photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Kexatu.net - Herritarron kexak bideratzako era berri bat

Orain dela hilabete bat ideia bat bota nuen blog honetan bertan [Kexatuko gara?]. Ideia horren gauzatzea erakustea nator gaurkoan, kexatu.net.

Kexatu.net jendearen kexak plazaratzeko gunea da. Honen helburua ez da kexa artifizialak sortzea, jadanik jendeak bere blog edo web guneetan egiten dituen kexak bistaratzea baizik.

Kexatzeko joera handia izaten dugu, zergatik ez kexa hauek bistaratu?
Helburua, jendearen kexak jasoko dituen leku bat izateaz gaina. Kexa berdina duten pertsonak elkar lotzea litzateke. Kexa berdina duten pertsonak edo kexa horrentzako soluziobide bat dutenak zuzenean kexatu den pertsonaren blogean utziko dituzte erantzunak. Aurrerantzean beharbada bide honetan pauso gehiago egongo dira.

Softwarea 11feeds izeneko softwarearen moldaketa bat da. Itxura emateaz gain, erraz konfiguratzeko behar diren kateak kodetik atera eta kanpoko fitxategi batean jarri ditut. Era horretan nahi duenak bere herri, eskola, lantoki, etab.-entzako kexa gune bat eraiki nahiko balu erraz egin ahal izango du. Behar bakarra PHP duen sistema bat da.

Honetaz gain softwarean egiten diren aldaketak eta jarraitzeko blog bat prestatu dut Kexatu bloga.

Nola erabili

Zure kexa Kexatu.net-en bistaratu nahi baduzu technoratiko etiketa bat jarri behar duzu zure blog edo webguneko mezuetan.
Erabili behar duzuen etiketa minimoa "kexa" da. Honetaz gain zuen kexa espezifikoagoa bada "kexa" etiketaz gain "lana", "hezkuntza", "kultura" etab. jarri dezakezue.

Eskuz egin nahi ez baduzu Tresna batzuk daude:

Iruzkinak hemen "Kexatu.net - Herritarron kexak bideratzako era berri bat"

 

iruzkin bat egin