Firefox 1.5 (labetik ateratzen)
Herritek blogean irakurri dut Firefox 1.5 atera dela. Bertan azaltzen den bezala euskarazko bertsioak denbora pixka bat gehiago beharko du azken momentuko arazo bat dela eta. |
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Herritek blogean irakurri dut Firefox 1.5 atera dela. Bertan azaltzen den bezala euskarazko bertsioak denbora pixka bat gehiago beharko du azken momentuko arazo bat dela eta. |
Gure B&B 2.0 topaketari buruzko artikulua GARAko atzeko azalean. Interneten ez dut topatu norbaitek egiten badu esan diezadala. |
Beste guztiek kronikak egin dituztenez...:
Nik emaitzak kontatuko dizkizuet:
Zoragarriena: Begizta.net |
3ARRANOren blog berriari esker jakin dugu Bilo eta Nanoren bineta dibertigarriak RSS bitartez jasotzeko aukera izango dugula. Bere blogean hau azaltzen du: Beraz, orain Bilo eta Nanoren bandaz gozatzeko aukera hauek dituzu:
|
Blogak sortzeko euskarazko tresna berria. Euskal Blogosferak aspaldian eskatzen zuen gauza zen eta hemen da jada, euskaraz eta era automatikoan blogak sortzeko tresna berria. Elurnet S.L. enpresa berriak sortu du tresna hau (bertan parte hartu dudalarik). Erabiltzaileekin komunikatzeko noski blog bat dago. Hau da lehenengo mezua. Denok nahi edo behar batean ikusten genuen tresna irudikaria errealitate bilakatu dugu denon artean:
Podcasta atzeratzeko arrazoia hau izan da. Hurrengo (laster) etorriko den podcasta honi buruzkoa izango baita. Hurrengo Blogs & Beersean ikusiko gara. |
Microsoftek web 2.0. delakoan buru belarri sartu nahi duela dirudi. Orain bi noranzko RSSa diren SSE luzapenak sortu ditu. Hau da luzapen hauen bitartez RSSa irakurtzen duenak ere editatzeko aukera izango du baita beraien arteko konbinaketak egin ere. SSEren lizentzia gainera Creative Commons lizentziapean dago. Honen bitartez edozeini erabiltzeko aukera ematen zaio baldin eta egilea aipatzen bada, kasu honetan Microsoft. Informazio trukaketa eta elkarlanerako interesgarria izan daitekeen ekimena, nahiz eta Microsoftek egin :P Iturria: http://www.macropsia.com.ar/2005/11/microsoft-anuncia-sse/ FAQ SSE: http://msdn.microsoft.com/xml/rss/ssefaq/ |
"Nire blogera jendea nola iristen den" mezua idazten ari nintzela, nostalgia atalean erreparatu nuen eta ni ere nostalgiak jo nau. Txikitako marrazki bizidun batzuk etorri zaizkit gogora Ferdy. Zapi gorri bat lepoan zuen inurri dibertigarri hura. Gogoratzen dut nola ikastolan Ferdyri buruzko informazioa eman ziguten gero hura telebistan ikusteko ordutegiarekin etab. Nire buruan nuen irudia eta lortu dudana nahiko parekoak ziren, ez zait beraz mito bat erori Telezaborrari gertatu zaion bezala |
Aurrekoa bezala dabilen beste tresna bat glyphO. Honen erabilera adierazten duen irudi bat uzten dizuet: |
Gogoratzen dut kanpaldi batean istoria jarraitu jokora jolasten genuenean. Orri bat hartu idatzi, tolestu azken lerroa bakarrik utzi arte eta beste bati pasa. Honek berdina egiten zuen eta azkenean papera irekitzen genuenean ez hanka eta ez buru ez zuen istoria bat genuen. Kasu hau berdina da baina papera(digitala) ez dugu tolesten, hau da, aurrekoak idatzitakoa ezagutzen dugu eta idazten jarraitu dezakegu, azkenean istorio eder bat osatzen delarik. Jendeak egindako istorioei nota bat egokitzen die eta horrela jendeak gehien bozkatuak ikusi, idazte sortzaileenak ikusi daitezke. Oso webgune interesgarria irakaskuntzan aplikazio posibleak dituena. Lotura: siguelahistoria.com |
Batzuk Done Jakue bidea egiten dute, beste batzuk Mekara joan ohi dira, besteak mendi txangoak egiten dituzte Arantzazura. Interneten ere horrelakoak gertatu ohi dira, hau da jendeak kriston bideak egiten ditu leku batera iristeko. Ez dut inondik inora nire bloga leku santu horiekin konparatu nahi, nire blogera hainbat jendek egindako bidea azaldu baizik. Nire estatistikei erreparatu diet eta Googlen zenbait bilaketa egin ondoren, jendea nire blogera sartu dela konturatu naiz eta a ze nolako gauzak topatu ditudan: Google bilaketa hauek eginda nire blogera iritsi dira, (hainbat bloketan sailkatu ditut): Denbora librea eta nostalgia
|
Software librea benetan alternatiba batean bilakatu da. Sistema eragilea denon ezaguna den GNU Linux, ehundaka banaketa ezberdinetan. Baina bestetik ia software pribatiboaren mota guztiek alternatibak dituzte. Orrialde honetan software eremu ezberdin bakoitzeko alternatiba askeak biltzen dira.
|
Aurkitu errore edo gauza dibertigarriak: Emaitza iturria: Microsiervos |
Eskatutako GNU/Linux Ubuntu banaketa CDak iritsi zaizkit gaur.
|
Internetek ematen dituen aukerak aprobetxatuz Albert Einsteinek esandako esaldi hau aurkitu dut, bere testu batean:
Ados egoterik besterik ez daukat. Hala ere miresten dudan Alberti esan nahiko nioke hau aldatzera goazela. Behintzat Internetek eskaintzen dituen "produkzio baliabideak" gure "kontrolpean" mantentzen badira. Testua: Zergatik sozialismoa? [es][fr][en][eu-itzuli nahi?] |
Ia ez dago asterik Googlek tresna berri edo bere zerbitzu baten berrikuntzarik gabe. Orain web estatistikari iritsi zaio txanda Google analytics. Sistema probatzen hasi naiz baina oraindik goizegi da zerbait esateko. Hala ere itxura oso ona dauka, onegia beharbada. Gehiago probatzen dudanean komentatuko dizuet. Askotan esan dut Googlek "mundua kontrolatzeko" gogoa duela. Beraiek hemen "ongia egiteko" daudela dioten arren, enpresa pribatu bat da, zenek ziurtatzen digu etorkizunean hori horrela izango dela. Googlerekiko sortzen ari zaigun "dependentzia" larria iruditzen zait. Hala ere eta momentuz, konfiantza apur bat emango diogu, inoiz baino informazio gehiago, dohain eta batzuetan libre eman duen enpresari. |
iPodder programa orain JUICE deitzen da bere Windows eta Mac bertsioetan eta CastPodder linux bertsioan. Izen aldaketaren zergaitia beren webgunean ematen dute. Apple-ek iPodder bere iPod produktuarekin nahastu daitekela pentsatu dute eta iPodder programari izena aldatzeko eskatu diote, bestela ekintza judizialak hartu behar omen baitituzte. Apple jende askorentzat jainkotasuna aura bat duela dirudi. Apple, beste hainbat enpresa bezala (Microsoft adibidez), bere interesak defendatzeko edozer gauza egiteko prest dago.
Beraz Apple jainkoa dela pentsatzen duzuenok, erlijioz aldatzea pentsatu beharko zenukete. Oharra: ez dut Apple-en produktuen kalitateaz ezer esaten. |
Azken egunotan eztabaida piztu da. Sony multinazionalak bere CDetan rootkit izeneko programa bat instalatzen du zure ordenagailuan, bere CD bat sartzean. Noski, hau guzita konturatu gabe eta arrastorik utzi gabe egiten saiatzen da. Programatxo hori instalatu ostean, zure ordenagailuan sartzen diren musika CD guztiak berak sartutako programaren bitartez erreproduzitu behar dira, gure CDaren driverrak aldatzen ditu, kopiak egitea debekatzen du, ez du desinstalatzeko aukera ematen eta berau kentzen saiatuz gero zure ordenagailuaren sistema eragilea erabat txikitu dezake. Oso estrategia komertzial txarra, DENDAN EROSITAKO CD BATek sorpresatxo hauek ekartzea ez da batere atsegina. CD originalak EZ erosteko beste aitzaki bat, eskerrikasko Sony. Informazio gehiago: genbeta Sonyren rootkita profitatzen duten lehenengo birusak sortu dira: Primer virus que utiliza la tecnología rootkit de Sony |
Nabigatzailea, interneten informazioa eskuratzeko erabiltzen dugun programa da. Hauetako ezagunenak Firefox, Internet Explorer, Opera etab. dira. Aukera ezberdinak egonda, hauen artean merkatu kuota lortzearren borroka handia dago. Borroka horretaz arituko gara oraingoan. Historia pixka bat 1990. urte inguruan Mosaic sortu zen. Mosaic izango da arrakasta duen lehenengo nabigatzaileetako bat. Ondoren 1995. urtean Netscape Navigator sortuko du Netscape Communications Corporation enpresak. Nabigatzaile honen arrakasta oso handia izango da eta ondoren etorriko direnentzat eredu bihurtuko da. Hau guztia ikusirik Microsoft jokoan sartzen da eta Mosaic-en eskubideak erosi eta, hori oinarri hartuta, Internet Explorer sortu zuten. Hasierako bertsioak Netscape Navigatorrekin konparatuta ez zuten arrakastarik erdietsi. 1997. urtean gertatu zen haustura, Internet Explorer 4 bertsioa Windows 98 sistema eragilearekin banatzearekin batera nabigatzaile hau merkatu kuota handiago bat lortzen hasi zen. Navigator aldiz ordura artean ordainpeko programa zena, dohainik ematen hasi behar du. Borroka honetan irabazle Internet Explorer irtengo da eta Navigator 1998. urtean AOL enpresak erosiko du. Honekin batera Navigatorren garatzaileek Navigatorren kodea askatuko dute eta Mozilla izena jarriko diote, aurrerago ikusiko dugun bezala garrantzi handiko erabakia. Borroka honetan estandarrak galtzaile atera ziren eta nabigatzaile bakoitzak bere estandar propioak erabili zituen, orokorrak baztertuz, merkatua mantendu nahian edo (Microsoftek trikimailu hau gehiago erabili zuen). Honen ondorioz nabigatzaileen munduan geldialdi bat nabaritzen da,eta horrela Internet Explorrerrek ateratako azken bertsioa 2001 urtekoa da gaur egun, nahiz eta ondoren konponketa eta hobekuntza batzuk egin zaizkion. Hobekuntza eta konponketa hauek ez dira nahikoa izan, beti ere segurtasun akats handiak aurkitzen baitzaizkio eta konponketa askotan berandutzen baita. Gaur egun Honek guztiak gaur egunera etortzea eskatzen du. Zer gertatzen ari da orain? Internet Explorerrek orain artean merkatu kuota ia erabatekoa izan du (%96era ere iritsi zen). Azken aldian ordea, Internet Explorerren akatsak eta gabeziak hobetzen zituzten nabigatzaile gehiago sortu dira. Kasu honetan, garrantzi handia hartzen dute Mozilla Fundazioak Navigatorreko kode askearekin egindako aplikazioak: Mozilla suite eta Firefox batez ere. Internet Explorerren segurtasun akats handiak, spywareak eta birusek eraman dute jendea beste nabigatzaileetara, Firefox nabigatzailera gehienak. Hau ikusirik, Microsoftek Internet Explorer 7 atera behar omen du laster, bere sistema eragile berria (Windows Vista) baino lehen. Beste hainbat nabigatzaile ere borroka honetan murgiltzeko prest daude. Hauen artean Opera dugu. Orain dela gutxi arte ordainpeko programa zen arren orain dohainekoa da. Kalitate oneko programa izan arren ez da software librea Firefox den bezala eta horregatik ez du honek duen komunitatearen laguntza. Beste nabigatzaile interesgarri bat Safari da, Macintosh munduan oso erabilia MacOS Xekin batera baitator. Linux munduan aldiz KDE mahaigaineko sitemarentzako Konqueror aurkitu daiteke. Aurkarien aurkezpena sistema eragileentzako eta euskaraz. Estandarrekin ondo betetzen du eta ezaugarri berri asko jartzeko aukera dago, komunitateak egindako extensions edo gehigarriei esker. eragileentzat eta euskaraz. Nabigatzailea, posta kudeatzeko programa, chat-ean sartzeko programa eta web orrialdeak egiteko programak osatzen dute paketea. bertsioa) sistema eragileentzat aurkitu daiteke. Euskaraz jarri nahi badugu euskarara itzultzeko pakete bat jaitsi behar da Windows XP-n. Estandarrekin ez da oso bateragarria, spyware eta birusen eraso asko jasotzen ditu bere segurtasun akatsak direla eta. Hainbat erakundek ez erabiltzea gomendatu dute. beste batzuk ere onartzen ditu eta ez dago euskaraz. Oso azkarra da eta estandarrak ondo errespatzen ditu. eragilerako; KDE mahaigainarekin batera ibiltzen da. Oso azkarra eta estandarrekin ondo betetzen du. bakarrik dago, honekin batera ematen baita. Azkarra eta estandarrekin ondo betetzen du. Nabigatzaileen abiadurari buruzko argibide gehiago nahiko bagenu, hona hemen azterketa sakon bat egiten duen artikulu bat: Browser speed comparison. Gure aukera Microsoften nabigatzailearen bertsio berriarekin, Opera dohainik izatearekin eta beste hainbat kalitateko nabigatzaileen sorrerarekin, nabigatzaileen borrokaren beste atal baten aurrean gaudela dirudi. Grafiko honetan bakoitzak duen merkatu kuota ikus daiteke. Gauzak horrela bakoitzak bere aukera egin dezake, nire ustetan Windows erabiltzaileentzat erabakia argi dago Firefox. Linux erabiltzaileentzat aldiz Firefox, Mozilla suite edo KDE erabiltzaileak bagara Konqueror izan daiteke onenak. MacOS Xen kasuan ekartzen duen Safaria ona izanik, software librearen aldeko apostua egin nahi badugu Firefox edo aipatu ez dugun Camino dauzkagu. Azken hau Mac plataformarentzat bereziki egina |
Programa honetan Jendarteko gaien artean, Kotto presoaren heriotza, 10 langile hil dira 7 egunetan Euskal Herrian, Xakela gaztetxea Zarautzen etab. Teknologia eta Internet atalean, SIDAR sarbide unibertsalari buruzko jardunaldiak, GZ2bizik podcasting berria, Liburuak eskaneatzeko saiakerak eta Wikipedia paperean, Posta mezuak automatikoki beste hizkuntza batera itzultzeko aplikazioa, datorren Blogs & Beers-a, Feedbucket eta Hydemyass aplikazio interesgarriak eta gehiagoz jardungo gara. Dena Gnugpl Dobroide taldearen musika elektronikoarekin bustirik. Jariora harpidetu RSS jarioa Fitxategia deskarkatu edo entzun jaitsi[64MP3][OGG][kalitate+] Entzule mapa:I-rratsaioa nondik entzuten duzun markatu mapan eta iruzkinen bat egin mesedez! :P (saiatu batzutan lehenengoan ez badabil) I-rratsaioan aipatzen diren zenbait lotura: Jendartea
Berriak
|
Hona hemen jokutxo bat, Stairway 2 heaven Iturria: Download Squad |
Genbetan irakurri dut Easy Ubuntu ez dabilela oso ondo eta horren ordez Automatix gomendatzen dutela. Honek EasyUbuntuk ematen zituen baino aukera gehiago ematen ditu, programa gehiago instalatzen dituelarik. Oso erraz instalatzen da:
Ez dut probatu baina oso interesgarria da Ubunturi "beharrezko" dituen zenbait aplikazio gehitzeko.Ubuntu Breezy bertsiorako da ez instalatu beste bertsio batean. Probatzen baduzue zuen iritzia bota. Jaisteko esteka: TAR.GZ |
Internetetik nabigatzen sare sozialei buruzko artikulu interesgarri bat aurkitu dut. Bertan tresna hauei buruzko analisi bat egiten da eta etorkizunari ere begirada bat egiten zaio. Interesgarria iruditu zait bertan azaltzen den esaldi bat, euskaraketa nirea da:
PDF dokumentua (PC Actual aldizkaritik, gazteleraz) Iturria: Alianzo |
Datorren astelehenean aktibista talde batek copyright-dun abesti bat jaitsiko du SGAEk (Espainiako Egile eta Editore Elkarte Nagusiak) Bilbon duen egoitzaren aurrean. Interneten musika eta kultura elkartrukatzea ez da delitua, eta hori egintzekin frogatua izan da jada. Elkartrukaketa, teknologia berriek ahalbidetzen dituzten eboluzio kultural berrien oinarria da eta munduan kontaezinezko jende mordoak praktikatzen du. Kultura elkarren artean zabaltzea erraza, zilegizkoa eta legezkoa dela erakusteko, datorren astelehenean (Azaroak 7) goizeko 11.00etan, aktibista talde bat SGAEren Bilboko egoitzaren aurrean (Gran Vía 29an) bilduko da eta (elkarte horren lehendakaria den) Teddy Baustistaren "Get on Your Knees" abestia deskargatu egingo du bertan, zuzen-zuzenean. Ekimen hau CompartirEsBueno.Net kanpainatik sortu da, partaide hauek dituena: hacker laborategi ugari, nosoypirata.com webgunea eta baita beste copyleft-aren eta kulturarenganako sarbide irekiaren eskubidearen aldeko hainbat internauta eta aktibista. Informazio gehiago: http://compartiresbueno.net Iturria: Indymedia Euskal Herria EGUNERAKETA!Lortu dute, badirudi Internetetik abestiak jaistea ez dela delitua [lotura] |
Mapa baten bitartez berriak zein lekuri buruz ari diren azaltzen dituen mapa. Horretarako Google news-eko berriak erabiltzen ditu, baina zoritxarrez ingleseko berriak bakarrik. Lotura: ñblog-en ikusia |
Libertad Digitaleko foroek eztabaidatzera gonbidatzen zaituztete. Partehartzea sustatzeko era bikaina: Fecha de acceso: Noviembre 3, 2005 a las 14:00:52 Su dirección ip ha sido almacenada. Emplea Netscape (Mozilla) version 5.0 (X11; eu-ES). Toda actividad registrada en nuestros servidores está sujeta a análisis. El acceso no autorizado a los mismos está estrictamente prohibido. |
Washnington Poste egunkariak CIAko espioi izandako eta diren iturriak aipatuz, AEBek Guantanamo bezalako kartzela ugari dituela azaldu du. Kartzela hauek guztiak AEBetatik kanpo daude baina CIAk kontrolaturik. Niri ez zait batere harrigarria iruditzen, kapitalismoaren bultzaitzaile ahaltsuenak egunero erakusten baitigu nola defenditzen dituen beraien pribilegioak (lista luzea da). Eskubibe demokratikoaz, demokraziaz hitz egiten duten hauek barregura sortzen didate. Berri originala: Washington Post (CIA Holds Terror Suspects in Secret Prisons) |
Euskal podcastferak (tori hitz xelebrea) partaide berri bat du, Gasteiz Bizirik izeneko podcast edo i-rratsaioa hain zuzen ere. Beste blog batekin lotura daukal Gasteiz Bizirik podcast edo i-rratsaioak, blog hori hau da. Podcast honetan "musikarik freskoena, berriena, ezezagunena... gasteiztarrena" aurkitu ahal izango duzue, beste lekuetan aurkitzen ez den (edo hain erraz aurkitzen ez den musika). Orain arte bi i-rratsaio egin dituzte 0.ena froga eta lehenengoa Berri Txarrak taldea elkarrizketatuz. Denak beraz Gasteiz Bizirik podcasta entzutera. |
Feedbucket zerbitzuak jario bat duen blog/webgune baten RSS helbidea sartuta, honen berriak zure blog/webgunean jartzeko javascript kode bat sortzen dizu. Probatzeko nire blogarekin egin dut, nire jarioaren http://teketen.blogpsot.com/atom.xml helbidea sartu diot eta javascript kode hau sortu du.Kode hau zuen blog/webgunean sartuko bazenute nire blogaren azken berriak agertuko lirateke zuenean. Nire bloga Creative Commons lizentziapean banatzen denez, arazorik gabe egin dezakezue. Zuek probatu nahi baduzue: FeedBucket Iturria: TodoRSS |
Microsoftek Windows eta Office live interneteko zerbitzuak jaurti ditu gaur. Windows Liven sartu naiz baina "Firefox support is coming soon. Please be patient :-)" hitz goxoak azaldu dira. Probatu nahi badituzue: Windows Live, Office live Iturria: The fire ant gazette |