Martxoak 3 Gasteizko sarraskia eta gaur egun
"Campanades a Morts" (Lluís Llach) 1976ko martxoaren 3an Gasteizko Zaramaga auzoko elizan batzartuta zeuden bost mila langileetatik bost tiroka hil zituen Espainiako Poliziak; beste ehunka zauritu zituen. Sarraskia handia izan arren, hilketa haiek argitu gabe eta arduradunek zigorrik jaso gabe jarraitzen dute 30 urteren buruan[...](berria) Orain ere ia egunero langile eta herriak pairatzen dugu boteretsuen indarkeria, batzutan zuzena beste batzuetan sistemak eragindakoa. Sistema kapitalista esplotazioan eta zapalkuntzan errotua egonik ezin beste era batera izan. Oroimena eta dolua Gasteizen hil ziren langileei, gartzeletan hiltzen diren presoei eta egunero bere lanean hiltzen diren gizon eta emakume guztiei. Ez al dira hauek biktimak? Gazteizen gertatutakoari buruzko argazkiak Egun horretako audio fitxategiak Polizia armatuaren barne komunikazioak sarraskiaren momentuan
Polizia armatuaren barne komunikazioak manifestaldi eta ehorzketaren momentuan
Paris irratiaren emisioak 1976ko martxoaren 4ean
Homiliako zenbait momentu
Blogosferako artikulu interesgarri batzuk[eguneraketa]: Bazterrak Nahasten blogetik > 30 urte Gasteizko sarraskitik Azkenportua blogetik > Campanades a morts (Lluís Llach-en letra) Hau posible egin duten iturriak: Hala bedi irratia Kaos en la red Berria Bazterrak nahasten Azken portua |
Iruzkinak hemen "Martxoak 3 Gasteizko sarraskia eta gaur egun"
GaSteiz da (lehenengoa 's'-z). Gainerakoan, mila esker dokumentu-bilduma interesgarriagatik.
barkatu lapsus-a (zuzendua) eta eskerrikasko!
Milesker materiale eta dokumentu hauen bilketagatik. Benetan interesgarriak eta unkigarriak gertatu zaizkit.
Oilo ipurdia jarri didate zenbait momentutan.
Oso ona, horrelako baten bila ari nintzen.
Herriak ez du ahaztuko