photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Zarautzeko Software Libreko jardunaldietatik bueltan! (eguneraketa)


Esperientzia ederra,
Larunbat arratsaldeko saioan entzuteko aukera izan nuen zatia oso ondo, bertan Librezale.org-eko jendeak parte hartu zuen Euskara eta Software libreari buruz hitz egiten.
Ondoren etorri zen Catalunyako irakaslea oso interesgarria izan zen.GNU Linux banaketa bat aurkeztu zigun CATIX. Begirada bat merezi du behintzat.
Ondorengo mahainguruan patxi gaztelumendi eta nik hartu genuen hitza lehenengo. Ondoren denok parte hartu genuen. Mahainguruan gai interesgarriak jorratu ziren.
  • Neskak eta informatika
  • Software libre nola sozializatu
  • Software librea sozializatzeko pedagogia
  • Erronkak etab.
Eztabaida irekia gelditu zen bere zentzu zabalenean baina gauza asko bota ziren.

Igandean ere arratsaldean agertu nintzen Iñaki Alegriaren hitzaldirako prest. Gustatu zitzaidan era erraz eta samurrean Software Librea hezkuntzan duen (edo izan behar duen) papera aipatu zuen. Aurkitzen diren zailtasunak aipatu zituen.
Ondoren C&S lagunek Software Librea eta enpresaren inguruan jardun zuten. Enekok sarrera interesgarri bat egin zuen eta Josuk aldiz adibide zehatzak aipatu, Zoperen kasua adibidez.


Amaieran Richard Stallman
Gaztetxea gainezka, bera nahiko petral sartu da beroa zuela eta ezin zuela hitzaldia eman esanez. Ondoren jada bere hitzaldia bota du, software librearen kontzeptu eta askatasunak argi aipatuz. Stallmanek mantsoago hitz egiteko eskatuz galdera sorta bat egon da. Eztabaida interesgarri joan da.
Amaieran Stallmanen egonaldia profitatuz Xakela gaztetxekoek plakatxo bat jarri dute gaztetxearen atean eta Stallmanek inauguratu du. Horretarako bere apaiz itxurako arropa jantzi du (dibertigarria)


NABARMENTZEKOA

* Xakela gaztetxeko iniziatiba, infraestruktura, jendea eta giroa. Eredu egoki bat era honetako ekimenak egiteko orduan.

Hurrengo batean ikusiko garelakoan, bertan ezagutu/egon garen guztioi muxu t'erdi.

ARRAIO IRRATIAREN GRABAKETAK (Zuzenean ere emititu zuten FMtik)

icon for podpress Librezale, softwarea euskeratu:
icon for podpress Catix, Katalunyako banaketa askea:
icon for podpress EH librea, mahai-ingurua [90:14m]:
icon for podpress Iñaki Alegria, software askea hezkuntzan:
icon for podpress Kode Sintax, software askea enpresetan:
icon for podpress Richard Stallmanen hitzaldia

Iruzkinak hemen "Zarautzeko Software Libreko jardunaldietatik bueltan! (eguneraketa)"

 

iruzkin bat egin