photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Bagoaz web ubikuo eta semantikorantz

Argi dago bagoazela web ubikuo eta semantikorantz. Bidean gaude, kanpaiek aspaldi jo zuten web ubikuo eta semantikoaren iritsiera baina orain da garaia. Web ubikuoari pauso bakar bat falta zaio eta pauso hori internet konexio mugikorren salneurrien jaitsiera (edo tarifa laua) da. Nik jadanik askotan erabiltzen dut posta elektronikoa, jario irakurgailua eta mapak irakurtzeko nire mugikorra. Noski nire mugikorrak wifia dauka eta ez dut ordaintzen baina hori ez da arrunta (nire super mugikorra jardunaldi batzuetan tokatu zitzaidan). Hala ere, batzutan internet erabili izan dut baina nahiko garestia iruditzen zait oraindik. Beharbada, oraindik txutxumutxu bat den googleren mugikor berria tarifa lau bat ekartzen du eta merkatua berriro txikitzen du. Pena da gure ingurunean (eta ez beti googlek) honek kriston arrakasta izan dezakeela ez konturatzea. Niri interesatzen zaidan mugikorra oraindik ez da jaio (ikusi behar da googleren mugikor hori zein punturaino den ona eta librea) baina interes handiko proiektuak daude jada.

Web semantikorako bidea hasi da jada mikroformatu, RDFa etab. baina hauek batuko zituen hizkuntza bat behar zen eta hori da GRDDL, web semantikoak behar zuen itsagarria. Informazio semantikoa duten hainbat atalen hizkuntzak ulertu eta RDF lengoaira eraldatzeko bideak erakusten ditu. Honekin batera 2 munduak elkar lotzen dituen nanoformatuekin jolasten ere jarraitzeko intentzioa daukat, horren adibide bat jada txioka twitter komunitatea dugu, berrikuntza gehiago ekarriko dituena irailean.

Hurrengo ikasturteari begira mikroformatuak.com blog eta informazio eta esperimentazio gune bat irekiko dut, nahi duenak nirekin ikertu eta jolastu ahal izateko. Apuntatzen zarete?

Etiquetas: , , , , , ,

Iruzkinak hemen "Bagoaz web ubikuo eta semantikorantz"

 

Blogger Koldoek idatzia (14:17) : 

Ba... animo! Lana eta eginbeharrak faltako ez zaizkizula dirudi... eta denak itxura bikaina dut; egingo dituzun gauzekin neka-neka bukatu dut :p eta olgatzea beti da dibertigarria, denbora daukadanean mikroformatuekin olgauko dot ;)

portzierto, mikroformatuak.com-rako esteka txarto idatzi duzu, mirkoformatura apuntatzen du, ais, ais...

animo lanean hasi garenontzat! datorren oporretarako gutxiago falta zaigu

 

Blogger Teketenek idatzia (14:38) : 

Esker mila animoengatik eta abisuarengatik zuzendua. Zein gauzetan ibili zara saltseatzen, asko interesatzen zait zuen iritzia.

Beno ba animo bai, lanean hasi zareten (garen) guztiei.

 

Anonymous Julenek idatzia (19:51) : 

Mugikorrei dagokienez agian hau interesatzen zaizu:
http://www.openmoko.com
http://www.openmoko.org

 

Anonymous Anónimoek idatzia (00:05) : 

Itxura ona dauka, ea azterketak amaitutakoan zerbait egin daitekeen.

 

Blogger Aitor Urbietaek idatzia (10:41) : 

Epa Gorka,

Ideia oso ona iruditzen zait. Ea laguntzeko aukerarik dudan.

 

Anonymous txusek idatzia (08:54) : 

Aupa Teketen!

Egia esan, ikerlari munduan 2 urte egon ondoren, ez dut hain garbi ikusten gaur egungo sarea grid ubikuo-semantiko-etabar bihurtuko den.

Baliteke ikerlari munduan egotean azkenengoa ikusi izana eta gaur egun ez dudala ikusten gure errealitatean, baina hainbeste "vaporware" ikusi ondoren nahiko eszeptiko bihurtu naiz.

 

Blogger Teketenek idatzia (09:18) : 

@txus ados nago zuk diozun horrekin eta nik berdin pentsatzen dut baldin eta WEB SEMANTIKOAZ ari bagara, honek denbora bat beharko du oraindik baina Tantek-ek esaten duen bezala web semantikoa gertatzen ari da. Txikitik handira hasten den web semantikoa batez ere oraindik mikroformatuek errepresentatzen dutena, baina GRDDLaren agerpenak zati txiki guzti horiek batu eta RDF egituretara igarotzeko aukera ere ematen dutenez etorkizuneko WEB SEMANTIKOA garatzeko aukera emango dutela dirudi. Momentuz txikitik hasita bagoaz.

Web ubikuoa edo mugikorra (ez dira berdinak) aurrera ez jutearen arrazoiak argi daude dispositiboak ez ziren (dira) oraindik oso egokiak eta tarifak nahiko garestiak dira oraindik. Dispositiboen kontua azkar aldatzen ari da baina tarifen kontua da nire ustez honetan eragin zuzena edukiko duena.

Bukatzeko zurekin orokorrean ados nago baina ikusten diren aurrerapauso txikiak nik era positiboan interpretatzen ditut eta zuk aldiz (zure esperientzia dela eta) era negatiboago batean. Hala ere, ekimen honetan eta besteetan parte hartzen laguntzeko gogoa baduzu, oso interesgarria izan daitekeela uste dut. Ea ezagutzen garen bai zu eta bai honetan guztian parte hartu duten beste irakurleak. Norbaitek zitarik ezarri nahi?

 

iruzkin bat egin

Sarrea honi egindako aipamenak:

Crear un enlace