photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] SGAEri, copyrightari, sorkuntza bitartikariei alternatiba errealak sortzen

Musikaria bazara hau interesatzen zaizu eta musikaria ez bazara ere:

Herri disketxeruntz, larunbata 28 Gasteizen

Maiatzaren 14an, Arrasateko gaztetxean lehenengo batzarra egin ostean, herri disketxe bat sortzeko egitasmoaren eztabaidarekin jarraituko da datorren larunbata 28 goizeko 10:30etatik aurrera Gasteizko gaztetxean.



Pasa den martxoaren 25-27 bitartean ospatutako Gazte Mugi topaketetako musika lantaldeetan, Euskal Herriko musika mugimenduari buruzko hausnarketa egiteaz gain, izaera herritarra izango zuen disketxe baten sorrerari buruz hitz egin zen. Horrela, Maiatzaren 14rako hitzordu bat jarri zen Arrasateko gaztetxean. Hortik abiatzen da “Musika(h)erria” proiektua, herri disketxe bat sortzearen proiektu edo egitasmoa.

Arrasateko topaketan Euskal Herriko 21 pertsona bildu ziren eta bertan, egitasmoaren izaera definitu egin zen (euskalduna, herritarra, autogestionatua, SGAEren aurkakoa, Copyleft-aren aldekoa...). Baina oraindik asko dago hitz egiteko. Horregatik, deialdi berri bat jarri egin da maiatzaren 28rako goizeko 10:30etan Gasteizko gaztetxean. Bertan hurrengo gaiak jorratuko dira (gai orden luzatua web orrian eskegiko da eta listaren bitartez pasako da):

-Disketxearen ezaugarriak, helburuak, formatua eta dimentsioa
-Disketxearen oinarrizko funtzionamendua (lan-taldea(k): dinamizazioa, komunikazioa...)
-Izena eta irudia
-Lehentasunak eta beharrak (web orria, aurkezpen hitzaldiak/bira…)
-Aurrerako lan antolaketa

Lehenengo bileran, proiektua bera desitxuratzen zuten hainbat gabezi nabaritu ziren, beraz, larunbata 28ko zitarako, hauek dira indartu beharreko puntuak:

1- Oso garrantzitsua da emakumeen partehartzea (bakarrik 2 etorri ziren), bestela proiektuak ez du zentsurik.
2- Euskal Herri osoko proiektua izanez, EHko musika-talde, musikari eta interesatu guztien topaleku izan behar du. (Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jendea soilik etorri zen).
3- Musika estilo desberdinak barnebildu nahi du proiektuak, hortaz, mota guztietako musikariei egiten zaie deia.

Amaitzeko, egitasmoaren eztabaidaren nondik norakoak ikusteko edota aurreko batzarrak zein etorriko direnen informazioa jasotzeko, behin behineko web orrialde bat ireki egin da: www.herridisketxeruntz.org. Bertan, “musikasare” posta zerrendan sartzeko aukera dago “parte hartu” atalean.

Beraz, maiatzaren 28an elkar ikusiko dugu!
PARTE HARTU ETA DEIALDIA ZABALDU!
MUSIKA KALERA!
SORTU DEZAGUN SORKUNTZA KULTURALERAKO BITARTEKO BERRI BAT!

- e-maila:: Musikasare@lists.mundurat.net

[>] Kuba: Linux sistema eragilearen erabilera sustatuko du

Kuba software librerantz aurrerapausoak ematen ditu Linux sistema eragile librean oinarriturik. Juventud Rebelde egunkariak aditzera eman duen bezala, karibeko herrialdeak estatuko administrazio zentraleko erakundeetako ordenagailuetan instalaturik zegoen Windows sistema kendu eta sistema honengatik ordezkatzea erabaki du.

Berria, 2005. urteko La Habanan izan den Informatikako Nazioarteko Batzarraren barnean, gizartearen informatizaziorako bulegoaren zuzendaria den Roberto del Puertok emandako konferentzia batean zabaldu da.

Kuban 1.500 Linux erabiltzaile baino gehiago dago orain eta zenbait probintziek bere Linux banaketa propioa dute jada. Linux, Microsoft enpresa multinazional estatubatuarraren Windows sistematik duen ezberdintasun nabariena, lehenengoaren iturri-kode askean dago.

Informatizaziorako bulegoak, antolaketa ekintzak, teknikoak, esparru legalaren diseinua, heziketa eta Windows sitematik Linux sistematarako pixkanakako aldaketa barne hartzen dituen estrategia bat diseinatu du.

Aldaketa hau Gizartearen Informatizaziorako Bulegoak berak, Justizia, Barne, Informatika eta Komunikazioko ministeritzek eta Osasuneko Sare Telematikoak (Infomed) osatzen duten Talde Nazional batek zuzendua izango da, esandako egunkariak aipatu duen bezala.

Habanako "Jose Antonio Echeverría" Goi Mailako Institutu Politeknikoak eta 6.000 ikasle baino gehiago dituen eta fakultate bat Linux sistemarentzako programak garatzeko eskaini duen Zientzia Informatikoko Unibertsitateak (UCI) ere talde zuzentzaile honen barnean aurkitzen dira.

Linux, dohainik banatzen da eta mundu osoko programatzaileek etengabeko ekarpenak egiten dituzte sistema eragile honentzat. Linux Torvaldsek 1991. urtean egin zuenetik asko zabaldu da.

Rebelion/Agentziak
Teketenek itzulia

[>] mobila eta eposta erabiliz bloga editatu

mobila eta bloga editatzeko posta erabiltzeko urruneko berehalako edizioa egin daiteke (hau adibidea da)

[>] Copyleft irratian eta interneten entzungai euskaraz

Hurrengo asteazkenean, (maiatzak 18) Donostiako Ttan Ttakun irrati librean (106.8) gaueko 20:00tan Copyleft, Patenteak, Software libreari buruzko irratsaio bat izango da entzungai. Hainbat gauzen artean Xabier Barandiaran Sindominio, Metabolik eta Kopylefteko kideari egindako elkarrizketa bat izango duzue entzungai. Berau entzungai dago jada hemen.

[>] Tok Tok! Kanona zer den badakizu?

Zer da?

Kanona, jabetza intelektualak iruzurrarengatik jasandako galerak ordaintzeko ezarritako zerga bat da.


Eta?

Honek zuretzat suposatzen duena zera da CDetan zerga hori ordaindu behar duzula, zuk kopia ilegalak egin ez arren, gainera badakigu kopia gehienak datuentzako erabiltzen direla. Honek esan nahi du zure oporretan egindako argazkiak gordetzeagatik egiten duzun CDagatik ere kobratzen dizutela, Zuk egindako lan bat CD batean gordetzeagatik kobratzen dizutela, Zure lehengusuaren urtebetetzearen (zorionak zuri abestiaren eskubideak Time Warnerrenak dira, arrazoi honengatik 2 milioi dolar irabazten ditu urtean) bideoa CDan gordetzeagatik kobratzen dizutela etab. Edozein aldetik ikusita ere gehiegikeria.



Buff nola dagoen hau?

Ba eguraldiko pronostikoa balitz bezala, okertze aldera egiteko itxura dauka. Estatuko gobernuak DVD, ordenagailu eta inpresoratan ere ezarri nahi du kanona. Honetaz gain, ADSL konexioetan eta CD grabagailuei ere ezartzea aurrikusten da. Benetan izutzeko modukoa. Sorpresatxoa????

Nire jarrera jabego pribatuaren aurkakoa da. Badakit garai honetan hau esatea ia herejia dela (Maledicto XVI.ak ez entzutea espero dut) baina hori da nire iritzia eta iritzi honetatik beste pertsona askorekin hainbat gaietan bat egin dezaket. Asko gara iritzi antzekoa dugun pertsonak:

  • Asko gara kultura herriarena eta ez gutxiengo batena izan behar duela diogun pertsonak.
  • Asko gara gauza baten balioa dirutan neurtzen ez dugunak.
  • Asko gara kulturaren hedatze unibertsalaren aldekoak.

Asko bagara, bil gaitezen!


Zer egin dezakegu?

Zerbait. Estatu Espainiarrean jada badaude zenbait ekimen:


Zerbait egiteko prest dauden pertsonei burkide bat dutela esaterik ere ez dago


[>] Zaharrak berri

Berrikuntzak garrantzia duen garai hauetan, guk momentuz hauek ahaztu eta “zaharkuntzak” ekartzen dizkizuegu. Zuen memoria astintzera gatoz, normalean koadrilan, etxean, lagun artean egiten duguna orain orri hauetan egitera goaz. Gogoratzen duzu...? Galdera behien eta berriz egingo dizuegu.


Bideojokoak

Askok gogoratzen ditugu gure lehenengo kontsolak. Batzuk gogoratuko duzue Atari kontsola, batzuek ezagutu genuen lehenengoa. Orain ere hauetara jolasteko aukera daukagu emuladoreen bitartez. Emuladoreak kontsolak egiten zuena egiten dute baina ordenagailu batean, jokoak sartzeko ROM izeneko fitxategiak aurkituko ditugu, horiek dira gure emulagailuarekin ireki behar ditugun fitxategiak estralurtarrak akatzeko edo bi makilez egindako tenis jokalariekin jolasteko. Orrialde honetan Atari 2600 kontsolarentzako emuladoreak eta ROMak aurkituko dituzue http://www.emulatronia.com/consolas/a2600.htm

Beste batzuek gogoratzen ditugun lehenengo kontsolak Nintendoren NESa eta SEGAren Master Systema dira. Mario Bros eta Sonicen arteko borroka komertzialak gogoan ditugu oraindik. Orrialde honetan http://www.retrones.com/ Nintendoko NES konstolari buruzko guztia aurkitzeko aukera izango duzue, emuladoreak, jokuak, bitxikeriak etab. Batzuei malkoak eroriko zaizkizue Donkey Kong edo Mario Brosen joku zaharrak ikusten. Kontsolari buruzko informazioa eta irudiak ikusteko http://www.museo8bits.com/nes.htm. Beste honetan http://www.emulatronia.com/consolas/nes.htm ere emuladore eta ROM (jokuak) aurkitzeko loturak aurkituko dituzue.

Master Systemari buruz aldiz http://alexkidd.com/ gunean bere museoa aurkitzen dugu, bertan kontsolaren irudiak, jokuen azalak eta irudiak aurkituko dituzue. http://www.museo8bits.com/sega8_ms.htm gunean kontsola honen atera ziren mota ezberdinak eta ezaugarriak aurkitzen dira. Emuladoreak eta ROMak aurkitzeko http://www.emulatronia.com/consolas/ms.htm.

Beste kontsolei buruz jakin nahi izanez gero http://www.emulatronia.com/consolas/. Zoritxarrez orrialde guzti hauek gazteleraz edo inglesez daude, euskaraz aurkitu dugun bakarrenetakoa http://www.euskalnet.net/kdiez/euskara/links.html. Hemendik animoak gai hauei buruzko interesa duzuenei euskarazko orrialde bat egiteko.


Telebista

Gogoratzen duzue “La bola de Cristal”, haurrentzako programarik izugarriena, ziur gogoratzen dituzuela sorgin aspertua, elektroiratxoak, alaska, monster familia etab. guztiak. Orrialde honetan programa honi buruz informazio asko eta oroitzapen gehiago aurkituko dituzue http://www.electroduendes.net/ .

ETBko lehenengo marrazki bizidunak eta programak gogora ekarriz, seguru nago gogoratuko duzuela zapi gorridun inurri baten marrazkiak, Ferdy http://www.dibuani.com/paginas/ferdy_main.html. Japoniar marrazki bizidun euskaratuak oso famatu izan ziren Euskal Herrian, hauetako batzuk Arale http://www.powzone.com/AraleMates/ , Dotakon http://www.anime-info.co.uk/tvdb/tvdb176.htm edota famatuena Dragoi Bola, gune honetan http://bilbaobasket.webcindario.com/dragoi_bola/dragoi_bola_menu.htm marrazki bizidun hauen abestien letrak, irudiak, animazioak aurkitu ditzakezu.

Badakigu asko eta asko ahaztu zaizkigula baina web orri honetan http://www.dibuani.com/index800.html txikitako marrazki bizidunen bilduma handi bat dago hauen artean, Fraggleak, Maya erlea, Auto Eroak, Inspector Gadget, Mazinger Z etab.


PEZ goxokiak
Oroitzen PEZ goxokokiak? Ez, begiratu hau eta gogoratuko dituzue http://www.pez.com/. Goxoki hauek erabateko eromena sortu dute Interneten, bilduma egiten duten jende asko dago, enkanteetan zenbait gaiek prezio izugarriak dituzte. Orrialde honetan sailkaturik aurkitzen dira gaika karamelo banatzaile famatu hauek http://www.collectingpez.com/, gauza kuriosoak ere aurkitu daitezke adibidez aita noel beltz bat http://www99.big.or.jp/~takeo/pez/collection/dispenser/blacksanta.html .


Web interesgarriak
Oihutegia
http://www.oihutegia.com/ --> Txat soila baino askoz gehiago da Oihutegia! Oihutegian lagunak barra-barra egingo dituzu; baita ligatu ere!
Jantzi arropa; aukeratu gehien gustatzen zaizun aurpegia, eta ekin gogor! Eta euskaraz!

Aramaio.org http://www.aramaio.com/ --> Argazki Blog euskaldun bat. Argazki bilduma zabal eta ikusgarri bat aurkitu daiteke bertan.



PDF formatuan jaitsi

[>] Mezu berri bat duzu

Posta elektronikoa gero eta erabiliagoa da jendearen artean. Jadanik jende askok ahaztuak ditu boligrafo eta papera eta oraindik gehiago luma eta tinta zaharrak.


Asko eta asko dira dohaineko posta zerbitzua eskaintzen duten zerbitzariak, batzuk besteak baino hobeagoak, aukera gehiagorekin, baina gehienak dohainek. Hemen behintzat dohaineko eta euskaraz direnei buruz hitz egingo dizuegu. Gure egoerari gehien egokitzen zaiguna aukeratzeko, hauen aukerak, gure posta gordetzeko ematen diguten tartea, erreztasuna etab. aztertuko ditugu.


Gaia ondo ulertzeko interesgarria litzateke beharbada web posta eta pop posta harteko ezberdintasunak azaltzea. Web posta nabigatzaile baten bitartez bakarrik atzitu daitekeen posta da, pop posta aldiz normalean web bidez ere atzitu badaiteke ere, posta irakurri eta kudeatzeko erabiltzen diren programen bitartez atzitzen da.


www.euskalerria.org --> Beraien web orrialdean dioten bezala lehen euskal e-posta zerbitzua. Erabat euskaraz dagoen posta zerbitzua. Erabilterreza eta intituitiboa. Hala ere gauza txarrak ere baditu esate baterako, ez du tarte handirik ematen posta gordetzeko 5Mb eta fitxategi erantsien kudeaketa ez da oso ona eta data, tamaina, bidaltzailea eta gaiaren bitartez sailkatzeko aukera ematen badu ere, mezu konkretu bat bilatzeko aukera ez du ematen.


www.xasamail.com --> Naiz eta aukeratu behar den euskaraz jartzeko bidea ematen digu. Web bidezko posta honen gauza harrigarriena ematen digun tartea da 2Gb. Web posta elektroniko honekin ez dugu inoiz mezurik ezabatu beharko. Beste hainbat aukera interesgarri ematen dizkugu, antibirusa da hauetako bat. Ezaugarri hau oso interesgarria da, posta elektronikoz bidaltzen diren birusak kontutan hartzen baditugu. Gaztetxuloko 43. alean hitz egin genuen SPAMaren aurkako iragazkia ere badu. Honek, zaborra edo guk eskatu ez dugun propaganda astuna ekiditzeko balioko digu. Gauza txarren bat ere badu, euskarazko itzulpena ez da guztiz ona, baina onargarria.


http://mail.kaixo.com/--> Gune honetan 10Mbeko tartea eskaintzen digun web bidezko posta eskaintzen digute. Erabat euskaraz dago eta nahiko erraza da erabiltzeko. Alderdi negatiboen artean publizitatearena dago. Izen ematean interesgarria zaizun gairen bat zehazteko eskatzen dizute, ondoren noizean behin gai hori buruzko publizitatea igortzen dizute, ez da asko, baina normalean ez da oso gustokoa izaten.


www.gaztesarea.net/webposta/--> 10 Mbetako tartea eskaintzen digun posta elektronikoa. Gazteontzat ezaguna den web gune honetan. Oso sinplea da baina ezaugarri ugari ekartzen ditu. Hauen artean interesgarrienak, bilaketak egiteko aukerak, egutegi bat, mezuak sailkatzeko iragazkiak ezartzeko aukera etab.


Bakoitzak bere aukeraketa egin ahal izateko taula honetan daturik garrantzitsuenak laburtuko dizkizuegu.



Euskalerria

Xasamail

Kaixo

Gaztesarea

Postontzi tamaina

5Mb

2Gb

10Mb

10Mb

Helbidetegirik?

Bai

Bai

Bai

Bai

Antibirusik?

Ez

Bai

Ez

Ez

SPAM iragazketa?

Ez

Bai

Ez

Ez

POP zerbitzua?

Bai

Ez

Ez

Bai

Mezu bilaketa?

Ez

Bai

Bai

Bai

Erabil erreztasuna

Oso erreza

Oso erreza

Erreza

Erreza

Segurtasuna (SSL, IMAP)

Ez

Ez

Ez

Bai (SSL)

Ezaugarri bereziak

-

RDF Jarioak irakurtzeko aukera

-

Egutegi bat erabiltzeko aukera


Web interesgarriak
http://www.softonic.com --> Software asko aurkitzeko webgune egokia. Softwarea lizentziaren arabera, balorazioaren arabera eta beste hainbat parametroren arabera sailka daitezke.
http://www.3arrano.tk --> Euskal jokuen webgunea. Bertan euskarazko joku batzuk aurkitu ahal izango dituzu, baita gauza bitxiak ere. Adibidez nahi izanez gero webgunea Erronkarieraz jarri dezakezu eta animatzen bazara zure euskalkira itzuli.


Trebatu zaitez
http:///www.euskadi.net/euskara_soft/indice_e.htm
Elhuyar hiztegia MS-Office paketean integratu egiten da, eta dokumentuak idazten diren bitartean hitzen bilaketa egin daiteke programan bertan. Hizkuntzen aldetik Euskara-Gaztelera eta Gaztelera-Euskara kontsultak onartzen ditu.


PDF formatuan jaitsi

[>] Web kamera buruan eta ibili munduan

Konturatzen ez garen arren gero eta kamera gehiago dago gure inguruan. Badirudi dena kontrolatu beharra dagola edo hobeki esanda denak kontrolatu behar gaituztela. Hala ere, badira kamera hauek era on batean erabiltzeko era ere, batez ere web kamerei buruz ari gara.

Euskal Herriko txoko asko bisitatu daitezke gure eserlekutik altxa gabe. Donostiako hondartzara joan nahiko bagenu eta bertako eguraldia jakiteko http://web.jet.es/thori/webcam.htm orrialdean Zurriola hondartza ikus dezakegu, baita Miramonen kokatua dagoen web kamera bat eta Kontxako hondartza ikusi daitekeen beste bat.

Bizkaian ere web kamerak badaude, orrialde honetan http://www.move.to/bilbao Bilboko toki ezberdin asko ikusi ahalko dituzu. Hauen artean Arenaleko zubia, Moyua Plaza, Ercilla kalea etab. Bilboko beste web kamera bat http://eitb.com/zerbitzuak/webcam/bilbo.asp?hizk=eu helbidean ikus dezakezu.

Gasteizen ere badaude, honek EITBko egoitzatik ikusten dena erakusten digu http://eitb.com/zerbitzuak/webcam/gasteiz.asp?hizk=eu.

Iruñeako Gaztelu plaza famatua ere ikusi daiteke zure etxeko eserlekutik altxa gabe, horretarako joan http://www.100megas.com/pamplona.html. Nafarroako Irache upeltegian ere web kamera arraro hau bisitatu dezakegu http://www.irache.com/hfowc.htm.

Iparraldean Donibane Lohitzuneko hondartza ikusi dezakegu http://viewsurf-attitude.com/video.php?id=232&type=1&link=sdj&vsaid=37e6723c9203e93b259206c9ef0caf17 baita Miarritze edo Angelu, baina erabiltzaile bezala izen eman behar da web kamera batzuetara sartu ahal izateko, hala ere,izen ematea dohainik da.

Euskal Herritik kanpo ere, gauza bitxi ugari aurkitu dezakegu web kamerei dagokienez. Orrialde honetan http://www.earthcam.com/usa/newyork/intrepid/ AEBetan dagoen hegazkin-ontzi batean kokatua dagoen web kamera bat ikusi daiteke. Eiffel dorrea ikusi nahi baduzu Parisera joan gabe? Hona hemen esku eskura http://www-compat.tf1.fr/livecam/tf1_paris_eiffel_fr.htm. Ness lakuko monstruoa ikusten ere saia zaitezke http://www.lochness.co.uk/livecam/ lakua erakusten dizun web kamera honekin. Urarekin jarraituz, Niagarako ur jauziak ikusi ahal izateko web kamera hau duzue http://www.fallsview.com/Stream/HiResRefresh.shtml. Marmoka aquarium batean ere sar gaitezke batere busti gabe, http://www.aquarium.org/jellies/jellycam.htm, web kamera honetan ezer ikusten ez baduzu gauean argiak itzaltzen dituztelako da.

Web kamera solte horietaz aparte hainbat web kameren helbideak bateratzen dituzten orrialdeak ere badaude. Orrialde honetan http://www.mondellolido.it/webcam/webcam.htm web kamera interesgarri asko aurkitu ditzakezu, adibide batzuk ematearren Benezia, New York, Bartzelona eta munduko beste leku askotan kokatuak dauden web kamerak daude ikusgarri. Beste honetan ere bidai birtual ederrak egin ditzazkegu munduko web kamara mapa batean nahi dugun tokian ziztatuz http://www-compat.tf1.fr/livecam/monde.htm. Beste honetan 59 web kamera daude gure esku eskura http://www.100mejores.com/camaras.htm.

Hala ere, web kameren gaiak beti sortu izan ditu aurkako zein aldeko iritziak. Indymedia Euskal Herrian argitaratuko artikulu honetan http://www.euskalherria.indymedia.org/eu/2005/01/18808.shtml zenbait kamara pribatu edo zaintze kamarek publikoki gure etxetik ikus ditzakegu, horrela pertsona askoren pribatasuna hautsiz. Izugarria da artikulu honetan esaten den bezala supermerkatu bateko kamarak egiten duena ikusi ahal izatea eta bertako loturetara joaten bagara horrelako leku gehiago ikus daitezke.

Webgune interesgarriak

http://www.cybereuskadi.com Euskal Herriko egoera teknologiko komunikatiboari buruzko buletin elektroniko interesgarria. Buletina zure posta elektronikoan jasotzeko aukera ere ematen du.
http://www.stoptortura.com TATen (Torturaren Aurkako Taldea) web orrialdea.

Trebatu zaitez

Euskaraz posta zerrenda bat nahi duzula, ba http://www.taldeak.com webgunean dohainik egin ahal izango duzu Plazaguneak ateratako interneteko aplikazio honen bitartez. Izena eman eta posta zerrenda hori osatuko duten pertsonen posta elektronikoak sartzea besterik ez duzu. Oso interesgarria izan daiteke elkarlanerako edo besterik gabe lagunen artean gauza interesgarriak banatu nahi badituzu.



PDF formatuan jaitsi

[>] Zaharrak berri

Gaztetxuloko 51. zenbakian Saretxulo atalean argitaraturiko artikulua:

Denok gogoan ditugun bideo joko zaharren, marrazki bizidun eta haurrak gineneko istorio ei buruzko artikulua.

[>] Mezu berri bat duzu

Gaztetxuloko 50. zenbakian Saretxulo atalean argitaraturiko artikulua:

Euskarazko interfazea duen dohaineko posta elektronikoen konparaketa txikia eta beste hainbat gauza:

[>] Web kamera burua... ibili munduan

Gaztetxuloko 49. zenbakian Saretxulo atalean argitaraturiko artikulua:

Web kameren inguruko artikulua. Anai Handi baten aurrean gaude? Erabilgarriak izan daitezke? Zer ikusi dezakegu hauen bitartez?

[>] Sarean ere... usteak erdi ustel

Gaztetxuloko 48. zenbakian Saretxulo atalean argitaraturiko artikulua:

Interneten aurkitu ditzazkegun gezurrei buruzko artikulu hau, hemen deskargatu ahal izango duzue:

[>] Industria Discográfica: manipulan cifras

Según un estudio de (MPL, Ltd publicado en la BBC), los
usuarios que más música comparten/descargan son los
que más compran.

Las ventas mundiales de singles (año 2000): - 14’3%, los LP
(CD): + 2’5%. [sal]

Según un estudio de la Universidad de Harvard y la
Universidad de Carolina del Norte, la “piratería” de
música en Internet no tiene ningún efecto negativo sobre
las ventas, y posiblemente lo tenga positivo.

La industria discográfica se queja de un descenso en las
ventas del 10’3%, ¿Será porque han disminuido la
producción el 25%? [orlo]

Andres Calamaro: “Los CDs se venden a un 2.000% de su
valor”.



Teddy Bautista (SGAE): “la venta en los Top
ya es igual a la de las tiendas”, y “Valencia
con un 13,7% está 5 puntos por debajo de
la media nacional”, lo que evidentemente
sería de un 18,7% ¿=50%?

Iturria Jorge Cortellen descargar y copiar musica es legal y bueno

[>] jabetza intelektuala

Zer da jabetza intelektuala?
(Kontzeptua, ez legeak dioena)











JABETZAINTELEKTUALA
Ondasun antagonikoa
(nik zure kotxea daukat, beraz zuk ez duzu) [1]
Intelecto hitzetik
(pertsona bakoitzaren sormen eta originaltasuna)
Ondasun baztergarria
(zuk zure kotxea ixten baduzu nik ezin dut bertan sartu)[1]
Jakinarazita
(ezagutarazita besteek jaso ahal duten moduan)


OHARRAK
[1] Dan Kohn “Steal this article”
Iturria Jorge Cortellen descargar y copiar musica es legal y bueno
Teketenek euskarara itzulia