photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Ubuntu 5.10 Breezy, CDak iritsi zaizkit


Eskatutako GNU/Linux Ubuntu banaketa CDak iritsi zaizkit gaur.
  • PC arruntentzat 20 CD
  • 64bitetako prozesadoreentzat 3 CD
  • Mac sistementzat 2 CD
Azaroak 27an Blog & Beersera joango naizenez (Donostia ingurutik kotxez norbait joaten bada mesedez nirekin kontaktuan jarri mesedez :P), norbaitek bat nahi badu nirekin kontaktuan jar dadila eta erreserbatuko diot. Hala ere, bertara batzuk eraman eta oparituko ditut.

Iruzkinak hemen "Ubuntu 5.10 Breezy, CDak iritsi zaizkit"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (18:59) : 

Ze ondo! zenbat denbora behar izan dute CDak, zeure etxera ailegatzeko?
Ni ere irrikitan nago neureak heltzeko.
Ea ikusten garen Blogs & Garagardoak topaketan.

 

Blogger Teketenek idatzia (08:21) : 

espero nuena baino pixkat gehiago 2 hilabete inguru edo. Ikusiko gara B&B 2.0n baina nola ezagutuko gara guztiak?

 

Anonymous Anónimoek idatzia (17:15) : 

Ubuntu instalatzeko tailerra montatu dezakezu, ordenadoretik ordenadorera.

Nik adibidez, nire mac portatilean Ubuntu jartzeko gogo itzela daukat.

Blogak eta Birrak nahasten ditugun bitartean, instalazioak ere egin ditzakegu. Guztion artean.

S3rgio, ea zuk eskatutakoak 27a baino lehenago heltzen diren Andra Mari kalera, Larrabetzun, ubuntu batzuk instalatzeko... ezta?

 

Blogger Teketenek idatzia (17:36) : 

Instalatzen saiatu gaitezke. CDz gain liburxka bat ere badaukat non Ubunturi buruzko argibide guztiak ematen diren eta CC lizentziapean dago gainera (erderaz baina). Nahi izanez gero fotokopia batzuk ere egin daitezke. Hala ere instalazioa bakarrik bada beharbada euskarazko zerbait egitea posible izan daiteke.

 

Anonymous Anónimoek idatzia (20:08) : 

Ideia ona, Ubuntu instalatzeko tailertxo bat montatzearena topaketarako. Nahi duenak ordenagailua eraman dezala beraz, partizio libre batekin.Gustora lagunduko diogu Ubuntu instalatzen.
Urriak 7an eskatu nebazan cdak ia garaiz heltzen direzan.
40 cd ix86
10 cd 64 bit
5 cd Mac

Egongo gara...

PD:Patxi zelango Mac da zeurea? ibook G4 bat edo?

 

iruzkin bat egin