Web kamera buruan eta ibili munduan
Konturatzen ez garen arren gero eta kamera gehiago dago gure inguruan. Badirudi dena kontrolatu beharra dagola edo hobeki esanda denak kontrolatu behar gaituztela. Hala ere, badira kamera hauek era on batean erabiltzeko era ere, batez ere web kamerei buruz ari gara. Euskal Herriko txoko asko bisitatu daitezke gure eserlekutik altxa gabe. Donostiako hondartzara joan nahiko bagenu eta bertako eguraldia jakiteko http://web.jet.es/thori/webcam.htm orrialdean Zurriola hondartza ikus dezakegu, baita Miramonen kokatua dagoen web kamera bat eta Kontxako hondartza ikusi daitekeen beste bat. Bizkaian ere web kamerak badaude, orrialde honetan http://www.move.to/bilbao Bilboko toki ezberdin asko ikusi ahalko dituzu. Hauen artean Arenaleko zubia, Moyua Plaza, Ercilla kalea etab. Bilboko beste web kamera bat http://eitb.com/zerbitzuak/webcam/bilbo.asp?hizk=eu helbidean ikus dezakezu. Gasteizen ere badaude, honek EITBko egoitzatik ikusten dena erakusten digu http://eitb.com/zerbitzuak/webcam/gasteiz.asp?hizk=eu. Iruñeako Gaztelu plaza famatua ere ikusi daiteke zure etxeko eserlekutik altxa gabe, horretarako joan http://www.100megas.com/pamplona.html. Nafarroako Irache upeltegian ere web kamera arraro hau bisitatu dezakegu http://www.irache.com/hfowc.htm. Iparraldean Donibane Lohitzuneko hondartza ikusi dezakegu http://viewsurf-attitude.com/video.php?id=232&type=1&link=sdj&vsaid=37e6723c9203e93b259206c9ef0caf17 baita Miarritze edo Angelu, baina erabiltzaile bezala izen eman behar da web kamera batzuetara sartu ahal izateko, hala ere,izen ematea dohainik da. Euskal Herritik kanpo ere, gauza bitxi ugari aurkitu dezakegu web kamerei dagokienez. Orrialde honetan http://www.earthcam.com/usa/newyork/intrepid/ AEBetan dagoen hegazkin-ontzi batean kokatua dagoen web kamera bat ikusi daiteke. Eiffel dorrea ikusi nahi baduzu Parisera joan gabe? Hona hemen esku eskura http://www-compat.tf1.fr/livecam/tf1_paris_eiffel_fr.htm. Ness lakuko monstruoa ikusten ere saia zaitezke http://www.lochness.co.uk/livecam/ lakua erakusten dizun web kamera honekin. Urarekin jarraituz, Niagarako ur jauziak ikusi ahal izateko web kamera hau duzue http://www.fallsview.com/Stream/HiResRefresh.shtml. Marmoka aquarium batean ere sar gaitezke batere busti gabe, http://www.aquarium.org/jellies/jellycam.htm, web kamera honetan ezer ikusten ez baduzu gauean argiak itzaltzen dituztelako da. Web kamera solte horietaz aparte hainbat web kameren helbideak bateratzen dituzten orrialdeak ere badaude. Orrialde honetan http://www.mondellolido.it/webcam/webcam.htm web kamera interesgarri asko aurkitu ditzakezu, adibide batzuk ematearren Benezia, New York, Bartzelona eta munduko beste leku askotan kokatuak dauden web kamerak daude ikusgarri. Beste honetan ere bidai birtual ederrak egin ditzazkegu munduko web kamara mapa batean nahi dugun tokian ziztatuz http://www-compat.tf1.fr/livecam/monde.htm. Beste honetan 59 web kamera daude gure esku eskura http://www.100mejores.com/camaras.htm. Hala ere, web kameren gaiak beti sortu izan ditu aurkako zein aldeko iritziak. Indymedia Euskal Herrian argitaratuko artikulu honetan http://www.euskalherria.indymedia.org/eu/2005/01/18808.shtml zenbait kamara pribatu edo zaintze kamarek publikoki gure etxetik ikus ditzakegu, horrela pertsona askoren pribatasuna hautsiz. Izugarria da artikulu honetan esaten den bezala supermerkatu bateko kamarak egiten duena ikusi ahal izatea eta bertako loturetara joaten bagara horrelako leku gehiago ikus daitezke. Webgune interesgarriak http://www.cybereuskadi.com Euskal Herriko egoera teknologiko komunikatiboari buruzko buletin elektroniko interesgarria. Buletina zure posta elektronikoan jasotzeko aukera ere ematen du. Trebatu zaitez Euskaraz posta zerrenda bat nahi duzula, ba http://www.taldeak.com webgunean dohainik egin ahal izango duzu Plazaguneak ateratako interneteko aplikazio honen bitartez. Izena eman eta posta zerrenda hori osatuko duten pertsonen posta elektronikoak sartzea besterik ez duzu. Oso interesgarria izan daiteke elkarlanerako edo besterik gabe lagunen artean gauza interesgarriak banatu nahi badituzu. PDF formatuan jaitsi |
Iruzkinak hemen "Web kamera buruan eta ibili munduan"