Nabigatzaileen borroka
Nabigatzailea, interneten informazioa eskuratzeko erabiltzen dugun programa da. Hauetako ezagunenak Firefox, Internet Explorer, Opera etab. dira. Aukera ezberdinak egonda, hauen artean merkatu kuota lortzearren borroka handia dago. Borroka horretaz arituko gara oraingoan. Historia pixka bat 1990. urte inguruan Mosaic sortu zen. Mosaic izango da arrakasta duen lehenengo nabigatzaileetako bat. Ondoren 1995. urtean Netscape Navigator sortuko du Netscape Communications Corporation enpresak. Nabigatzaile honen arrakasta oso handia izango da eta ondoren etorriko direnentzat eredu bihurtuko da. Hau guztia ikusirik Microsoft jokoan sartzen da eta Mosaic-en eskubideak erosi eta, hori oinarri hartuta, Internet Explorer sortu zuten. Hasierako bertsioak Netscape Navigatorrekin konparatuta ez zuten arrakastarik erdietsi. 1997. urtean gertatu zen haustura, Internet Explorer 4 bertsioa Windows 98 sistema eragilearekin banatzearekin batera nabigatzaile hau merkatu kuota handiago bat lortzen hasi zen. Navigator aldiz ordura artean ordainpeko programa zena, dohainik ematen hasi behar du. Borroka honetan irabazle Internet Explorer irtengo da eta Navigator 1998. urtean AOL enpresak erosiko du. Honekin batera Navigatorren garatzaileek Navigatorren kodea askatuko dute eta Mozilla izena jarriko diote, aurrerago ikusiko dugun bezala garrantzi handiko erabakia. Borroka honetan estandarrak galtzaile atera ziren eta nabigatzaile bakoitzak bere estandar propioak erabili zituen, orokorrak baztertuz, merkatua mantendu nahian edo (Microsoftek trikimailu hau gehiago erabili zuen). Honen ondorioz nabigatzaileen munduan geldialdi bat nabaritzen da,eta horrela Internet Explorrerrek ateratako azken bertsioa 2001 urtekoa da gaur egun, nahiz eta ondoren konponketa eta hobekuntza batzuk egin zaizkion. Hobekuntza eta konponketa hauek ez dira nahikoa izan, beti ere segurtasun akats handiak aurkitzen baitzaizkio eta konponketa askotan berandutzen baita. Gaur egun Honek guztiak gaur egunera etortzea eskatzen du. Zer gertatzen ari da orain? Internet Explorerrek orain artean merkatu kuota ia erabatekoa izan du (%96era ere iritsi zen). Azken aldian ordea, Internet Explorerren akatsak eta gabeziak hobetzen zituzten nabigatzaile gehiago sortu dira. Kasu honetan, garrantzi handia hartzen dute Mozilla Fundazioak Navigatorreko kode askearekin egindako aplikazioak: Mozilla suite eta Firefox batez ere. Internet Explorerren segurtasun akats handiak, spywareak eta birusek eraman dute jendea beste nabigatzaileetara, Firefox nabigatzailera gehienak. Hau ikusirik, Microsoftek Internet Explorer 7 atera behar omen du laster, bere sistema eragile berria (Windows Vista) baino lehen. Beste hainbat nabigatzaile ere borroka honetan murgiltzeko prest daude. Hauen artean Opera dugu. Orain dela gutxi arte ordainpeko programa zen arren orain dohainekoa da. Kalitate oneko programa izan arren ez da software librea Firefox den bezala eta horregatik ez du honek duen komunitatearen laguntza. Beste nabigatzaile interesgarri bat Safari da, Macintosh munduan oso erabilia MacOS Xekin batera baitator. Linux munduan aldiz KDE mahaigaineko sitemarentzako Konqueror aurkitu daiteke. Aurkarien aurkezpena sistema eragileentzako eta euskaraz. Estandarrekin ondo betetzen du eta ezaugarri berri asko jartzeko aukera dago, komunitateak egindako extensions edo gehigarriei esker. eragileentzat eta euskaraz. Nabigatzailea, posta kudeatzeko programa, chat-ean sartzeko programa eta web orrialdeak egiteko programak osatzen dute paketea. bertsioa) sistema eragileentzat aurkitu daiteke. Euskaraz jarri nahi badugu euskarara itzultzeko pakete bat jaitsi behar da Windows XP-n. Estandarrekin ez da oso bateragarria, spyware eta birusen eraso asko jasotzen ditu bere segurtasun akatsak direla eta. Hainbat erakundek ez erabiltzea gomendatu dute. beste batzuk ere onartzen ditu eta ez dago euskaraz. Oso azkarra da eta estandarrak ondo errespatzen ditu. eragilerako; KDE mahaigainarekin batera ibiltzen da. Oso azkarra eta estandarrekin ondo betetzen du. bakarrik dago, honekin batera ematen baita. Azkarra eta estandarrekin ondo betetzen du. Nabigatzaileen abiadurari buruzko argibide gehiago nahiko bagenu, hona hemen azterketa sakon bat egiten duen artikulu bat: Browser speed comparison. Gure aukera Microsoften nabigatzailearen bertsio berriarekin, Opera dohainik izatearekin eta beste hainbat kalitateko nabigatzaileen sorrerarekin, nabigatzaileen borrokaren beste atal baten aurrean gaudela dirudi. Grafiko honetan bakoitzak duen merkatu kuota ikus daiteke. Gauzak horrela bakoitzak bere aukera egin dezake, nire ustetan Windows erabiltzaileentzat erabakia argi dago Firefox. Linux erabiltzaileentzat aldiz Firefox, Mozilla suite edo KDE erabiltzaileak bagara Konqueror izan daiteke onenak. MacOS Xen kasuan ekartzen duen Safaria ona izanik, software librearen aldeko apostua egin nahi badugu Firefox edo aipatu ez dugun Camino dauzkagu. Azken hau Mac plataformarentzat bereziki egina |
Iruzkinak hemen "Nabigatzaileen borroka"
Gustatu zait artikulua, batez ere historia gogoratzen duen atal hori. Ni webguneak diseinatzen aritzen naiz, eta IE eta XHTML eta CSS estandarren arteko bateragarritasunari dagokionean zeresanik ez, egia esan. Honen inguruan esaten duzun "Estandarrekin ez da oso bateragarria" esaldi horretan, "oso" hori kendu egingo nuke... Duela gutxi IE7 berriaren lehen beta probatu nuen eta estandarrak bete gabe jarraitzen du. Aldaketa nabariena, fitxak edo "pestañak" dituela, beste nabigatzaile gehienek bezalaxe.
Nik Firefox eta Opera erabiltzen ditut.
Arrazoi guztia daukazu. gaur entzun dut firefoxek %10 eskuratu duela eta AEBetan %14 inguru duela.