photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Wikipedia entziklopedia askea

Wikipedia mundu osoko milaka boluntarioek sortu duten entziklopedia askea da. Hitz hau, wiki izeneko editatze sistema eta entziklopedia hitzen arteko hitz konposaketa bat da. Wiki sistemak era erraz batean editatzeko aukera ematen du eta Wikipediaren kasuan edonork egin dezake hau. Animatuko zara munduko jakintzaren parte bat idazten?

wikipedia



Wikipedia entziklopedia askeak gero eta artikulu gehiago ditu, gero eta handiagoa eta osatuagoa da eta kasu askotan paperezko entziklopediek dituzten baino artikulu gehiago izatera iritsi da. Beraien helburuen artean hizkuntza bakoitzeko, Wikipedia bat sortzea da, euskarazko bertsioa badugu euskaldunok, hau idazten ari naizen momentuan 3.362 artikulu daude euskarazko bertsio honetan. Hizkuntza erabilienen artikulu kopurua, Ingelesa 732 000+, Alemanera: 290 000+, Frantsesa: 162 000+, Japoniera: 141 000+, Italiera: 108 000+, Suitzarra: 104 000+, Poloniera: 101 000+, Holandesa: 94 000+, Portugesa: 75 000+, Espainiera: 65 000+.



Entziklopedia atalaz gain zenbait hizkuntzatako artikulu kopurua gehiegizkoa zela ikusirik edota beste hainbat beharri erantzuna eman ahal izateko Wikipedia fundazioak beste hainbat tresna kaleratu ditu. Horrela sortu dira Wiktionary, Wikibooks, Wikiquote, Wikisource, Wikispecies, Wikinews, Wikimedia Commons eta Meta-Wiki. Banaka-banaka hauek aztertuko ditugu.



Wiktionary: hizkuntza askotan dagoen hiztegia da hau. Hiztegi honetan edozein hiztegitan aurkitzen diren gauzak aurkituko dituzue: definizioak, etimologia, ahoskera, sinonimoak etab.




Wikibooks: Liburu askeak. Jendeak sortutako liburuak aurkitu ditzakezue bertan. Askotan Wikipediako artikulu atalen bat handia egin denean Wikibooks atalera eramaten da eta bertan liburu bezala jarraitzen du. Liburu bakoitzaren garapen fasea ikus daiteke, liburu batzuk hasi berriak dauden arren beste asko amaiturik edo amaitzen daude. Euskaraz oraindik ez dugu bakar bat ere.



Wikiquote: Esaldi famatuak edo esanak biltzen dituen tresna da. Gure hizkuntzako esanak eta beste hizkuntzetatik itzulitako esanak biltzen dira.



Wikisource: Hemen domeinu publikoarekin edo GFDL lizentziapean dauden dokumentu originalak gordetzen dira, liburutegi batek egiten duen moduan.



Wikispecies: Espezieak jasoko dituen direktorio ireki eta libre bat egin nahi dute. Ingelesezko bertsioak jada sarrera asko dituen arren beste hizkuntzetan garapena nahiko mantso doa. Tresna honek adierazten duena esaldi batean biltzen da Wikispecies is free. Because life is public domain!, hau da Wikispecies dohain da. Bizitza domeinu publikokoa baita!




Wikinews: Libreki jendeak idazten dituen berriak jasotzen dituen tresna da hau. Hemen aurkitzen dituzun berriak kopiatzeko, editatzeko, sortzeko erabateko baimena duzu.



Wikimedia Commons: Irudiak, Soinuak, Bideoak era guztietako material multimedia biltzen da hemen. Material horren gauza aipagarriena da libreki edozein lekutan erabili dezakezula, erabiltzen duen lizentzia libreari esker egin dezakezu hau. Normalean bertan gordetzen dira Wikipedian eta beste tresnetan erabiltzen diren multimedia material guztiak.



Meta-Wiki: Proiektu guztiak koordinatzeko erabiltzen den gunea da hau. Bertan proiektu berriak proposatzen dira, aldaketak egin behar badira eztabaidatu etab.



Argi dago euskaraz ez dagoela artikulu kopuru handirik oraindik baina guztion artean gero eta gehiago eduki ahal izango ditugu. Bertan editatu ahal izateko bi aukera daude, erabiltzaile anonimo bezala sartu edota izena eman ondoren zuk zehaztutako izenarekin sartu. Bertan izena ematen badugu, zenbait hobespen aukeratu ahal izango ditugu, batez ere orrialdea ikusi nahi dugun erarekin lotuak daude aukera hauek. Era berean guk bidalitako artikuluak jarraitzeko aukera dugu esteka baten bitartez, eztabaida batean parte hartzen ari bagara hori buruzko jarraipena egin ahal izango dugu klik bakarrarekin. Erabiltzaile bezala izena ematera gonbidatzen zaituztet.



Wikipediaren inguruan sortu diren tresna hauek guztiak jendartearen ezagutza metatzeko gune libre handiena direla esatera ausartzen naiz. Ezagutzak askea izan behar du eta horregatik denon lana da hemendik aurrera bertan parte hartu eta informazioa sartzearena. Ikaslea bazara eskaini zure denbora apur bat gure hizkuntzan informazio baliagarria sartzeko edo irakurtzeko. Irakaslea bazara, zergatik ez zure ikasleei Wikipedian informazioa eskuratu eta sartzeko proposamena egin? Zure denboratik apur bat hartu eta bertan parte hartzea ez legoke batere gaizki. Bestela ere, zuen denbora librearen zati txiki bat harturik eta inurri lana eginez denon artean egindako entziklopedia aske bat osatu dezakegu, zergatik ez?




Wikipedia fundazioaren sortzaile den Jimmy Walesen hitzaldia Euskal Herrian


Jimmy Wales Donostian ekainean egin ziren Kopyleft jardunaldietan egon zen eta bertan Wikipediari buruz hitz egin zuen. Hona hemen bertan esandakoaren grabaketa 18Mb.

Iruzkinak hemen "Wikipedia entziklopedia askea"

 

iruzkin bat egin

Sarrea honi egindako aipamenak:

Crear un enlace