photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Kuba: Linux sistema eragilearen erabilera sustatuko du

Kuba software librerantz aurrerapausoak ematen ditu Linux sistema eragile librean oinarriturik. Juventud Rebelde egunkariak aditzera eman duen bezala, karibeko herrialdeak estatuko administrazio zentraleko erakundeetako ordenagailuetan instalaturik zegoen Windows sistema kendu eta sistema honengatik ordezkatzea erabaki du.

Berria, 2005. urteko La Habanan izan den Informatikako Nazioarteko Batzarraren barnean, gizartearen informatizaziorako bulegoaren zuzendaria den Roberto del Puertok emandako konferentzia batean zabaldu da.

Kuban 1.500 Linux erabiltzaile baino gehiago dago orain eta zenbait probintziek bere Linux banaketa propioa dute jada. Linux, Microsoft enpresa multinazional estatubatuarraren Windows sistematik duen ezberdintasun nabariena, lehenengoaren iturri-kode askean dago.

Informatizaziorako bulegoak, antolaketa ekintzak, teknikoak, esparru legalaren diseinua, heziketa eta Windows sitematik Linux sistematarako pixkanakako aldaketa barne hartzen dituen estrategia bat diseinatu du.

Aldaketa hau Gizartearen Informatizaziorako Bulegoak berak, Justizia, Barne, Informatika eta Komunikazioko ministeritzek eta Osasuneko Sare Telematikoak (Infomed) osatzen duten Talde Nazional batek zuzendua izango da, esandako egunkariak aipatu duen bezala.

Habanako "Jose Antonio Echeverría" Goi Mailako Institutu Politeknikoak eta 6.000 ikasle baino gehiago dituen eta fakultate bat Linux sistemarentzako programak garatzeko eskaini duen Zientzia Informatikoko Unibertsitateak (UCI) ere talde zuzentzaile honen barnean aurkitzen dira.

Linux, dohainik banatzen da eta mundu osoko programatzaileek etengabeko ekarpenak egiten dituzte sistema eragile honentzat. Linux Torvaldsek 1991. urtean egin zuenetik asko zabaldu da.

Rebelion/Agentziak
Teketenek itzulia

Iruzkinak hemen "Kuba: Linux sistema eragilearen erabilera sustatuko du"

 

iruzkin bat egin