Zer da?
Kanona, jabetza intelektualak iruzurrarengatik jasandako galerak ordaintzeko ezarritako zerga bat da.
Eta?
Honek zuretzat suposatzen duena zera da CDetan zerga hori ordaindu behar duzula, zuk kopia ilegalak egin ez arren, gainera badakigu kopia gehienak datuentzako erabiltzen direla. Honek esan nahi du zure oporretan egindako argazkiak gordetzeagatik egiten duzun CDagatik ere kobratzen dizutela, Zuk egindako lan bat CD batean gordetzeagatik kobratzen dizutela, Zure lehengusuaren urtebetetzearen (zorionak zuri abestiaren eskubideak Time Warnerrenak dira, arrazoi honengatik 2 milioi dolar irabazten ditu urtean) bideoa CDan gordetzeagatik kobratzen dizutela etab. Edozein aldetik ikusita ere gehiegikeria.
Buff nola dagoen hau?
Ba eguraldiko pronostikoa balitz bezala, okertze aldera egiteko itxura dauka. Estatuko gobernuak DVD, ordenagailu eta inpresoratan ere ezarri nahi du kanona. Honetaz gain, ADSL konexioetan eta CD grabagailuei ere ezartzea aurrikusten da. Benetan izutzeko modukoa. Sorpresatxoa????
Nire jarrera jabego pribatuaren aurkakoa da. Badakit garai honetan hau esatea ia herejia dela (Maledicto XVI.ak ez entzutea espero dut) baina hori da nire iritzia eta iritzi honetatik beste pertsona askorekin hainbat gaietan bat egin dezaket. Asko gara iritzi antzekoa dugun pertsonak:
- Asko gara kultura herriarena eta ez gutxiengo batena izan behar duela diogun pertsonak.
- Asko gara gauza baten balioa dirutan neurtzen ez dugunak.
- Asko gara kulturaren hedatze unibertsalaren aldekoak.
Asko bagara, bil gaitezen!
Zer egin dezakegu?
Zerbait. Estatu Espainiarrean jada badaude zenbait ekimen: Zerbait egiteko prest dauden pertsonei burkide bat dutela esaterik ere ez dago
|
Iruzkinak hemen "Tok Tok! Kanona zer den badakizu?"
"Zorionak zuri"ren eskubideak Time Warnerrenak izango dira, baina euskaldunok kasu horretarako behintzat badugu irtenbidea: Kaxianoren Zorionak abestu!
Oso ona jajaja. Neronek ere aukera horretan pentsatu dut. Oso erabilia da zure "lagunek" mozkor mozkor daudenean tabernan eskatzeko.
Zorioooonaaaak zure urrtebghtetzetan zogionaaaaaaaak ta ugte azkotarako...