Aste batean OFF-line
Aste batean OFF-line izango naiz. Baina ni falta naizen bitartean denak kexatu erabiltzea :P |
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Aste batean OFF-line izango naiz. Baina ni falta naizen bitartean denak kexatu erabiltzea :P |
Orain dela hilabete bat ideia bat bota nuen blog honetan bertan [Kexatuko gara?]. Ideia horren gauzatzea erakustea nator gaurkoan, kexatu.net. Kexatu.net jendearen kexak plazaratzeko gunea da. Honen helburua ez da kexa artifizialak sortzea, jadanik jendeak bere blog edo web guneetan egiten dituen kexak bistaratzea baizik. Kexatzeko joera handia izaten dugu, zergatik ez kexa hauek bistaratu?Helburua, jendearen kexak jasoko dituen leku bat izateaz gaina. Kexa berdina duten pertsonak elkar lotzea litzateke. Kexa berdina duten pertsonak edo kexa horrentzako soluziobide bat dutenak zuzenean kexatu den pertsonaren blogean utziko dituzte erantzunak. Aurrerantzean beharbada bide honetan pauso gehiago egongo dira. Softwarea 11feeds izeneko softwarearen moldaketa bat da. Itxura emateaz gain, erraz konfiguratzeko behar diren kateak kodetik atera eta kanpoko fitxategi batean jarri ditut. Era horretan nahi duenak bere herri, eskola, lantoki, etab.-entzako kexa gune bat eraiki nahiko balu erraz egin ahal izango du. Behar bakarra PHP duen sistema bat da. Honetaz gain softwarean egiten diren aldaketak eta jarraitzeko blog bat prestatu dut Kexatu bloga. Nola erabiliZure kexa Kexatu.net-en bistaratu nahi baduzu technoratiko etiketa bat jarri behar duzu zure blog edo webguneko mezuetan. Erabili behar duzuen etiketa minimoa "kexa" da. Honetaz gain zuen kexa espezifikoagoa bada "kexa" etiketaz gain "lana", "hezkuntza", "kultura" etab. jarri dezakezue.Eskuz egin nahi ez baduzu Tresna batzuk daude:
|
Esperientzia ederra, Larunbat arratsaldeko saioan entzuteko aukera izan nuen zatia oso ondo, bertan Librezale.org-eko jendeak parte hartu zuen Euskara eta Software libreari buruz hitz egiten. Ondoren etorri zen Catalunyako irakaslea oso interesgarria izan zen.GNU Linux banaketa bat aurkeztu zigun CATIX. Begirada bat merezi du behintzat. Ondorengo mahainguruan patxi gaztelumendi eta nik hartu genuen hitza lehenengo. Ondoren denok parte hartu genuen. Mahainguruan gai interesgarriak jorratu ziren.
Igandean ere arratsaldean agertu nintzen Iñaki Alegriaren hitzaldirako prest. Gustatu zitzaidan era erraz eta samurrean Software Librea hezkuntzan duen (edo izan behar duen) papera aipatu zuen. Aurkitzen diren zailtasunak aipatu zituen. Ondoren C&S lagunek Software Librea eta enpresaren inguruan jardun zuten. Enekok sarrera interesgarri bat egin zuen eta Josuk aldiz adibide zehatzak aipatu, Zoperen kasua adibidez. Amaieran Richard Stallman Gaztetxea gainezka, bera nahiko petral sartu da beroa zuela eta ezin zuela hitzaldia eman esanez. Ondoren jada bere hitzaldia bota du, software librearen kontzeptu eta askatasunak argi aipatuz. Stallmanek mantsoago hitz egiteko eskatuz galdera sorta bat egon da. Eztabaida interesgarri joan da. Amaieran Stallmanen egonaldia profitatuz Xakela gaztetxekoek plakatxo bat jarri dute gaztetxearen atean eta Stallmanek inauguratu du. Horretarako bere apaiz itxurako arropa jantzi du (dibertigarria)NABARMENTZEKOA * Xakela gaztetxeko iniziatiba, infraestruktura, jendea eta giroa. Eredu egoki bat era honetako ekimenak egiteko orduan. Hurrengo batean ikusiko garelakoan, bertan ezagutu/egon garen guztioi muxu t'erdi. ARRAIO IRRATIAREN GRABAKETAK (Zuzenean ere emititu zuten FMtik) Librezale, softwarea euskeratu: Catix, Katalunyako banaketa askea: EH librea, mahai-ingurua [90:14m]: Iñaki Alegria, software askea hezkuntzan: Kode Sintax, software askea enpresetan: Richard Stallmanen hitzaldia Technorati: catix • code&syntax • enpresa • euskara • gaztelumendi • gaztetxea • hezkuntza • librezale • putzuzulo • software librea • stallman • xakela • zarautz |
Software asteburu librea Zarautzko Gaztetxean putzuzulo tagged map by user - Tagzania EGITARAUA E16 OSTIRALA 19:00 Prentsaurrekoa Gaztetxean: software asteburu librearen hasiera! 22:00 Software librea malabar begiekin: Linux Show (Xavier de Blasen eskutik) E17 LARUNBATA 10:00 Tresna arrunten ikastaro praktikoa: Thunderbid [posta elektronikoa], Firefox [Internet], OpenOffice [ofimatika] 12:00 Hitzaldia :: Segurtasun informatikoa egunerokotasunean 14:00 Bazkaria 16:30 'Software librea eta hizkuntza gutxiagotuak' : Software librea eta euskara: teoriko-praktikoa [Librezaleko kideak] 17:30 'Software librea eta hizkuntza gutxiagotuak' : Kataluinarren kasua: Catix [Toni Mirabete irakasle eta Catix-en sortzaileak emango du] Gazteleraz 19:00 'Euskal Herri librea' mahai-ingurua: Patxi Gaztelumendi 21:30 Afaria 22:30 Musikherriaren kontzertua (Gaztetxe biraren amaiera): Korumbá + Maz Mon Kis + SKT Sekuentzia E18 Igandea 11:00 Multimedia ikastaroa: argazkiak, musika, bideoak [Mikel Madina Deustuko Unibertsitateko irakaslearen eskutik] 14:00 Bazkaria 16:00 Umeen txokoa: software librearekin jolasten eta ikasten 16:30 Hitzaldia : software librea hezkuntzan [Iñaki Alegria EHUko irakasleak eta UEU kideak emango du] 17:30 Htzaldia: software librea enpresan [Luistxo Fernandez, CodeSyntax-eko proiektu arduradunak emango du] 18:30 Richard Stallmanen hitzaldia: "Copyright vs. Comunidad, en la era de las redes de ordenadores" (Gazteleraz) SARRERAK: *·Hitzaldiak: doan *·Software librea malabar begiekin: 3€ *·Bazkaria: 5€ bakoitza *·Kontzertua + Cda: 3€ *·BONOA: 2 bazkari + kontzertua + lo egin + Cda: 10€ |
Batzuk orain dela egun batzuk bagenekien ;P hau etorriko zela. Orain martxan dago jada GARAko jarioen orrialdea. Oraindik jarioak zer diren ez badakizu hemen eta han literatura asko idatzia dago, baita blog honetan ere: |
Azkenean badugu itzulpen automatikoa egiteko tresna bat. Ez da perfektua, baina zerbait da. Faktore garrantzitsuena Librea. Gauza asko hobetu behar dira eta proiektua kritikatu behar dugu, denbora guztian, etengabe. Beti ere kritikak positiboak izan behar dutela kontutan hartuz eta atzean dagoen jendearen lana baloratuz. Honekin lotuta EuskalBar Firefox nabigatzailearentzako itzulpen/hiztegi tresna barrak, jadanik Opentrad integratu du bere baitan. Opentrad-matxin izeneko blog berria ireki dute tresnari buruz hitz egiteko. Nire partetik MILA ESKER, ANIMOAK eta AURERRA! |
Euskarazko Wikipediak gero eta artikulu gehiago ditu. Denon ardura da bertan ia edozer aukeratzeko aukera izatea.
Wikipediaren idazleak izen eman edo anonimo bezala parte hartu dezakegu. Dei berezia egin nahi diet irakasleei eta hauei proposamen bat bota. Ikasleei beren lanak wikipediako artikulu moduan proposatu, ondoren hori irakasleak berrikusi eta zuzentzeko aukera izateaz gain bertan geldituko da denontzako ere. Era horretan ikasleek ikasteaz gain, sorkuntza hori denon eskura geldituko da edozeinek hobetu ahal izateko. Datuek diote, artikulu baten kalitatea "txarrekoa" izan arren zerbait dagoenean jendeak zuzentzera jotzen du. Paper zuriaren oztopoa gaindituta beste guztia denon artean egin dezakegu. Ea norbaitek erronka hau jasotzen duen, behintzat hurrengo urteko ikasturteari begira :P. Eskerrikasko Wikipedian idazten duzuen guztioi! Wikipediari buruz idatzitako beste testu bat [kontaizu.net] Estatistikak |