photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Mezu berri bat duzu

Posta elektronikoa gero eta erabiliagoa da jendearen artean. Jadanik jende askok ahaztuak ditu boligrafo eta papera eta oraindik gehiago luma eta tinta zaharrak.


Asko eta asko dira dohaineko posta zerbitzua eskaintzen duten zerbitzariak, batzuk besteak baino hobeagoak, aukera gehiagorekin, baina gehienak dohainek. Hemen behintzat dohaineko eta euskaraz direnei buruz hitz egingo dizuegu. Gure egoerari gehien egokitzen zaiguna aukeratzeko, hauen aukerak, gure posta gordetzeko ematen diguten tartea, erreztasuna etab. aztertuko ditugu.


Gaia ondo ulertzeko interesgarria litzateke beharbada web posta eta pop posta harteko ezberdintasunak azaltzea. Web posta nabigatzaile baten bitartez bakarrik atzitu daitekeen posta da, pop posta aldiz normalean web bidez ere atzitu badaiteke ere, posta irakurri eta kudeatzeko erabiltzen diren programen bitartez atzitzen da.


www.euskalerria.org --> Beraien web orrialdean dioten bezala lehen euskal e-posta zerbitzua. Erabat euskaraz dagoen posta zerbitzua. Erabilterreza eta intituitiboa. Hala ere gauza txarrak ere baditu esate baterako, ez du tarte handirik ematen posta gordetzeko 5Mb eta fitxategi erantsien kudeaketa ez da oso ona eta data, tamaina, bidaltzailea eta gaiaren bitartez sailkatzeko aukera ematen badu ere, mezu konkretu bat bilatzeko aukera ez du ematen.


www.xasamail.com --> Naiz eta aukeratu behar den euskaraz jartzeko bidea ematen digu. Web bidezko posta honen gauza harrigarriena ematen digun tartea da 2Gb. Web posta elektroniko honekin ez dugu inoiz mezurik ezabatu beharko. Beste hainbat aukera interesgarri ematen dizkugu, antibirusa da hauetako bat. Ezaugarri hau oso interesgarria da, posta elektronikoz bidaltzen diren birusak kontutan hartzen baditugu. Gaztetxuloko 43. alean hitz egin genuen SPAMaren aurkako iragazkia ere badu. Honek, zaborra edo guk eskatu ez dugun propaganda astuna ekiditzeko balioko digu. Gauza txarren bat ere badu, euskarazko itzulpena ez da guztiz ona, baina onargarria.


http://mail.kaixo.com/--> Gune honetan 10Mbeko tartea eskaintzen digun web bidezko posta eskaintzen digute. Erabat euskaraz dago eta nahiko erraza da erabiltzeko. Alderdi negatiboen artean publizitatearena dago. Izen ematean interesgarria zaizun gairen bat zehazteko eskatzen dizute, ondoren noizean behin gai hori buruzko publizitatea igortzen dizute, ez da asko, baina normalean ez da oso gustokoa izaten.


www.gaztesarea.net/webposta/--> 10 Mbetako tartea eskaintzen digun posta elektronikoa. Gazteontzat ezaguna den web gune honetan. Oso sinplea da baina ezaugarri ugari ekartzen ditu. Hauen artean interesgarrienak, bilaketak egiteko aukerak, egutegi bat, mezuak sailkatzeko iragazkiak ezartzeko aukera etab.


Bakoitzak bere aukeraketa egin ahal izateko taula honetan daturik garrantzitsuenak laburtuko dizkizuegu.



Euskalerria

Xasamail

Kaixo

Gaztesarea

Postontzi tamaina

5Mb

2Gb

10Mb

10Mb

Helbidetegirik?

Bai

Bai

Bai

Bai

Antibirusik?

Ez

Bai

Ez

Ez

SPAM iragazketa?

Ez

Bai

Ez

Ez

POP zerbitzua?

Bai

Ez

Ez

Bai

Mezu bilaketa?

Ez

Bai

Bai

Bai

Erabil erreztasuna

Oso erreza

Oso erreza

Erreza

Erreza

Segurtasuna (SSL, IMAP)

Ez

Ez

Ez

Bai (SSL)

Ezaugarri bereziak

-

RDF Jarioak irakurtzeko aukera

-

Egutegi bat erabiltzeko aukera


Web interesgarriak
http://www.softonic.com --> Software asko aurkitzeko webgune egokia. Softwarea lizentziaren arabera, balorazioaren arabera eta beste hainbat parametroren arabera sailka daitezke.
http://www.3arrano.tk --> Euskal jokuen webgunea. Bertan euskarazko joku batzuk aurkitu ahal izango dituzu, baita gauza bitxiak ere. Adibidez nahi izanez gero webgunea Erronkarieraz jarri dezakezu eta animatzen bazara zure euskalkira itzuli.


Trebatu zaitez
http:///www.euskadi.net/euskara_soft/indice_e.htm
Elhuyar hiztegia MS-Office paketean integratu egiten da, eta dokumentuak idazten diren bitartean hitzen bilaketa egin daiteke programan bertan. Hizkuntzen aldetik Euskara-Gaztelera eta Gaztelera-Euskara kontsultak onartzen ditu.


PDF formatuan jaitsi

Iruzkinak hemen "Mezu berri bat duzu"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (11:52) : 

3ARRANOren helbide berria http://www.3arrano.com da, nahiz eta 3arrano.tk-tik bertara zuzenduko zaituzten. Hurren arte!

 

Anonymous Anónimoek idatzia (13:18) : 

Kaixo,

Egindako taulan agian IMAP eta SSL konexioak dituzten aztertzea ere ez zen gaizki etorriko, azken hori batez ere, gure konexioak ziurrak izan daitezen.

Ondo segi.

 

Blogger Teketenek idatzia (00:19) : 

Zuek proposatutako aldaketak egin ditut. Eskerrikasko, artikuluxka hauek bizia hartu dutela ematen du.

 

iruzkin bat egin