photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Kexatuko gara?

Askotan egunkari, irrati, telebista eta hedabide arruntek botatzen diguten informazioa kritikatzen dugu. Baina zer da benetan jendeari interesatzen zaiona, zertaz kexatzen da jendea bere egunerokotasunean eta garrantzitsuagoa dena nola kexatu gaitezke guzti horretaz era aktibo eta publiko batean?

Jadanik blogari asko gaudela aprobetxatuz eta gehiago egingo direla kontutan hartuz, guk ditugun kexa garrantzitsuenak azaleratzea pentsatzen nago. Jendeak bere lagunei, bere kideei bere ezagunei kontatzen dizkien gauza txikitan handi horiek.

Zenbait gauza etortzen zaizkit burura
* lan arazoak: nagusia del ez dela, kaleratzeak, lan kontratu prekarioak, sexu erasoak
* jendarte arazoak: erasoak, ukazioak, jarrera txarrak.
etab.

denon artean kategoria batzuk (9 edo) egitea proposatzen dizuet. Herriaren kexak bideratzeko tresnatxo batean pentsatzen nago ta, kategoria hauek ezartzea lortzen badugu egingo dut.

Ea norbaitek zerbait esatekorik duen.

Iruzkinak hemen "Kexatuko gara?"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (08:52) : 

Garik duen galdera bera egiten dut nik! :)

 

Blogger Teketenek idatzia (09:15) : 

Ideia oraindik buruan daukat, koaderno batean idatzi beharrean hemen idatzi dut.

Erantzuten...

Blogetan idazten dugunok asko kexatzen gara eta gauza askotaz gainera. Gure jendartearen esparru askotaz hitz egiten dugu kultura, hedabideak, lan arazoak etab.

Proposatzen dudana zera da, azaldutako kasu guzti horietan Technorati etiketa sinple bat erabiliz horiek markatu eta ondoren Technoratik sortzen duen jarioa erabiliz, mota ezberdinetako kexa guzti horiek erakutsi.

Horretarako kategoria batzuk ezarri behar ditugu, ondoren etiketa batzuk adostu ahal izateko.

Duda asko ditut oraindik argi dago hori, baina estatu frantsesean iraultza garaiean egin zien Kexa Koadernoaren ideia dut buruan. Hau da, blogariok ditugun era guztietako kexak azaleraztea.

Duda batzuk:
* Technorati etiketak erabiltzeko sozializazio lan bat egin beharko dugu, jendeari gauzak erraz jarriz.
* Technorati erabili behar dugu gauzak etiketatzeko edo "beste era bat".
* Technorati erabiltzekotan etiketak bakarrak, hau da kexatu nahi duen jendeak bakarrik erabili dituenak? Edota orokorragoak, adibidez kexa+etxebizita

Gari, Miguel eta besteak nire ideia ulertzen duzue? Interesgarria iruditzen zaizue? Zuen erantzunen zain...

 

Blogger Teketenek idatzia (11:43) : 

Bai horrelako zerbait da.

Technorati erabiltzea errazagoa da. Jendeari zer sartu behar duen esan eta kexa egiten ari den mezu horretan mezuari hori gehitu eta listo.

del.icio.us erabiliz pertsona horrek, del.icio.us ere ezagutu behar du, baita bertan harpidetu ere.

Pausoak aurrezteagatik Technorati aukera hobea iruditzen zait.

Ideia borobiltzen ari naiz.
"kexak" orokorra egongo da baina gai batzuk bere "kexa" bereziak izan behar dutela iruditzen zait.
Adibidez.
kexak+etxebizita
kexak+lana
kexak+euskara
kexak+hedabideak
kexak+ekologia
kexak+politika
kexak+jendartea
kexak+kultura

 

iruzkin bat egin