Openstreetmaps eta Wikiak
Aurten ere UEUk eskaintza zabal bat prestatu du. Horien artean informatikaren inguruko ikastaroak ere aurkitzeko izango dituzue baina menu osoa hau da.Wikiak eta elkarlanerako tresnakWiki bat (hawaiieratik wiki wiki, "azkar-azkar") web gune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzen dituzten. Wikiak idazkera elkarreragilea bultzatzeko modu egokienak dira.Dokumentuetan pertsona talde deszentralizatu batek parte har dezake eta dokumentuen bertsio guztiak gordetzen direnez, informazio-kudeaketa egiteko tresna egokia izan daiteke, kudeaketa, egutegiak, dokumentuak, bilerak, aktak etab. sortzeko. Enpresa, elkarte edo taldeetan kudeaketa parte-hartzaileagoa, deszentralizatua edota taldekakoa egitea garrantzitsua da. Horregatik beharrezkoa da wikiak ezagutzea, kudeaketa era berri eta egokiago bat egin nahi badugu. (informazio gehiago) OpenStreetMap: mapa libreen sorkuntza erabiltzaileon eskuraTeknologiak eta merkatuak bultzatuta, informazio geografikoaren eremua izugarrizko indarra hartzen ari da azkenaldian. Autoetako gidariei laguntzeko tresnak, mendiko ibilbideak gidatzekoak, geografikoki kokatutako zerbitzuak, logistika industrialeko aplikazioak edo tokian tokiko publizitatea dira jadanik martxan dauden edo denbora gutxian ikusiko ditugun aplikazio batzuk.Baina informazio geografikoan parte hartzen duten elementuetatik datuak (mapak, kaletegiak, zerbitzuen kokapenak, orografia eta abar) izango dira hurrengo urteotako giltzarria. Izan ere, teknologia eta aplikazioak nahikoa garaturik daude, eta datuak dira normalean arreta gutxien jasotzen dutenak. Ikastaro honetan datu geografikoen sorkuntza erabiltzaileen esku jarri nahi da, OpenStreetMap proiektuaz baliatuz eta aldi berean aberastuz. OpenStreetMap-en helburua, erabiltzaile arrunten laguntzaz Wikipediaren estilora munduko maparik onena lortzea da. (informazio gehiago) Etiquetas: elurnet, euskara, ikastaroak, openstreetmaps, udako, ueu, wikiak |
Iruzkinak hemen "Openstreetmaps eta Wikiak"