photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Zaharrak berri

Berrikuntzak garrantzia duen garai hauetan, guk momentuz hauek ahaztu eta “zaharkuntzak” ekartzen dizkizuegu. Zuen memoria astintzera gatoz, normalean koadrilan, etxean, lagun artean egiten duguna orain orri hauetan egitera goaz. Gogoratzen duzu...? Galdera behien eta berriz egingo dizuegu.


Bideojokoak

Askok gogoratzen ditugu gure lehenengo kontsolak. Batzuk gogoratuko duzue Atari kontsola, batzuek ezagutu genuen lehenengoa. Orain ere hauetara jolasteko aukera daukagu emuladoreen bitartez. Emuladoreak kontsolak egiten zuena egiten dute baina ordenagailu batean, jokoak sartzeko ROM izeneko fitxategiak aurkituko ditugu, horiek dira gure emulagailuarekin ireki behar ditugun fitxategiak estralurtarrak akatzeko edo bi makilez egindako tenis jokalariekin jolasteko. Orrialde honetan Atari 2600 kontsolarentzako emuladoreak eta ROMak aurkituko dituzue http://www.emulatronia.com/consolas/a2600.htm

Beste batzuek gogoratzen ditugun lehenengo kontsolak Nintendoren NESa eta SEGAren Master Systema dira. Mario Bros eta Sonicen arteko borroka komertzialak gogoan ditugu oraindik. Orrialde honetan http://www.retrones.com/ Nintendoko NES konstolari buruzko guztia aurkitzeko aukera izango duzue, emuladoreak, jokuak, bitxikeriak etab. Batzuei malkoak eroriko zaizkizue Donkey Kong edo Mario Brosen joku zaharrak ikusten. Kontsolari buruzko informazioa eta irudiak ikusteko http://www.museo8bits.com/nes.htm. Beste honetan http://www.emulatronia.com/consolas/nes.htm ere emuladore eta ROM (jokuak) aurkitzeko loturak aurkituko dituzue.

Master Systemari buruz aldiz http://alexkidd.com/ gunean bere museoa aurkitzen dugu, bertan kontsolaren irudiak, jokuen azalak eta irudiak aurkituko dituzue. http://www.museo8bits.com/sega8_ms.htm gunean kontsola honen atera ziren mota ezberdinak eta ezaugarriak aurkitzen dira. Emuladoreak eta ROMak aurkitzeko http://www.emulatronia.com/consolas/ms.htm.

Beste kontsolei buruz jakin nahi izanez gero http://www.emulatronia.com/consolas/. Zoritxarrez orrialde guzti hauek gazteleraz edo inglesez daude, euskaraz aurkitu dugun bakarrenetakoa http://www.euskalnet.net/kdiez/euskara/links.html. Hemendik animoak gai hauei buruzko interesa duzuenei euskarazko orrialde bat egiteko.


Telebista

Gogoratzen duzue “La bola de Cristal”, haurrentzako programarik izugarriena, ziur gogoratzen dituzuela sorgin aspertua, elektroiratxoak, alaska, monster familia etab. guztiak. Orrialde honetan programa honi buruz informazio asko eta oroitzapen gehiago aurkituko dituzue http://www.electroduendes.net/ .

ETBko lehenengo marrazki bizidunak eta programak gogora ekarriz, seguru nago gogoratuko duzuela zapi gorridun inurri baten marrazkiak, Ferdy http://www.dibuani.com/paginas/ferdy_main.html. Japoniar marrazki bizidun euskaratuak oso famatu izan ziren Euskal Herrian, hauetako batzuk Arale http://www.powzone.com/AraleMates/ , Dotakon http://www.anime-info.co.uk/tvdb/tvdb176.htm edota famatuena Dragoi Bola, gune honetan http://bilbaobasket.webcindario.com/dragoi_bola/dragoi_bola_menu.htm marrazki bizidun hauen abestien letrak, irudiak, animazioak aurkitu ditzakezu.

Badakigu asko eta asko ahaztu zaizkigula baina web orri honetan http://www.dibuani.com/index800.html txikitako marrazki bizidunen bilduma handi bat dago hauen artean, Fraggleak, Maya erlea, Auto Eroak, Inspector Gadget, Mazinger Z etab.


PEZ goxokiak
Oroitzen PEZ goxokokiak? Ez, begiratu hau eta gogoratuko dituzue http://www.pez.com/. Goxoki hauek erabateko eromena sortu dute Interneten, bilduma egiten duten jende asko dago, enkanteetan zenbait gaiek prezio izugarriak dituzte. Orrialde honetan sailkaturik aurkitzen dira gaika karamelo banatzaile famatu hauek http://www.collectingpez.com/, gauza kuriosoak ere aurkitu daitezke adibidez aita noel beltz bat http://www99.big.or.jp/~takeo/pez/collection/dispenser/blacksanta.html .


Web interesgarriak
Oihutegia
http://www.oihutegia.com/ --> Txat soila baino askoz gehiago da Oihutegia! Oihutegian lagunak barra-barra egingo dituzu; baita ligatu ere!
Jantzi arropa; aukeratu gehien gustatzen zaizun aurpegia, eta ekin gogor! Eta euskaraz!

Aramaio.org http://www.aramaio.com/ --> Argazki Blog euskaldun bat. Argazki bilduma zabal eta ikusgarri bat aurkitu daiteke bertan.



PDF formatuan jaitsi

Iruzkinak hemen "Zaharrak berri"

 

iruzkin bat egin