Zergatik dago Fidel technoratiko bilaketetan lehenengotariko?
Technoratira sartu eta Fidel Castro ageri da bilaketa garrantzitsuenen artean. Oraintxe bertan 7. Hil omen den zurrumurrua dabil sarean. Egia ote? Nik ez dut baiezkorik esango(EZEZKOA ESANGO NUKE) momentuz eta berak esan bezala, ez dut bere Irudirik erabiliko hilik egon artean. Ez dut zurrumurrurik zabaldu nahi baina Technoratin ikusitakoak harritu nau. EGUNERAKETA Zurrumurrua sortu duen berria hau dela uste dut. Indymedia Argentinan edonork bidali dezakeen informazioa izan da. Hau da guneko kudeatzaileen onespena behar ez duen atalean. Gero eta ziurrago nago gezurra dela. Gainera berri horretan hau azaltzen da: Según fuentes no oficiales... EGUNERAKETA2 La Nueva Cuba (Fidel hilik ikusi nahiko zuten batzuk) hau adierazten dute berri batean. ...Consultado respecto a este trascendido de dudoso origen, Lautaro Carmona, miembro de la comisión política del Partido Comunista de Chile, señaló que estas versiones a su entender son absolutamente infundadas y emanan de un blog como Indymedia que no les merece ningún tipo de confianza. Technoratiri buruzko burutazio batzuk. Bilaketen ataletan "Fidel Castro" azaltzen den arren etiketetan aldiz ez da "Fidel Castro" inondik ateratzen. Burutazio txiki bat sortzen dit honek. Bilaketak jendearen pentsamendu azkarra edo irreflexiboa? neurtzen dutela eta etiketek aldiz zerbait pentsatu eta landuagoa. Badakit Perogrulloren teknika erabili dudala baina... Kasu honetan nahiko argi ikusi da aipatutako jarrera. |
Iruzkinak hemen "Zergatik dago Fidel technoratiko bilaketetan lehenengotariko?"
Nik ere Technoratin sartu naiz gaur eta Fidel Castro ikusterakoan berdina pentsatu dut!