photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Mikroformatuak GRDDLrekin askoz hobe

Atzo Mikroformatuei buruz hitz egin nuen, gaur GRDDLri buruz. Ez baita ezer kostatzen hCalendar (edo beste mikroformatu bat hemen daude sortutako bihurtzaileak) erabiltzen duten web guneak GRDDLatzea eta honek ekar dezakeen onura handia izan daiteke.

Gleaning Resource Descriptions form Dialects of Languages [GRDDL Primer]

XML erabiltzen duten eta RDFarekin bateragarri diren hizkuntza ezberdinak eta hauek RDFra bihurtzeko erabili beharreko algoritmoa zehazten duen mekanismoa da. Esan daiteke, web semantikoak behar zuen itsasgarria dela.

Dokumentuaren burukoan GRDDL definitzen duen profila eta beherago erabiliko diren bihurtzaileak (XSLT) definitzen dira bertan.

<head profile="http://www.w3.org/2003/g/data-view">
<title>Robin's Schedule</title>
<link rel="transformation" href="http://www.w3.org/2002/12/cal/glean-hcal">
</head>

Honekin lortuko duguna da edozein agente inteligente (GRDDL ulertzen duena) gure web gunetik pasatzean, bertan dagoen edukia zein den eta RDFra nola pasa behar duen jakitea. Hortik ondoren edukiekin nahi duguna egiteko. Hau da web semantikoa eta WEB SEMANTIKOAREN lotura dela esan daiteke. Horren irudia hau izan liteke.

Txiokak adibidez bere agenda osatzeko garaian erabiltzen du.

Etiquetas: , , , ,

Iruzkinak hemen "Mikroformatuak GRDDLrekin askoz hobe"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (15:39) : 

Aupa Teketen!

Bide interesgarria GRDDL-arena eta zer esanik ez mikroformatuena.

Baina, gure euskal komunitatean lan egiteko, ez ote genuke maila altuagoan hitz egin behar? Zergatik ez dugu agenda agregatzaile zentral bat komunitatean sortzen?

Prozesu horretan erabaki dezakegu teknikoki zein sistema erabiliko dugun datuak trukatzeko: mikroformatuak, iCal, vCal, RSSEvent ... (edo agian denetan).

Zer diozu? Hitzak + CodeSyntax + Elurnet + Gaur8 + ...-rekin agenda sare ikaragarria sor genezake, Aurkiren estilora.

 

Blogger Teketenek idatzia (15:51) : 

Hori nik nahi dudana aspalditik (eta badakit zuk ere hori buruan duzula aspaldi). Nire karrera bukaerako proiektau hori izan zen agenda ezberdinen batuketa. Beraz, zergatik ez?

GRDDLaren gaia azaldu besterik ez nuen nahi, gutxi kostatzen den zerbait da eta etorkizunari begira interesgarria izan daitekeena.

 

Blogger Unknownek idatzia (21:10) : 

Literatur Emailuen agenda ere (liburu aurkezpenak, hitzaldiak, literatur ekitaldiak orohar) erabilgarri legoke, orain RSS bidez jaso daitezke ekitaldi guztiak. Baina eventcalendar bidez (wordpress plugin bat) egiten dugunez, mikroformatuak gehitzea baino ez litzateke.
Euskal Herriko ekitaldien agenda, itzela litzateke.
Partehartzailea, irekia, librea eta euskalduna.

 

Anonymous Anónimoek idatzia (09:52) : 

Aupa!

Nik dakidala, agenda horren inguruan hainbat elkarrizketa egon dira eragile ezberdinekin eta Garik proposatutako formatuez gain beste batzuk ere erabiltzeko ideia mahiean jarri ziren.

Proiektua nola dagoen inbestigatu beharko dut :)

Stay tunned :P

 

iruzkin bat egin