photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Postnuke 0.7.5.0 bertsioa euskaratua

Helbide honetan jaitsi daiteke http://www.kalera.org/language_eus.zip

Bertan jaitsi daiteken textuan agertzen den bezala: [textu osoa hemen]
"Itzulpen hau EPPK-k (Euskal Preso Politikoen Kolektiboak) egin du Zuhar enpresak egindako batean oinarrituz eta Postnuke 0.7.5.0 Phoenix bertsiora eguneratuz.

Honen erabilpenaren adibide bat http://www.kalera.org webgunean ikusi ahal dezakezue."


Kalera.org helbidea
Preso politikoen inguruan dohan webgunea da. Bertan eskubitan hainbat herrialdeetako preso politikoen kolektiboek idazteko lekua azaltzen da, 4 hizkuntzatan dago eta RSS jarioak ditu 4 hizkuntza horietan eta hizkuntza guztiak baturik azaltzen den bat.

Beste alde batetik atera zuten liburu baten textu eta argazkiak libreki denon eskura jarri ditu.

[>] Kopyleft jardunaldietan barna

Atzo goizean eta Gaur arratsaldean Kopyleft jardunaldietan egon naiz. Atzoko goizeko saioan aurkezpenaz[soinua*] gain X-evian[soinua*] izeneko Live CD bat ezagutzeko parada izan genuen. CD honen bitartez ordenagailua piztu eta berehala Linux sistema bat izango duzu ordenagailuan ezer instalatu gabe eta zure ordenagailuko fitxategirik ukitu gabe, RAM memorian instalatzen baita. Euskaraz egoteaz gain Copyleft dokumentu, musika, eta bideoak biltzen dituen Alephandria izeneko biltoki bat du.

Ondoren Wikipedia[soinua*]ri buruz hitz egitera etorri zen Jimmy Wales Wikipediaren sortzailea. Oso era xamurrean eta atseginean hitz egin zigun Wikipediaren inguruko gauza guztiez. Amaieran euskarazko editoreei dei egin zigun Wikipedian parte har dezagun. Egia esan Wikipediaren proiektua oso interesgarria da eta denon artean bultzadatxo bat ematea ondo etorriko litzateke. (burua martxan jarri dut jada, honen inguruan zerbait aterako da seguru).


Gaur
arratsaldean bakarrik egoteko aukera izan dut, bertan software librearen mintegian egon naiz. Gehienbat blogen eta CMSen inguruan joan da tailerra. Hasieran Wordpressi buruz hitz egiteari ekin diogu. Berau instalatu eta martxan jartzen ikusi dugu. Baita zerbitzari propiorik izan gabe blog bat nola sortu. Kasu honetan honetarako blogger erabili dute, beraien hitzetan Blogsome erabiltzera joan direnean (Word Press baitu) honen murrizpenak ikusita ia hitz egitea debekatzen baizuten.

Honen ondoren Blogmail proiektua aurkeztu digute. Zalaparta handia ekarri du proiektu honek ikusleen artean, galdera sorta handia izan da. Proiektu honen nahia zera da posta elektroniko kontu bat sortu ahal izatea, baina posta elektroniko horretan bidaltzen eta jasotzen den guztia blog baten moduan publikoari ikusgai jartzea da. Nahiko kritikatua izan da partaideen artean, honek, intimitate eskubideari dakarkion arazoa dela eta.

Honen ondoren Zope web aplikazioen sorkuntzarako kode askeko tresna aurkeztu digute. Nahiko hitzaldi interesgarria izan da. Konklusio bezala, zerbitzari bat montatu nahi badu eta honekin ondoren web aplikazio batzuk sortu nahi badituzu oso gomendagarria da instalatzea. Baina gauza txikiren bat sortu nahi baduzu, adibidez blog bat ez du pena merezi horrelako sistema handia instalatzeak. Notatxo bezala edo, harrigarria izan da hiruzpalau klik eginda portal konplexu baten sorrera ikustea.

Bukatzeko abokatu batek copylefta eta patenteei buruzko hitzalditxo bat eman digu, honek dakartzan arrisku guztiak aipatu eta 10 egun barru Europan patenteei buruzko direktiba bozkatuko dela gogorarazi digu. Oso interesgarria izateaz gain jendearen artean ideien trukea handia izan da.

*ogg fitxategiak kode askeko soinu formatuko fitxategiak dira.

[>] [EBE] Euskal Blogen Eraztuna

Euskal Blogen Eraztuna, euskal Blogarien komunitatea txikia izanik, bertako kideak elkar topatzeko eta etorri berriak komunitate osoarekin kontaktuan jartzeko erreztasuna eman nahi du tresna honek.

Azterketak amaitu eta berehala buruan neukan proiektutxo bat egiteari ekin diot. Egun oso bat eman dit hemendik eta handik hartutako kodea erabili, kodea sortu etab. Baino lortu dut Euskal Blogen Eraztuna delako tresna hau sortzea. Espero dut interesgarria iruditzea. Momentuz dohaineko zerbitzari batean dago BETA fase hau. Iniziatiba txiki bat izan arren ilusio handiz ekin diot lan honi, behintzat orain pantailaren aurrean ikusten dut lehen nire buruan bakarrik nuena. Denborak esango du baliogarria den hala ez.

Hemen dituzu [EBE] zure webgunean sartu nahi baduzu, behar dituzun kode mota guztiak: KODEA.

Sartu zure bloga!

[>] Weblog, blog, bitakora...zer da hau baina?

Hiru izenek gauza bera esan nahi dute. Blog-a (izen laburrena aukeratu dut),
berriak kronologikoki sarturik dituen webgune dinamikoa da. Normalean, egutegi baten moduan erabiltzen da, edo bestela, interesgarriak iruditzen zaizkigun berriak sartu edo sortzeko.

Horrez gain, blog gehienek beste hainbat elementu dituzte. Esate baterako, berriak biltzen dituen artxibategi bat izan ohi dute, eta baita blogaren idazleari (edo idazleei) interesgarri iruditzen zaizkion esteken bilduma bat ere. Bestalde, berriei buruz iruzkinak egiteko aukera egoten da. RSS jarioak ere egon ohi dira, beste orrialde batzuen bitartez gure orrialdeko berriak ikusi ahal izateko (RSS jarioen kontu hau beste baterako utziko dugu, baina). Hala ere, adibideak ikustea izango da hoberena.

Blog Komunitateak
Euskal Herrian ere hasi dira blogak sortzen, baita hauen inguruko komunitateak ere. Hona hemen garrantzitsue-netako batzuk.
http://www.goiena.net/blogak delakoaren bitartez, zure bloga sor dezakezu baimena eskatu ondoren. Beste adibide interesgarri bat, Eibar.ORGeko komunitatea da. http://www.eibar.org/blogak. internauta eibartarrentzako blog komunitatea.

Blog interesgarriak
Ondoren, lehen aipatutako komunitate horietan eta horietatik kanpo aurki daitezkeen blogak ezagutuko ditugu:
Zuk zergatik ez?
Zuek ere, lehen aipatutako komunitateren batean zuen bloga sor dezakezue. Oso erraza da, benetan: izan ere, idazten badakizue, ezta? (hau irakurri baduzue, irakurtzen
badakizue, behintzat). Ez itxaron gehiago, eta anima zaitezte. Aipatutakoez gain, badaude komunitate gehiago ere. Hona hemen zerrendatxoa:
Hauxe da nire bloga

Blog bat egitea gauza erraza dela esan dizuet, eta benetan ari naiz, nik ere neure bloga egin berri baitut: http://teketen.blogspot.com. Informatika, teknologia eta sentsibilitate soziala uztartu nahi nituzke webgune honetan, eta horretarako, zuen kolaborazioak ongietorriak izango dira. Egunotan bloga hutsik ikusiko duzue, baina aurrerantzean nik eta zuek beteko dugu. Anima zaitezte, eta bidali zuen berriak, artikuluxkak, esteka interesgarriak eta bestelako kontuak teketen@gmail.com helbidera.

[>] Kopyleft 2005 jardunaldiak Donostian Ekainak 23 Agertu!

OSTEGUNA, EKAINAK 23

* 12:00 Prentsaurrekoa Artelekun. 'Copyleft, abian dagoen iraultza'

OSTIRALA, EKAINAK 24


* 10:30 Ekoizpen musikalean, artistikoan edota literarioan aplikatutako Kopyleft-a zer den adierazteko dibulgaziozko hainbat hitzaldi

* 11:15 X-evian sistema eragilearen v.0.6 Kopyleft edizioaren aurkezpena.
* 12:00 'Wikipedia, copyleft ekoizpen arrakastatsuaren adibide gisa'. Jimmy Wales-ek, Wikipedairen sortzaileak, emandako hitzaldia 17:00 Mireia Garretaren eskutik, Creative Commons-aren eta CC euskarazko proiektuaren aurkezpena.
* 18:00 Procomun delakoaren sarrera. Miquel Vidal.
* 19:00 Jabetza intelektualari buruzko mahai ingurua. Partehartzaileak: Carlos S��nchez Almeida (abokatua), Nacho Escolar (musikaria), Miquel Vidal (Barrapunto-ren administratzailea) eta Pedro Farr�� (Sgae)
* 21:30 Talde-afaria

LARUNBATA, EKAINAK 25

* 10:30 Tailerrak: Hacklaben koordinazioa (3 ordu), Musika (3 ordu), Lan editoriala eta liburutegiak (3 ordu)

* 13:30 Talde bazkaria
* 16:30 Tailerrak: Ikusentzunezkoak (3 ordu), Artea eta diseinu grafikoa (3 ordu), Software (3 ordu)
* 21:00 Afaria
* 22:00 Kontzertu Kopyleft: Defunkind, R13, Izate, Mattin (Kontzertu ondoren talde partehartzaileen musikarekin osaturiko CD-ak banatuko dira)

IGANDEA, EKAINAK 26

* 11:00 Tailerren bateratze-lana

* 12:00 Lan bilketa eta 'Kopyleft gidaliburua'ren idazketa. Dena web-ean argitaratuko da.
* 15:00 Talde-bazkaria eta agurra finala.

Jardunaldiei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jo helbide honetara: Kopyleft.net

[>] Google eta MSNko miserableak

Gaurkoan gauza dibertigarri bategin gatoz, errezeta moduan kontatuko dizuet:

1.- Ireki Googleko ingelesezko bertsioa Google.com in English
2.- Bertan
"miserable" sartu
3.- "I´m feeling lucky" botoia sakatu
4.- SORPRESA

1.- Ireki MSNren bilatzailea MSN Search

2.- Bertan "miserable" sartu
3.- Bilaketa botoia sakatu eta begiratu zein dagoen lehenengo postuan
4.- SORPRESA