??