Feedbucket nahi duzun jarioa zure blogean jartzeko aukera
Feedbucket zerbitzuak jario bat duen blog/webgune baten RSS helbidea sartuta, honen berriak zure blog/webgunean jartzeko javascript kode bat sortzen dizu. Probatzeko nire blogarekin egin dut, nire jarioaren http://teketen.blogpsot.com/atom.xml helbidea sartu diot eta javascript kode hau sortu du.Kode hau zuen blog/webgunean sartuko bazenute nire blogaren azken berriak agertuko lirateke zuenean. Nire bloga Creative Commons lizentziapean banatzen denez, arazorik gabe egin dezakezue. Zuek probatu nahi baduzue: FeedBucket Iturria: TodoRSS |
Iruzkinak hemen "Feedbucket nahi duzun jarioa zure blogean jartzeko aukera"