Martxoak 3 errepresio > Martxoak 4 herriaren erantzuna
Horrela izan zen 1976. urtean. Martxoak 3an errepresioa eta 5 langileen heriotza, hurrengo egunean herriaren erantzuna. Gaur egun ere horrela izan daiteke berriro. Atzo (2006ko Martxoak 3)
Herriaren erantzuna zein izango da? deja-vu: 1976: 1976ko martxoaren 3an Gasteizko Zaramaga auzoko elizan batzartuta zeuden bost mila langileetatik bost tiroka hil zituen Espainiako Poliziak 2006: martxoaren 3ko gertaeren omenezko manifestazioa desegin du; oldartzearen ondorioz, zortzi lagun zauritu dira eta bi lagun atxilotu dituzte Zaramaga auzo ingurunean. |
Iruzkinak hemen "Martxoak 3 errepresio > Martxoak 4 herriaren erantzuna"
Tamalgarria gero!
Egun triste bat gogoratzeko beste egun triste bat.
Jadanik ez da ezer errespetatzen.
Errealitatea fikziorik makabroena bilakatzen jeltzaleen armada beti prest...
Badira egunak ene herrikideak omen direnen jarrerak ikusita, Antarktikan jaio izana desiratzen dudana. Lotsatuta.
Egia da gauzak errepikatzen direla, protagonistak aldatuta. Garai hartan polizia zen langileak hiltzen zituena, gaur egun, berriz, poliziak ETAko hiltzaile basapizti horiengandik babesten gaitu.
Omenaldi horiek guztiak herri honen gehiengo handiarentzat higuingarriak dira eta bazen garaia errepresoreak erreprimitzeko.
Non zineten zuek ETAk langileak akabatu dituen bakoitzean? Ez ditut zuen gaitzezpenak inon ikusi.
Beraz, ez biktimarena egin, orain gomazko pilotak eta porrak zuen kontra erabili dituztelako.
ETAk langileak akabatu dituenean "nahigabe" gehienetan, jende asko atera ginen LABen kontzentrazioetara.
Askatasunaren eta bakearen salbatzailea ematen duzu eta gero herriaren aurkako estatuaren biolentzia sostengatzen duzu. Estatuak eta gure politikoek bere botere guztiarenkin, biolentziaren monopolioa sostengatzen duzu. Zure ustetan orain dela 30 urtetako langile borrokak ere ilegalak eta injustifikableak izango ziren. Ez dakit zu non bizi zaren baina Euskal Herrian egunero jarraituak eta akosatuak gaude milaka pertsona eta ez dugu eskoltarik (poliziak atzetik bai).
Nik ez dut ETA sostengatzen baina ETAk 3 urtetan ez du inor hil zorionez, baina beste aldetik biktimak egon badaude.
Estatuaren lagun zaren hori ESNATU!
"Herriaren erantzuna" iragarri zenuen eta iritsi da. "Herria" (%10a gutxi gorabehera) hitza bahitzen dutenen eskutik iritsi zaigu erantzuna:
- Telebistako kamera bat errekara (Gora adierazpen askatasuna!!!)
- Udaltzainen aurkako erasoak (Indar errepresiboak apurtu!!!)
- Hainbat denda, banketxe eta egoitzen aurkako erasoak (Gora Euskadi Askatuta!!!)
Hauek ere "nahigabe" edo euskal gatazkaren ondorioz gertatutakoak izango dira.
Bukatzeko, une honetan daukagun benetako arazoa ETA izanik, bada garaia ezker abertzaleak behin betiko suetena eskatzeko, hori egin ezean, HERRIAK EZ DU BARKATUKO!!!